227. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

98/2024 FORU AGINDUA, urriaren 22koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez Iruñerriko bidaiari-garraio erregularrerako gutxieneko zerbitzuak ezartzen baitira FSC-CCOO, FESMC-UGT eta SLT sindikatuek egun hauetarako deitutako greba sektoriala dela eta: 2024ko urriaren 28rako, 2024ko azaroaren 11rako, 2024ko azaroaren 28rako eta 29rako, 2024ko abenduaren 5erako eta 2024ko abenduaren 9rako (00:00etatik 24:00etara), bai eta 2024ko abenduaren 23ko 00:00etatik aurrera ere (iraupen mugagabea).

FSC-CCOO, FESMC-UGT eta SLT sindikatuek grebarako deia egin dute autobus bidezko hiriko bidaiari-garraio publikoaren eremuan 2024ko urriaren 28rako, 2024ko azaroaren 11rako, 2024ko azaroaren 28rako eta 29rako, 2024ko abenduaren 5erako eta 2024ko abenduaren 9rako (00:00etatik 24:00etara), bai eta, 2024ko abenduaren 23ko 00:00etatik aurrera ere (iraupen mugagabea).

Espainiako Konstituzioaren 28.2 artikuluan aitortuta dagoen greba-eskubidea bateragarria izan behar da gizartearentzako funtsezko zerbitzuak mantentzeko behar diren bermeekin, baina eskubide horren erabilera inola ere galarazi gabe, eta halaxe ulertu dute, agindu hari dagokionez, bai jurisprudentzia arruntak, bai konstituzionalak berak ere.

Bidaiarien garraioa funtsezko zerbitzu bat da, Espainiako Konstituzioaren 19. artikuluan jasota dagoen askatasunez zirkulatzeko eskubidea bermatzen duen tresna baita. Gainera, baliabide bat da Konstituzioak babesten dituen oinarrizko beste eskubide eta ondasun batzuk erabiltzeko, hala nola hezkuntzarako eskubidea, lanerako eskubidea eta osasuna babesteko eskubidea.

Garraio publikoari funtsezko izaera ematea Konstituzio Auzitegiak berretsi zuen 53/1986 eta 26/1981 epaien bidez, baita Auzitegi Gorenak ere, 2003ko apirilaren 11ko Epaiaren bidez.

Hortaz, greba orokorrerako deia dela eta, Foru Komunitatean bidaiari-garraioaren zerbitzuak ezin dira osorik gelditu; izan ere, erabat geldituz gero, gizarteko beste sektore batzuei kalte eginen litzaieke, joan-etorriak galarazi edo eragotziko bailitzaizkieke langileei, eskoletako eta gainerako ikasleei eta garraio publikoa behar-beharrezkoa duten bestelako erabiltzaileei, eta gizartearen interes orokorrei ere kalte larriak eraginen litzaizkieke. Gainera, ez da ahantzi behar grebarako eskubidea herritarren beste oinarrizko eskubide batzuekin batera erabili behar dela, eta, kasu honetan, deitutako grebak kalte egiten ahal die gatazka horretatik kanpo dauden herritarrei.

Gobernuko agintaritzari dagokio funtsezkotzat hartzen diren zerbitzuak zein diren zehazteko eskumena, bai eta herritarren oinarrizko eskubideak babesteko behar diren neurriak hartzekoa ere, halaxe xedatzen baita martxoaren 4ko 17/1977 Errege Lege-dekretuaren 10. artikuluan, eta eskumen hori, kasu honetan, Nafarroako Foru Komunitateak erabili behar du, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 49. eta 58.1.b) artikuluetan xedatutakoaren arabera bereganatutako eskumenez baliatuz.

Iruñerriko Mankomunitateko buruaren urriaren 21eko 551/2024 Ebazpenaren bidez, Lurralde Kohesiorako Departamentuari proposatu zaio zer gutxieneko zerbitzu ezarri Iruñerriko erabiltzaile guztientzako bidaiari-garraio erregularrean, deitutako greba sektoriala dela eta; izan ere, erakunde horri dagokio garraio zerbitzu horren titulartasuna.

