227. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ALTSASU

Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen oposizio-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Gazteriaren eta partaidetzaren teknikaria izendatzea

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko abenduaren 5ean, erabaki zuen deialdi bat onestea, bete zitezen lanpostu huts batzuk, oposizio-lehiaketaren bidez (argitaratu zen 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 21ean); deialdi hori dagokio aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Foru Legeari. Deialdiaren prozesua bukaturik, eta jarraikiz kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen-proposamenei,

Alkatetzaren urriaren 3ko 1529/2024 Ebazpenaren bidez, honako hau ebazten da:

Funtzionario izendatzea Erkuden Igoa Oyarbide, ari dadin Altsasuko Udalaren zerbitzura, gazteriaren eta partaidetzaren teknikariaren lanpostuan, eta honako lanpostu huts hau esleitzea: 7.1; maila: B; araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa; hizkuntzak: euskara, nahitaezkoa (C1); lanaldia: osoa.

Aditzera ematen da ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu beharko baitzaio administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Altsasun, 2024ko urriaren 25ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2415639