2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ALTSASUKO, OLAZTIKO ETA ZIORDIKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Gizarte-hezitzailearen, garbiketako peoiaren, psikologoaren eta gizarte-langilearen izendapenak
Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2022ko azaroaren 23an, erabaki zuen deialdi bat onestea, bete zitezen lanpostu huts batzuk, merezimendu-lehiaketaren bidez (argitaratu zen 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an); deialdi hori dagokio aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Foru Legeari. Deialdiaren prozesua bukaturik, eta jarraikiz kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen-proposamenei,
Mankomunitateko buruaren urriaren 11ko 58/2024 Ebazpenaren bidez honako hau ebazten da:
Eneka Irizar Martínez eta Erkuden Imaz Larrea langile lan-kontratudun finko izendatzea Altsasuko, Olaztiko eta Ziordiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzura aritzeko, gizarte-hezitzaileen lanpostuetan, eta honako lanpostu huts hauek esleitzea: 1.10 eta 1.6 lanpostuak hurrenez hurren. Lanpostuok ezaugarri hauek dituzte: B maila; araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa; hizkuntzak: euskara nahitaezkoa (C1); lanaldia: osoa.
Mankomunitateko buruaren urriaren 11ko 59/2024 Ebazpenaren bidez honako hau ebazten da:
Honako deialdi honetako lanpostua bete gabe utzi dela deklaratzea: deialdia, garbiketako peoiaren lanpostua merezimendu-lehiaketa bidez bete dadin, Altsasuko, Olaztiko eta Ziordiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzura aritzeko.
Mankomunitateko buruaren urriaren 11ko 60/2024 Ebazpenaren bidez honako hau ebazten da:
Itziar Tres Borja langile lan-kontratudun finko izendatzea Altsasuko, Olaztiko eta Ziordiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzura aritzeko, psikologoaren lanpostuan, eta honako lanpostu huts hau esleitzea: 1.9 lanpostua. Lanpostuak ezaugarri hauek ditu: A maila; araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa; hizkuntzak: euskara nahitaezkoa (C1); lanaldia: partziala.
Mankomunitateko buruaren urriaren 11ko 61/2024 Ebazpenaren bidez honako hau ebazten da:
Aranzazu Erbiti Beloki, Alodia Álvaro Igoa eta Ana Martina Beguiristain Jaca langile lan-kontratudun finko izendatzea Altsasuko, Olaztiko eta Ziordiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzura aritzeko, gizarte-langileen lanpostuetan, eta honako lanpostu huts hauek esleitzea: 1.11, 1.7 eta 1.12 lanpostuak hurrenez hurren. Lanpostuok ezaugarri hauek dituzte: B maila; araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa; hizkuntzak: euskara nahitaezkoa (C1); lanaldia: partziala (1.11 lanpostua), osoa (1.7 lanpostua) eta partziala (1.12 lanpostua).
Aditzera ematen da ebazpen hauen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:
–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
Altsasun, 2024ko urriaren 25ean.–Jarduneko Mankomunitateko burua, Rosa Mendoza Arregui.
Iragarkiaren kodea: L2415643