Ebazpen horren arabera, antzeko ezaugarriak zituzten beste greba batzuetarako ezarritako gutxieneko zerbitzuak ezarri behar dira greba deialdi honetan, zeinak zuzenbidearen araberakoak zirela adierazi baitzuen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak.

Hala, greba orokorrei dagokienez, hurbileneko aurrekariak honako greba deialdi hauetan daude:

–2009ko maiatzaren 21erako greba orokorrerako deia, ELA, LAB, ESK eta STEE/EILAS sindikatuek aurkeztua. Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariaren maiatzaren 11ko 45/2009 Foru Aginduan ezarri ziren gutxieneko zerbitzuak. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren uztailaren 24ko 424/2009 Epaiak zuzenbidearen araberakotzat jo zuen 45/2009 Foru Agindua.

–2010eko ekainaren 29rako greba orokorrerako deia, ELA, LAB, ESK eta STEE/EILAS sindikatuek aurkeztua. Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariaren ekainaren 23ko 44/2010 Foru Aginduan ezarri ziren gutxieneko zerbitzuak. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren uztailaren 4ko 327/2011 Epaiak ez zuen onartu 6/2011 Foru Aginduaren aurka aurkeztutako errekurtsoa.

–2010eko irailaren 29rako greba orokorrerako deia, CCOO, UGT, CGT eta Confederación Intersindical sindikatuek aurkeztua. Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariaren irailaren 16ko 57/2010 Foru Aginduan ezarri ziren gutxieneko zerbitzuak.

–2011ko urtarrilaren 27rako greba orokorrerako deia, ELA, LAB eta STEE/EILAS sindikatuek aurkeztua. Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariaren urtarrilaren 19ko 6/2011 Foru Aginduan ezarri ziren gutxieneko zerbitzuak. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren irailaren 13ko 389/2011 Epaiak zuzenbidearen araberakotzat jo zuen 6/2011 Foru Agindua.

–2012ko irailaren 26rako greba orokorrerako deia, ELA, LAB, ESK, STEE/EILAS eta CGT/LKN sindikatuek aurkeztua. Sustapeneko kontseilariaren irailaren 20ko 42/2012 Foru Aginduan ezarri ziren gutxieneko zerbitzuak. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren apirilaren 17ko 352/2013 Epaiak zuzenbidearen araberakotzat jo zuen 42/2012 Foru Agindua.

–2018ko martxoaren 8rako greba orokorrerako deia, Alternativa Sindical de Trabajadores (AST), Confederación Nacional del Trabajo (CNT), Sindicato de Comisiones de Bases (cobas), Confederación lntersindical, Unión Sindical Obrera (USO), Confederación General del Trabajo (CGT), ELA, LAB, ESK, STEILAS, Comisiones Obreras (CCOO) eta Unión General de Trabajadores (UGT) sindikatuek aurkeztua. Garapen Ekonomikorako kontseilariaren martxoaren 2ko 9/2018 Foru Aginduan ezarri ziren gutxieneko zerbitzuak.

–2020ko urtarrilaren 30erako greba orokorrerako deia, ELA, LAB, ESK eta STEE/EILAS sindikatuek aurkeztua. Lurralde Kohesiorako kontseilariaren urtarrilaren 21eko 4/2020 Foru Aginduan ezarri ziren gutxieneko zerbitzuak. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren ekainaren 25eko 99/2020 Epaiak zuzenbidearen araberakotzat jo zuen 4/2020 Foru Agindua.

–2021eko martxoaren 26rako greba orokorrerako deia, CGT-LKN sindikatuak aurkeztua. Lurralde Kohesiorako kontseilariaren martxoaren 24ko 21/2021 Foru Aginduan ezarri ziren gutxieneko zerbitzuak.

