227. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, plantillako psikologiako lizentziadunaren lanpostu huts bat, A mailakoa, lekualdatze-lehiaketa bereziaren bidez betetzeko Deialdiko lanpostua hutsik uztea

Alkatetzaren urriaren 23ko 3668/2024 Ebazpenaren bidez, deklaratu zen bete gabe gelditu dela deialdi hau: deialdia, plantillako psikologiako lizentziadunaren lanpostu huts bat, A mailakoa, lekualdatze-lehiaketa bereziaren bidez betetzeko. Deialdi hori 2024ko 201. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 3an.

Hautaketa-prozesuan onartua izateko epea iragan da, eta ikusi da ez dela deialdi horretan parte hartzeko eskaerarik jaso.

Horrenbestez,

EBATZI DUT:

Lehena.–Adieraztea deialdi honetako lanpostua bete gabe utzi dela, izangai falta izan delako parte hartzeko eskabideak aurkezteko epean: deialdia, lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko plantillako psikologiako lizentziadunaren lanpostu huts bat (A maila).

Bigarrena.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan, dagokion deialdiaren aipamenean.

Tuteran, 2024ko urriaren 25ean.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2415597