2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BARAÑAIN
Deialdia, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko txistu irakaslearen lanpostu bat, gehienez, Luis Morondo Udal Musika Eskolaren zerbitzukoa, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena
Barañaingo Luis Morondo Udal Musika Eskolaren Patronatuko Batzordearen 2024ko irailaren 16ko erabaki baten bidez, langile lan-kontratudun finkoa izendatu zen Barañaingo Luis Morondo Musika Eskolako txistu irakaslearen lanpostuan aritzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean.
Alkatetzak 2022ko azaroaren 28an emandako 1355/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, merezimendu-lehiaketa bidez bete zedin, gehienez ere, txistu irakaslearen lanpostu bat, Barañaingo Luis Morondo Udal Musika Eskolaren zerbitzura; hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Erabaki hori argitaratu zen 2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an.
Alkatetzaren azaroaren 21eko 1310/2023 Ebazpenaren bidez, onetsi zen deialdi horretako izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko azaroaren 21ean.
Alkatetzaren otsailaren 7ko 110/2024 Ebazpenaren bidez, onetsi zen deialdi horretako izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2024ko otsailaren 8an.
Merezimendu-lehiaketa bukatuta, kalifikazio-epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu zuen, bertan adierazita deialdiko lanpostuetan sartzen diren izangaiak, puntuazio handienak izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2024ko maiatzaren 16an.
Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horrek betetzen dituela deialdian ezarritako baldintzak. Horregatik, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostua esleitzea.
Kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenarekin bat etorriz (txistu irakaslearen lanpostu hutsa merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legeari jarraikiz –Enplegu publikoan dagoen Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea–),
ERABAKITZEN DA:
Lehendabizikoa.–Barañaingo Luis Morondo Udalaren Musika Eskolaren langile lan-kontratudun finko izendatzea honako hau, deialdiari jarraikiz (deialdia, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko txistu irakaslearen lanpostu bat, Barañaingo Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuan aritzeko):
IZEN-DEITURAK | PLAZA | LANPOSTUA | DESTINOA | ARAUBIDE JURIDIKOA |
Garaine Jorajuría Elizondo | 11.15 | Txistu irakaslea | Luis Morondo Udal Musika Eskola | Lan-kontratudun finkoa |
Bigarrena.–Garaine Jorajuria Elizondori aditzera ematea ezen, izendapen honen bidez, Barañaingo Luis Morondo Musika Eskolako plantillako nominadun langile lan-kontratudun finko bihurtuko dela eta alta emanen zaiola Gizarte Segurantzako araubide orokorrean, araubide horren babesean.
Hirugarrena.–Izendatutako izangaiak 2024ko azaroaren 15ean jabetu beharko du lanpostuaz.
Baldin izendatutako izangaia ez bada egun horretan lanpostuaz jabetzen (salbu behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan) eskubide guztiak galduko ditu funtzionario izateko deialdia egin duen erakundean.
Laugarrena.–Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadila, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berak izanen dituela, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluari (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea), eta igortzea Giza Baliabideen Arloari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Erabaki honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Barañainen, 2024ko urriaren 17an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.
Iragarkiaren kodea: L2415188