1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
247/2024 FORU AGINDUA, urriaren 16koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluko kideak izendatzen dituena.
Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseilua arautzen duen ekainaren 18ko 50/2007 Foru Dekretuak, 10. artikuluan, kontseilukide izaeraren iraupena arautzen du, eta honela dio:
Kontseiluko burua eta idazkaria kontseilukide izanen dira izendatuak izatea eragin dien kargua betetzen duten artean.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren ordezkariak, toki entitateenak, Nafarroako Pertsona Helduak Tutelatzeko Fundazioarenak, ordezkaritza handiena duten enpresa-erakunde eta sindikatuenak eta unibertsitateenak kontseilukide izanen dira harik eta gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen departamentuko titularrak ordezkatzen dituen arte, aurretik behar den proposamena egin ondoren.
Bestalde, gizarte zerbitzuetako erakunde pribatuen eta elkargo profesionalen ordezkariak gehienez ere lau urterako izendatuko dira, eta, epe hori igarota, beste hautapen prozedura bat hasi beharko da. Kide horiek beren ordezkaritza mantenduko dute aldi hori bukatu arte, salbu eta izendatu ziren arlo horretan aritzen den gizarte zerbitzuetako erakunde pribatu bateko kide izateari edo ordezkatzen zuten lanbide elkargoko kide izateari uzten badiote.
Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariaren otsailaren 7ko 14/2024 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluko kide batzuk aukeratzeko hautagaitzak aurkezteko epea eta, beharrezkoa izanez gero, bozketa egiteko eguna ezarri ziren, hain zuzen, aipatutako foru dekretuan adierazitako sei arloetan aritzen diren gizarte zerbitzuetako erakunde pribatuen eta lanbide elkargoen ordezkariak aukeratzeko. Prozedura bukatuta, orain izendapen formala egin behar da.
Bestalde, ikusirik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren barruko departamentu egituran, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioan eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuan bertan izandako aldaketak, beharrezkoa da kide berriak izendatzea eta lehendik kide ziren pertsonen izendapena berrestea.
Horrenbestez, ekainaren 18ko 50/2007 Foru Dekretuak eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Honako pertsona hauek Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluko kide izendatzea, gehienez ere lau urterako:
–Sonia Garrido González, Kamira sozietate kooperatiboak izendatua, eskubide sozialetako erakunde pribatuen ordezkari gisa, familiaren arlokoa.
–Manuel Martín Carrasco jauna, Aita Menni klinika psikiatrikoak (ospitaleetako ahizpak) izendatua, eskubide sozialetako erakunde pribatuen ordezkari gisa, hirugarren adinaren arlokoa.
–Juanjo San Martín Baquedano jauna, Gurutze Gorriak izendatua, eskubide sozialetako erakunde pribatuen ordezkari gisa, immigrazioaren arlokoa.
–Arantxa Garatea Elzaburu andrea, CERMINek izendatua, eskubide sozialetako erakunde pribatuen ordezkari gisa, desgaitasunaren arlokoa.
–Ricardo Hernández Jiménez jauna, Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren aurkako Sareak izendatua, eskubide sozialetako erakunde pribatuen ordezkari gisa, gizarte bazterketaren arlokoa.
–Francisco Javier San Martín Arbilla jauna, Ilundáin Fundazioak izendatua, eskubide sozialetako erakunde pribatuen ordezkari gisa, adingabeen arlokoa.
–Luis Javier Fernández Liras jauna, Soziologia eta Politologiako Elkargo Ofizialaren ordezkari gisa.
–Rocío Setuain Equisoain andrea, Nafarroako Gizarte Laneko Elkargo Ofizialaren ordezkari gisa.
–Mikel Arrikaberri Bergara jauna, Nafarroako Gizarte-hezitzaileen Elkargo Ofizialaren ordezkari gisa.
2. Honako pertsona hauek ere Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluko kide izendatzea:
–Sara Ayerbe Ostiza andrea, Diru-sarreren Bermearen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzuko zuzendaria.
–Iñaki Mendióroz Casallo jauna, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia.
–Elga Molina Roig andrea, Etxebizitzako zuzendari nagusia.
–Antonio López Andrés jauna, Osasuneko zuzendari nagusia.
–Gil Sevillano González jauna, Hezkuntzako zuzendari nagusia.
–Julio Cifrián Ruiz de Alda jauna, Ekonomia - Next Generationeko zuzendari nagusia.
–M.ª de la Soledad de la Nava Martín andrea, Migrazio Politiketako zuzendari nagusia.
–Xabier Alcuaz Andueza jauna, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatua.
–Alejandro Toquero Gil jauna, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatua.
–Tirso Calvo Zardoya jauna, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatua.
–Patricia Elena Abad Encinas andrea, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailea.
–Antonia Alonso Medrano andrea, Nafarroako Pertsona Helduak Tutelatzeko Fundazioko zuzendari kudeatzailea.
3. Honako pertsona hauek Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluko kide gisa berrestea:
–Inés Jiménez Muro andrea, Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusia, zeina kontseiluko buruorde gisa arituko baita.
–Inés Francés Román andrea, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea.
–Dolores Gutiérrez Urrestarazu andrea, Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarte Inklusioaren Zerbitzuko zuzendaria.
–Miriam Martón Pérez andrea, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea.
–M.ª Luz Sanz Escudero, Nafarroako Desgaitasunaren Kontseiluaren ordezkaria.
–Jesús Suescun Orayen, Nafarroako Adinekoen Kontseiluaren ordezkaria.
–María Soledad Vicente Yoldi andrea, UGTren ordezkaria.
–Joseba Eceolaza Latorre, CCOOren ordezkaria.
–Javier Iradiel Ibáñez, CEN konfederazioaren ordezkaria.
–Rafael Sánchez Ostiz, CEN konfederazioaren ordezkaria.
–José María Uribe Oyarbide, NUPen ordezkaria.
–Natalia Couto Calvo, Nafarroako Unibertsitatearen ordezkaria.
4. Ekainaren 18ko 50/2007 Foru Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat, departamentuko titularra izanen da Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluko burua, eta departamentuko idazkari tekniko nagusia, berriz, Kontseiluko idazkaria.
5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko urriaren 16an.–Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.
Iragarkiaren kodea: F2415003