227. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOBEITI

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean.
Administrari-ofizialen izendapena

Berriobeitiko Udaleko alkatearen 1043/2024 Ebazpena, zeinaren bidez deialdia egin duen toki-erakundeko funtzionarioak izendatzen baitira administrari-ofizialaren lanpostuan aritzeko.

Berriobeitiko Udaleko Gobernu Batzarrak hartutako erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi zen, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko administrari-ofizialaren bi lanpostu huts, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, eta deialdi hori argitara eman zen 2022ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 28an; hori guztia, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarriei jarraikiz (Enplegu Publikoan dagoen Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea).

Urtarrilaren 17ko 923/2024 Ebazpenaren bidez, zeina argitaratu baitzen toki-erakundearen web-orrian, behin betiko zerrenda onetsi zen.

Merezimendu-lehiaketa bukatuta, toki-erakundearen web-orrian argitaratu zen izangaien izendapen proposamena, puntuaziorik handiena lortu zutenen alde, deialdian eskatutako baldintzak betetzen baitzituzten, eta lekua baitzuten deialdiko plazen kopuruan.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek betetzen dituztela deialdian ezarritako baldintzak. Horregatik, bidezkoa da haiek izendatzea eta lanpostuak esleitzea.

Horiek horrela, eta erabiliz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluan ezarritako eskumenak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea),

EBAZTEN DUT:

1. Honako hauek izendatzea toki-erakundearen zerbitzuko funtzionario, administrari ofizialaren lanpostuan aritu daitezen: Izaskun Pitillas López eta Vanesa García Oneca andreak.

2. Administrari ofizialaren lanpostu hutsak esleitzea, jarraian zehazten den bezala:

Izen-deiturak: Izaskun Pitillas López.

Lanpostua: 31.

Maila: C.

Araubide juridikoa: funtzionarioa.

Hizkuntzak: euskara nahitaezkoa (C1).

Lanaldi osoa (%100).

Izen-deiturak: Vanesa García Oneca.

Lanpostua: 12.

Maila: C.

Araubide juridikoa: funtzionarioa.

Hizkuntzak: euskara nahitaezkoa (C1).

Lanaldi osoa (%100).

3. Izendatutako izangaiek 2024ko azaroaren 4an jabetu beharko dute lanpostuez, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea–).

Egun horretan, eta behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan salbu, ez badute jabetza hartzen, eskubide guztiak galduko dituzte deialdia egin duen toki-erakundeko funtzionario izateko.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, toki-erakundeko langileen alorrera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea; orobat, ohartaraztea ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Berriobeitin, 2024ko urriaren 28an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.

Iragarkiaren kodea: L2415629