2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CADREITA
Deialdia, lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Administrari laguntzailearen izendapena
Alkatearen 2022ko maiatzaren 10eko 235. Ebazpenaren bidez onetsi zen 2022rako lan publikoaren eskaintza, aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuak eta deialdi bereziak ezartzen dituena, abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzkoa). Aipatu ebazpena 2022ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 17an. Halaber, akats zuzenketei buruzko Alkatearen maiatzaren 20ko 249. Ebazpena argitaratu zen 2022ko 100. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 24an, eta akats zuzenketei buruzko Alkatearen irailaren 29ko 456. Ebazpena, orobat, 2022ko 202. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 11n. Deialdi horrekin bat, Cadreitako Udaleko alkateak honako ebazpen hau eman du, aipatzen den izangaia izendatzeko Cadreitako Udalaren zerbitzuko langile lan-kontratudun finko:
–2024-553 Ebazpena, 2024ko urriaren 21ekoa, zeinaren bidez Rita Ruiz Rudi langile lan-kontratudun finko izendatzen baita administrari laguntzailearen lanpostuan.
Lanpostuaren jabetza hartzeko, hilabeteko epea egonen da, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da ebazpen honen aurka, administrazio bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetako bat jar daitekeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, hautara, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Cadreitan, 2024ko urriaren 22an.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.
Iragarkiaren kodea: L2415386