227. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ETXARRI ARANATZ

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Zerbitzu anitzetako langilea (7D lanpostua) izendatzea

Kalifikazio epaimahaiak proposamen bat egin du honako deialdi honetan: deialdia, merezimendu lehiaketa bidez betetzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak, bat etorriz abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoarekin (lege hori Enplegu Publikoan dagoen Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzkoa da). Deialdi hori onetsi zen Etxarri Aranazko Udalak 2022ko azaroaren 16an egin osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez, eta 2022ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 30ean. Alkatetzaren 2024ko urriaren 22ko ebazpen baten bidez onesten da lan-kontratudun finko gisa kontratatzea Txomin Larrion Igoa, Etxarri Aranazko Udalaren zerbitzura, zerbitzu anitzetako 7D lanpostua betetzeko, eta plaza esleitzen zaio.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da ebazpenaren aurka jar daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Etxarri Aranatzen, 2024ko urriaren 22an.–Alkatea, María Saez de Albeniz Bregaña.

Iragarkiaren kodea: L2415421