2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
NOAIN (ELORTZIBAR)
Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen oposizio-lehiaketa bereziaren bidez (2. artikulua), aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena
Noain Elortzibarko Udaleko Alkatetza Udalburutzak 2024ko urriaren 15ean 2024-1266 Ebazpena eman zuen, eta haren bidez Noain Elortzibarko Udalaren zerbitzura funtzionarioen araubidean arituko direnen izendapena eman zuen, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean sartutako lanpostuetan.
Noaingo Elortzibarko Udaleko Alkatetza Udalburutzaren 2022-1401 Ebazpenaren bidez (2022ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 28an), deialdi bat onetsi zen, lanpostu huts batzuk merezimendu-lehiaketa bereziaren bidez betetzeko (2. artikulua), aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean; hori guztia, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan).
2023ko urtarrilaren 17ko 2023-0067 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen behin betiko zerrenda onetsi zen, eta toki-erakundearen web-orrian argitaratu zen.
Merezimendu-lehiaketa bukatuta, toki-erakundearen web-orrian argitaratu zen, 2024ko urriaren 14an, izangaia izendatzeko proposamena, puntuaziorik handiena lortu zuenaren alde, deialdian eskatutako baldintzak betetzen baitzituen, eta lekua baitzuen deialdiko plazen kopuruan.
Deialdiaren 9.2 oinarrian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek betetzen dituztela deialdian ezarritako baldintzak. Horrenbestez, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluan xedatutakoaren arabera ezarritako eskumenak baliatuz,
EBAZTEN DUT:
1. Toki-erakundearen zerbitzurako funtzionario izendatzea honako hauek:
DOÑA LEIRE ERBITI IRISARRI
2. Lanpostu hauek esleitzea aipatutako pertsonei:
LEIRE ERBITI IRISARRI ANDREA;
Plantilla organikoko 2.36 lanpostua. Administrari laguntzailea. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Lanaldi osoa. Maila: D.
3. Izendatutako izangaiak 2024ko azaroaren 7an, 13:30ean, lanpostuaren jabetza hartu beharko du.
Baldin izendatutako izangaia ez bada egun horretan lanpostuaz jabetzen (salbu behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan) eskubide guztiak galduko ditu funtzionario izateko deialdia egin duen erakundean.
4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, toki-erakundeko langileen alorrera, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Orobat, interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Noain Elortzibarren, 2024ko urriaren 15ean.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.
Iragarkiaren kodea: L2415190