227. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

FUNES

Deialdia, txanda irekiko oposizio bidez garbiketa langileen bi lanpostu huts betetzeko, lan-kontratudun finkoen araubidean. Izendapena

2024ko martxoaren 13ko 245/2024 Ebazpenaren bidez (2024ko 68. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, apirilaren 4an), deialdi bat onetsi zen Funesko Udalaren zerbitzuko garbiketako langileen D mailako bi lanpostu huts betetzeko (3-07 eta 3-08 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan), txanda irekiko oposizio bidez eta lan-kontratudun finkoen araubidean.

Oposizioko prozedura horretan María José Martínez Aicua izangaiak parte hartu zuen, eta, prozesuan guztira lortutako puntuazioaren arabera, aipatu deialdiko lanpostu kopuruan sartzen da, eszedentzia eman baitzaio José Manuel Cortés Gili, 2024ko urriaren 21etik aurrerako ondorioekin. Hala bada, 3-07 lanpostu hutsa eskaini behar zaio prozesua gainditu duen eta deialdiko lanpostu kopuruan sartzen den hurrengo izangaiari, bat etorriz ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 35.3 artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Horiek horrela, eta aintzat hartuz aipatu deialdiaren 8. oinarrian ezarritakoa, eta bidezkoa dela María José Martínez Aicua garbiketako langile izendatzea, lan-kontratudun finkoen araubidean eta lanaldi osoan, Funesko Udaleko plantilla organikoan 3-07 zenbakia duen lanpostua esleiturik.

Apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluko h) letran ezarritakoari jarraikiz (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea), eta bat etorriz legez ematen zaizkion eskumenekin, Funesko Udaleko alkateak, 2024ko urriaren 21ean emandako ebazpen baten bidez, honako hau ebatzi du:

Lehena.–María José Martínez Aicua garbiketako langile izendatzea, lan-kontratudun finkoen araubidean eta lanaldi osoan, eta Funesko Udaleko plantilla organikoko 3-07 lanpostua esleitzea, hark deialdia gainditu baitu txanda irekiko oposizio bidez garbiketako langileen D mailako bi lanpostu huts betetzeko, lan-kontratudun finkoen araubidean.

Bigarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea interesdunei, horren berri ematea Udalbatzari egiten duen hurrengo osoko bilkuran, eta agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Horrez gain, karguaz jabetzeko eguna 2024ko urriaren 20a izanen da.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten, egintza honen aurka honako hauek aurkez daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, hautara, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Funesen, 2024ko urriaren 21ean.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2415352