2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA
Deialdia, zerbitzu anitzetako peoiaren lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen-proposamena
Burutzaren 2023ko urtarrilaren 19ko 2023-0008 Ebazpenaren bidez, onetsi zen deialdia oposizio-lehiaketa bidez betetzeko zerbitzu anitzetako peoiaren lanpostu bat (E maila), funtzionarioen araubidekoa, Mairagako Mankomunitateko Hondakinen Atalean jarduteko (2023ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 16koa).
Izangaiak bai oposizioaldian bai lehiaketaldian kalifikatzeko prozedura amaituta, Mairagako Mankomunitateko buruak, 2024ko urriaren 22ko 2024-0104 Ebazpenaren bidez, Miguel Angel Berrueta Vicenteren aldeko izendapen-proposamena egin du, puntuazio handiena lortu duen izangaia baita; hori guztia, bat etorriz deialdiaren 7.1 oinarrian ezarritakoarekin.
Hortaz, 7.2 oinarrian ezarritakoarekin bat, proposatutako izangaiak Mairagako Mankomunitatearen erregistro orokorrean aurkeztu beharko ditu oinarri horretan adierazitako agiriak, haien bidez egiaztatuko baitu deialdiko betekizunak eta baldintzak betetzen dituela. Agiriok aurkezteko 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita.
Tafallan, 2024ko urriaren 23an.–Mankomunitateko burua, Carlos Alcuaz Monente.
Iragarkiaren kodea: L2415474