2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ETXARRI ARANATZ
Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Zerbitzu anitzetako enplegatua (7C lanpostua) izendatzea
Kalifikazio epaimahaiak proposamen bat egin du honako deialdi honetan: deialdia, merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak, bat etorriz abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoarekin (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko legea). Deialdi hori onetsi zen Etxarri Aranazko Udalak 2022ko azaroaren 16an egin osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez, eta 2022ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 30ean. Alkatetzaren 2024ko urriaren 22ko ebazpen baten bidez onesten da lan-kontratudun finko gisa kontratatzea Francisco Javier Maiza Barandalla, Etxarri Aranazko Udalaren zerbitzura, zerbitzu anitzetako enplegatuaren 7C lanpostua betetzeko, eta plaza esleitzen zaio.
Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da ebazpenaren aurka jar daitezkeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Etxarri Aranatzen, 2024ko urriaren 22an.–Alkatea, María Saez de Albeniz Bregaña.
Iragarkiaren kodea: L2415422