227. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO ETA TXULAPAINGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Administrari laguntzailearen lanposturako izendatzea

Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak, 2024ko urriaren 18an, 144/24 Ebazpena eman zuen. Hona hemen:

"Mankomunitate honetako buruaren 116/22 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen administrari laguntzailearen lanpostu huts bat merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera, Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzura aritzeko (deialdia argitara eman zen 2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an).

Merezimendu-lehiaketa bukatuta, kalifikazio-epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu zuen, puntuazio handiena izateagatik eta deialdian eskatutako baldintzak betetzeagatik deialdiko lanpostu kopuruan sartzen ahal zen izangaia adierazita.

Eskatutako dokumentazioa aurkezturik eta proposatutako izangaiak baldintzak betetzen dituela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostu hutsa esleitzea. Hartara, honako hau

EBATZI DUT:

Lehena.–Onestea Ana Isabel Merlo Arana mankomunitate honetako funtzionario izendatzea, administrari laguntzailearen lanpostua bete dezan.

Bigarrena.–Lanpostu hutsa esleitzea, hemen xedatutakoaren arabera:

IZEN-DEITURAK

LANPOSTUAREN ZENBAKIA

LANPOSTUA

MAILA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

LANALDIA

Ana Isabel Merlo Arana

023

Administrari laguntzailea

D

Funtzionarioa

%100

Hirugarrena.–Izendatutako izangaiak 2024ko azaroaren 11n jabetu beharko du lanpostuaz.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, ezinbesteko kasuetan izan ezik, funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak".

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten edo argitaratzen denetik hasita.

Berriozarren, 2024ko urriaren 18an.–Mankomunitateko burua, Elena Ugarte Páez.

Iragarkiaren kodea: L2415419