2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ANTSOAIN
Deialdia, giza baliabideetako zuzendariaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, epaimahaiaren osaera eta azterketen eguna eta lekua
Antsoaingo Udaleko alkateak, 2024ko urriaren 28an, 850/2024 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:
Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko urtarrilaren 26an hartutako erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi zen giza baliabideetako zuzendariaren lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko. Deialdi hori 2024ko 34. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 15ean.
Antsoaingo Udaleko Gobernu Batzarrak, maiatzaren 31n hartutako erabaki baten bidez, onetsi zuen aldatzea honako deialdi honen oinarriak: deialdia, giza baliabideetako zuzendariaren lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko. Aldaketa hori 2024ko 127. Nafarroako aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 20an.
Eskabideak aurkezteko epea igaro da, eta ez dago baztertu beharreko hautagairik. Hortaz, bidezkoa da onestea deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda.
Deialdiko 7. oinarrian ezarritakoarekin bat, oposizio-lehiaketak bi fase izanen ditu, eta lehenengoa lehiaketaldia izanen da. Hautagaiek aurkeztutako merezimenduen balorazioa Antsoaingo Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko da (http://www.ansoain.es/eu/), oposizioaldia hasi baino lehen.
Horiek horrela, bada, legeak ematen dizkidan eskudantziak baliatuz,
EBAZTEN DUT
1. Onestea izangai onartuen behin betiko zerrenda (zerrenda eranskin gisa doa), kontuan izanik ez dagoela baztertutako izangairik, honako deialdi honetarako: deialdia, giza baliabideetako zuzendariaren lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko.
2. Onestea epaimahaiaren behin betiko osaera:
Epaimahaia honako hauek osatuko dute:
Epaimahaiburua: Marta Díez Napal, Antsoaingo Udaleko alkate udalburua.
Ordezko epaimahaiburua: Jon Garai Vales, Antsoaingo Udaleko zinegotzia.
Lehen epaimahaikidea: Xabier Burgui Vergara, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendaria.
Ordezkoa: Eduardo Moler Mancho, Atarrabiako Udaleko Giza Baliabideetako zuzendaria.
Bigarren epaimahaikidea: Yolanda Álvarez López, Burlatako Udaleko Giza Baliabideetako teknikaria.
Ordezkoa: Bidane Zabalza Alonso, Berriozarko Udaleko Giza Baliabideetako kudeatzailea.
Hirugarren epaimahaikidea: Javier Urtiaga Sanz, Antsoaingo Udaleko langileen ordezkariek izendatua.
Ordezkoa: Antsoaingo Udaleko langileen ordezkariek izendatzen dutena.
Epaimahaikide idazkaria: Ainara Armendariz Castién, Antsoaingo Udaleko idazkaria.
Ordezkoa: Arantza Antoñana Bermejo, Antsoaingo Udaleko Herritarren Arretarako Bulegoko (HAB) arduraduna.
3. Oposizioaldiko lehenengo ariketa (proba teorikoa) egiteko eguna, ordua eta lekua adieraztea (deialdiaren 7.2.a oinarria): 2025ko otsailaren 6an, 09:00etan, Antsoaingo Udal Liburutegian (Udaletxeko plaza 3, Antsoain).
4. Oposizioaldiko bigarren ariketa (proba praktikoa) egiteko eguna, ordua eta lekua adieraztea (deialdiaren 7.2.b oinarria): 2025ko otsailaren 28an, 09:00etan, Antsoaingo Udal Liburutegian (Udaletxeko plaza 3, Antsoain).
5. Bi ariketetarako dei bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala eraman beharko dute edo, bestela, pasaportea, gidabaimena edo, epaimahaiaren iritziz, izangaia nor den frogatzen duen beste nortasun agiriren bat. Oposiziotik kanpo geldituko dira agertzen ez diren izangaiak edo aipatutako agirien bidez nor diren frogatzen ez dutenak. Orobat, boligrafo urdina ekarri beharko dute. Egindako probetan lortutako puntuazioa eta hautapen prozesu honi buruzko beste zernahi informazio izangaiei komunikatuko zaie Antsoaingo Udalaren web-orriko (http://www.ansoain.es/eu/) egoitza elektronikoaren bidez.
6. Interesdunei jakinaraztea honako hauek aurkez daitezkeela ebazpenaren aurka: Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita. Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Antsoaingo Udaleko Alkatetzari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.
7. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Antsoainen, 2024ko urriaren 28an.–Alkatea, Marta Díez Napal.
ERANSKINA.–ONARTUTAKO ETA BAZTERTUTAKO IZANGAIEN BEHIN BETIKO ZERRENDA
Onartuak:
ALTUNA BERAZADI AITOR
AMOREBIETA CAÑADA, ANDER
ANDUEZA OSES SAIOA
ARIZALETA AZCONA OLATZ
BALDA ARRIZURIETA NAIARA
CASIMIRO DE GRACIA MARÍA GISELA
ERBITI IRISARRI LEIRE
ESLAVA DE MIGUEL ANDER
ESQUIROZ LUNA IXONE
FERNANDEZ DE MARTICORENA RODRIGUEZ IÑIGO
GUTIERREZ GIL NICOLAS
JIMENEZ MARTIN GUSTAVO
LAGUARDIA MORATINOS DAVID
LECUONA LARREA MARÍA ELENA
MARTINEZ BULDAIN BEATRIZ
MONTAÑES ALSASUA MARÍA PILAR
MUGICA IRIONDO LARRAITZ
MUÑIZ ROMERO ERIKA
OROZ YOLDI ANA
URIZ GARCIA BEATRIZ
Baztertuak: inor ez.
Iragarkiaren kodea: L2415644