2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu batzuk. Gizarte-laneko erdi mailako tituludunak –osagarridunak– eta administrari laguntzailea izendatzea
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2024ko urriaren 17an egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Tokiko Gobernu Batzarraren 2022ko azaroaren 25eko erabakiaren bidez onetsi zen aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu huts batzuk salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera. Deialdi hori 2022ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19koan, eman zen argitara.
Behin hautapen-lehiaketa amaituta, epaimahaiak izendapen-proposamena aurkeztu zuen puntuazio handiena lortu eta deialdian eskaturiko baldintzak betetzen zituzten izangaien alde, deialdian zenbat lanpostu eskaini eta horren arabera.
Tokiko Gobernu Batzarraren 2024ko irailaren 23ko eta 2024ko urriaren 7ko erabakien bidez izendatu ziren betekizunak bete eta eskatutako agiriak aurkeztu zituzten izangaiak. María Barásoain Castaño, María Ascensión Sepúlveda Muñoz eta Gema Uriarte Eslavari epeen zenbaketa eten zitzaien, ezinbesteko kausa baten ondorioz.
Behin ezinbesteko kausa amaituta, aurkeztutako agiriak aztertu ziren eta lanpostuko zereginak betetzeko dagokion gaitasun-txostena eman zuen medikuak. Hori horrela, egokia da izendapena egitea eta dagozkien lanpostu hutsak esleitzea.
Horrenbestez, honako hau ERABAKITZEN DA:
1. María Barásoain Castaño, María Ascensión Sepúlveda Muñoz eta Gema Uriarte Eslava Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea eta lanpostuak esleitzea, jarraian xedatutakoaren arabera:
LANPOSTUA | IZENDATUA | ESLEITUTAKO PLAZA |
GIZARTE-LANEKO ERDI-MAILAKO TITULUDUNA, OSAGARRIDUNA | MARÍA BARÁSOAIN CASTAÑO | 1-201000-148 |
MARÍA ASCENSIÓN SEPÚLVEDA MUÑOZ | 1-201000-70 |
ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA | GEMA URIARTE ESLAVA | 1-400000-289 |
2. Izendatutako izangaiek 2024ko azaroaren 11n hartu beharko dute lanpostuaren jabetza.
3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.
4. Izendapena Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitara dadin agintzea.
Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat jartzen ahal da, aukeran:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2024ko urriaren 17an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2415275