227. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

114E/2024 FORU AGINDUA, urriaren 14koa, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak emana, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu, Iñaki Ayesa Zubiri jauna, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Azpiegitura Energetikoen Ataleko burua.

Hala ezartzen baitu bere hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuan abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki ezeztatzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabilita, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea, berak eskatu baitu, Iñaki Ayesa Zubiri jauna, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Ataleko burua, eta egindako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2024ko azaroaren 3tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta hori bera da burutzan aritzeko azken eguna.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Egituraren Antolaketako, Plantillako eta Langileen Ordainsarietako Atalari eta Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalari, eta Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetza Zuzendaritza Nagusiari, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari eta Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2024ko urriaren 14an.–Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria, Mikel Irujo Amezaga.

Iragarkiaren kodea: F2414872