227. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ALTSASU

Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Honako hauek izendatzea: administrari laguntzailea, mendiko eta zerbitzu anitzetako langilea, igeltsero-ofiziala eta zerbitzu anitzetakoa, ludotekako laguntzailea, zerbitzu anitzetako enplegatua, udal eraikinen garbitzailea, kulturako teknikari-ofiziala eta monitorea

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko abenduaren 5ean, erabaki zuen deialdi bat onestea, bete zitezen lanpostu huts batzuk, merezimendu-lehiaketaren bidez (argitaratu zen 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 21ean); deialdi hori dagokio aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Foru Legeari. Deialdiaren prozesua bukaturik, eta jarraikiz kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen-proposamenei.

Alkatetzaren irailaren 10eko 1439/2024 Ebazpenaren bidez, honako hau ebazten da:

Funtzionario izendatzea Oihana Díaz de Garayo López de Zubiria, ari dadin Altsasuko Udalaren zerbitzura, administrari-ofizialaren lanpostuan, eta honako lanpostu huts hau esleitzea: 1.4; maila: D; araubide juridikoa: funtzionarioa; hizkuntzak: euskara, nahitaezkoa (C1); lanaldia: osoa.

Alkatetzaren irailaren 10eko 1437/2024 Ebazpenaren bidez, honako hau ebazten da:

Funtzionario izendatzea Ion Goicoechea Viana, ari dadin Altsasuko Udalaren zerbitzura, mendiko eta zerbitzu anitzetako langilearen lanpostuan, eta honako lanpostu huts hau esleitzea: 10.7; maila: E; araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa; lanaldia: osoa.

Alkatetzaren irailaren 10eko 1438/2024 Ebazpenaren bidez, honako hau ebazten da:

Lan-kontratudun finko izendatzea Ion Goicoechea Viana, ari dadin Altsasuko Udalaren zerbitzura, igeltsero-ofizial eta zerbitzu anitzetakoaren lanpostuan, eta honako lanpostu huts hau esleitzea: 10.11; maila: C; araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa; lanaldia: osoa.

Alkatetzaren urriaren 3ko 1528/2024 Ebazpenaren bidez, honako hau ebazten da:

Lan-kontratudun finko izendatzea Bidatz Razquin Olmedo, ari dadin Altsasuko Udalaren zerbitzura, ludotekako laguntzailearen lanpostuan, eta honako lanpostu huts hau esleitzea: 7.6; maila: D; araubide juridikoa: aldizkako lan-kontratudun finkoa; hizkuntzak: euskara, nahitaezkoa (C1); lanaldia: partziala.

Alkatetzaren urriaren 25eko 1677/2024 Ebazpenaren bidez, honako hau ebazten da:

Funtzionario izendatzea honako hauek, ari daitezen Altsasuko Udalaren zerbitzura, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan: Miren Edurne Razquin Razquin, Ane Eguzkiñe Arranz Crespo, Jesús Lecea Beraza, Ángel Sanguino Higuero, Bizente Mitxelena Arbelaitz, Ana Isabel Senar Lasa eta María Nieves Ligero Utrilla. Horrekin batera, honako lanpostu huts hauek esleitzea: 6.3 (euskara, nahitaezkoa, B1 maila), 11.1, 10.12, 10.10, 10.9, 11.2 eta 11.3, hurrenez hurren; maila: D; araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa; lanaldia: osoa.

Alkatetzaren urriaren 25eko 1681/2024 Ebazpenaren bidez, honako hau ebazten da:

Funtzionario izendatzea honako hauek, ari daitezen Altsasuko Udalaren zerbitzura, udal eraikinen garbitzailearen lanpostuan: Cristina Armendáriz Ballarín, Lourdes Macho Villaverde, Esther Gallardo Martínez, Ane Eguzkiñe Arranz Crespo, Idoia Hualde Iglesias eta María Nieves Ligero Utrilla. Horrekin batera, honako lanpostu huts hauek esleitzea: 9.8, 6.5, 12.3, 12.1, 12.2 eta 12.4, hurrenez hurren; maila: E; araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa; lanaldia: osoa.

Alkatetzaren urriaren 25eko 1678/2024 Ebazpenaren bidez, honako hau ebazten da:

Lan-kontratudun finko izendatzea Ana Isabel Senar Lasa, ari dadin Altsasuko Udalaren zerbitzura, kulturako teknikari-ofizialaren lanpostuan, eta honako lanpostu huts hau esleitzea: 6.4; maila: C; araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa; hizkuntzak: euskara, nahitaezkoa (C1); lanaldia: partziala.

Alkatetzaren urriaren 25eko 679/2024 Ebazpenaren bidez, honako hau ebazten da:

Lan-kontratudun finko izendatzea Iñaki López Aguado eta Alazne Guinea Jiménez, ari daitezen Altsasuko Udalaren zerbitzura, monitorearen lanpostuan, eta honako lanpostu huts hauek esleitzea: 7.3 eta 7.4; maila: D; araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa eta aldizkako lan-kontratudun finkoa; hizkuntzak: euskara, nahitaezkoa (C1); lanaldia: partziala. Orobat, deklaratzen da bete gabe utzi dela 7.5 plaza.

Aditzera ematen da ebazpen hauen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Altsasun, 2024ko urriaren 25ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2415638