227. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

430E/2024 EBAZPENA, urriaren 9koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita funtzionamendu baldintzak aldatzea egitura metalikoak mihiztatzeko eta pintatzeko instalazio baten ingurumen-baimen bateratuan, Uharteko udal-mugartean. Horren ondorioz, instalazioak eta jarduerak bete beharko dituzte ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak. Instalazioaren titularra Transformación y Ensamblajes Esgren SL da.

Egun abian den instalazio horrek badu lehendik ingurumen-baimen bateratua, zeina eman baitzen aplikatuz abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen hirugarren xedapen iragankorra (foru lege horren bidez arautu ziren ingurumenean eragina duten jarduerak); izan ere, jarduera hori sarturik dago aipatutako foru lege horren 1. eranskineko 2.9 taldean.

2024ko abuztuaren 5ean, titularrak eskatu zuen aldatzea bere ingurumen-baimen bateratuan ezarritako baldintzak; zehazki, eskatu zuen beste hondakin mota bat sartzeko ingurumen-baimen bateratuaren III. eranskinean, sortutako hondakin berrien zerrendan.

Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak aztertu du aurkeztutako eskaera, eta balorazio hau egin du:

EUROPAKO HONDAKINEN ZERRENDAKO KODEA

DESKRIBAPENA

BALORAZIOA

120120 *

Esmerilaketako harri eta material erabiliak, gai arriskutsuak dituztenak

Onartzen da sortutako hondakinen zerrendan sartzea

150110 *

Gai arriskutsuen hondarrak dituzten ontziak, edo horiekin kutsatuak daudenak (ontzi metalikoak eta ontzi plastikoak)

160213 *

Osagai arriskutsuak dituzten ekipo baztertuak [4], ez direnak 16 02 09tik 16 02 12ra arteko kodeetan zehaztutakoak

160504 *

Gai arriskutsuak dauzkaten presio-ontzietako gasak (haloiak barne)

Onartutako aldaketek ez dute eragozten instalazioaren funtzionamendu egokia, ingurumenari dagokionez, eta bat datoz ingurumen-baimen bateratuan ezarritako gehieneko isurketa-balioekin eta gainerako eskakizunekin, bai eta teknika erabilgarri onenen aplikazioarekin ere.

Aplikatuz abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 28. artikulua (foru lege horren bidez arautzen dira ingurumenean eragina duten jarduerak), bidezkoa da ingurumen-baimen bateratua aldatzea.

Ebazpen proposamena hamabost egunez egon da instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak (foru dekretu horrek ezartzen du Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa),

EBAZTEN DUT:

Lehendabizikoa.–Onartzea funtzionamendu baldintzak aldatzea egitura metalikoak mihiztatzeko eta pintatzeko instalazio baten ingurumen-baimen bateratuan, Uharteko udal-mugartean. Horren ondorioz, instalazioak eta jarduerak bete beharko dituzte ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak. Instalazioaren titularra Transformación y Ensamblajes Esgren SL da.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, zeina zuzendu beharko baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean (lege horrek arautzen du administrazioarekiko auzien jurisdikzioa). Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak.

Laugarrena.–Ebazpen hau igortzea Transformación y Ensamblajes Esgren SLri eta Uharteko Udalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko urriaren 9an.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Raúl Salanueva Murguialday.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/ConsultasAAU.html#/ConsultaAutorizacionesAmbientalesUnificadas.

Iragarkiaren kodea: F2414938