2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
VALTIERRA
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko arkitekto teknikoaren lanpostu huts bat. Izendapen osagarria
Alkatetzaren 2024ko irailaren 12ko 410/2024 Ebazpenaren bidez, izangai bat izendatu zen Valtierrako Udalean arkitekto teknikoaren lanpostu bat (B mailakoa) bete zezan. Lanpostuaz jabetzeko ekitaldia 2024ko urriaren 26an egin zen Valtierrako udaletxean.
2023ko 238. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 16an argitaratu zen deialdiarekin bat, Artzeina Campo Barriosuso funtzionario bilakatu zen, baina lanpostuan batere aritu gabe, ekitaldi horretan berean eskatu baitzuen borondatezko eszedentzian deklaratua izatea, lanpostua gorde gabe, administrazio publiko berean lanean ari zelako lanpostuaz jabetu zen unean. Eszedentziak ondorioak izanen ditu lanpostuaz jabetu zen unetik beretik.
Ikusirik izangaien zerrenda eratzeko prozeduran haren ondo-ondotik ageri den izangaiak epe barnean aurkeztu dituela eskatutako agiriak eta izendapen osagarrirako proposamenarekin bat etorriz, eta bete beharrez deialdian xedatutakoa.
Alkatetzaren 2024ko urriaren 17ko 448. Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi da:
1.–Montserrat Fernández Martínez andrea izendatzea arkitekto tekniko (B mailakoa), funtzionarioen araubidean, Valtierrako Udalean jarduteko.
2.–Adieraztea izendatutako pertsonak esleitu zaion lanpostuaren jabetza hartu beharko duela 2024ko azaroaren 18an.
Epe horretan eta ezinbertzeko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez badu, Valtierrako Udaleko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.
Valtierran, 2024ko urriaren 17an.–Alkatea, Manuel Resa Conde.
Iragarkiaren kodea: L2415354