227. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ERRIBERRI

Deialdia, lanpostu huts batzuk betetzeko merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Udal arkitektoa izendatzea

2022ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 5ekoan, deialdi bat argitaratu zen, lanpostu batzuk betetzeko merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako lanpostuak egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Jarraikiz deialdi horren 11. oinarriari, jendaurrean jartzen da honako izendapen hau:

Ignacio San Juan Zabaleta izendatu da Erriberriko Udaleko udal arkitekto, plantillan lan-kontratudun finkoaren araubidea duela, lanaldi partzialean ari dadin.

Halaber, adierazten da 2024ko azaroaren 15a izanen dela lanpostuaz jabetzeko eguna.

Erriberrin, 2024ko urriaren 22an.–Lehen alkateordea, Jorge Bacaicoa.

Iragarkiaren kodea: L2415472