2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ULTZAMA ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Deialdia, gizarte-hezitzaile lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko eta ordezkapenak, bajak eta indartzeko beharrak betetzeko izangai-zerrenda bat osatzeko. Lanpostua B mailakoa izanen da lanaldi osoan. 2. izendapen proposamena
Ultzama Aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak, urriaren 24ko 29/2024 Ebazpenaren bidez, honako hau onetsi zuen:
1. Izendapen proposamena egitea, B mailan, lanaldi osoan eta lan araubide finkoko langile gisa arituko den gizarte-hezitzaile lanpostu bat betetzeko Miren Huarte Jacaren alde, lanpostua betetzeko eskubidea duen izangaia baita, deialdiaren bidez onartu den zerrendaren arabera. Izendatzeko izangai horrek, behar den epean eta moduan, deialdiaren 8.–2 atalean eskatzen den dokumentazioa aurkeztu beharko du. Hona hemen horren edukia:
Izendatzeko proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 10 egun naturaleko epean, proposaturiko izangaiek Ultzama Aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Deialdiko 2. oinarrian eskatzen den tituluaren kopia konpultsatua, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina, edo bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.
b) Laneko Arriskuen Prebentziorako Atalak emandako txostena, frogatzeko interesdunak ez duela karguan aritzea eragotziko liokeen eritasun edo akats fisiko edo psikikorik.
Izangaiek desgaitasunen bat alegatu badute, gainera, aurkeztu beharko dute desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana.
c) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela ezgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela kendua izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.
d) Sexu Delitugileen Erregistro Zentralak emandako ziurtagiri negatiboa.
Izangaiek Espainiako nazionalitatea ez badute, agiri bat aurkeztu beharko dute, adierazteko ez dutela zehapenik edo zigor penalik, eragozten dienik sartzea beren estatuko funtzio publikoan.
e) Zina edo hitzematea, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.
2. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Ultzama Aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen iragarki taulan eta web orrian, eta oposizio-lehiaketaren bidez eratu den zerrendako izangai guztiei modu frogagarrian jakinaraztea.
Larraintzarren (Ultzama), 2024ko urriaren 24an.–Mankomunitateko burua, Jesus M.ª Larretxea Lazkano.
Iragarkiaren kodea: L2415716