2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ETXARRI ARANATZ
Akats zuzenketa deialdi honetan: lanpostu hutsak oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Administrari laguntzailearen izendapena
2024ko 212. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 18koan, iragarki hau argitaratu zen: "Deialdia, lanpostu hutsak oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Administrari laguntzailearen izendapena", eta iragarkiaren euskarazko bertsioan akatsa badela ikusi da.
Administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskaturik, noiznahi zuzendu ditzakete beren egintzetako akats material, aritmetiko edo egitatezkoak, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren arabera (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
Euskarazko bertsioan:
Honela dioen tokian: "Zerbitzu anitzetako arduradunaren 9A lanpostua betetzeko".
Honela behar du: "Administrari laguntzailearen 9A lanpostua betetzeko".
Etxarri Aranatzen, 2024ko urriaren 18an.–Alkatea, María Saez de Albeniz Bregaña.
Iragarkiaren kodea: L2415364