–2023ko apirilaren 28rako greba orokorrerako deialdia, Confederación General de Trabajadoresek (CGT) aurkeztua. Lurralde Kohesiorako kontseilariaren apirilaren 24ko 17/2023 Foru Aginduan ezarri ziren gutxieneko zerbitzuak.

–2023ko maiatzaren 18rako greba orokorrerako deialdia, Confederación General de Trabajadoresek (CGT) aurkeztua. Lurralde Kohesiorako kontseilariaren maiatzaren 11ko 32/2023 Foru Aginduan ezarri ziren gutxieneko zerbitzuak.

–2023ko azaroaren 30erako greba orokorrerako deia, ELA, LAB, STEILAS, ESK, EHNE, ETXALDE eta CGT sindikatuek aurkeztua. Lurralde Kohesiorako kontseilariaren azaroaren 22ko 85/2023 Foru Aginduan ezarri ziren gutxieneko zerbitzuak.

–2024ko apirilaren 29rako greba orokorrerako deia, CGT sindikatuak aurkeztua. Lurralde Kohesiorako kontseilariaren apirilaren 25eko 46/2021 Foru Aginduan ezarri ziren gutxieneko zerbitzuak.

–2024ko apirilaren 27rako greba orokorrerako deia, CGT eta Sindicato Único de Trabajadores Solidaridad Obrera sindikatuek aurkeztua. Lurralde Kohesiorako kontseilariaren irailaren 25eko 91/2024 Foru Aginduaren bidez ezarri ziren gutxieneko zerbitzuak.

Eta soilik hiriko bidaiari-garraioari eragiten zioten greba deialdiei dagokienez, honako deialdi hauek:

–2004ko urtarrilean, urtarrilaren 12ko 10/2004 Foru Dekretuaren bidez %57ko gutxieneko zerbitzuak ezarri ziren.

–2004ko martxoan, martxoaren 22ko 145/2004 Foru Dekretuaren bidez %57ko gutxieneko zerbitzuak ezarri ziren. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren abuztuaren 12ko 819/2004 Epaiak zuzenbidearen araberakoak deklaratu zituen.

–2007an, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariaren ekainaren 26ko 88/2007 Foru Aginduaren bidez, %60ko gutxieneko zerbitzuak ezarri ziren puntako orduetarako eta %40koak haraneko orduetarako, uztailaren 3rako deitutako grebari begira.

–2010ean, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariaren ekainaren 29ko 47/2010 Foru Aginduaren bidez, %60ko gutxieneko zerbitzuak ezarri ziren puntako orduetarako eta %40koak haraneko orduetarako, uztailaren 21erako eta 28rako deitutako greba partzialari begira.

–2013an, Sustapeneko kontseilariaren azaroaren 12ko 139/2013 Foru Aginduaren bidez, %60ko gutxieneko zerbitzuak ezarri ziren egun eta ordu hauetarako deitutako greba partzialari begira: azaroaren 19an eta 21ean 07:30etik 09:30era eta 18:00etatik 20:00etara, azaroaren 26an eta 28an 12:00etatik 16:00etara, eta azaroaren 18an, 20an, 25ean eta 27an, mantentze eta garbiketa lanen zerbitzuan, 23:00etatik 01:00era.

–2013. urtean, Sustapeneko kontseilariaren abenduaren 2ko 145/2013 Foru Aginduaren bidez, %60ko gutxieneko zerbitzuak ezarri ziren puntako orduetarako eta %40koak haraneko orduetarako, Transports Ciutat Comtal SLren (TCC) Enpresa Batzordeak 2013ko azaroaren 26rako deitutako grebari begira.

–2016. urtean, Garapen Ekonomikorako kontseilariaren abenduaren 13ko 254/2016 Foru Aginduaren bidez, %60ko gutxieneko zerbitzuak ezarri ziren, Transports Ciutat Comtal (TCC) SLren Enpresa Batzordeak 2016ko abenduaren 16rako (9:00etatik 10:00etara) deitutako grebari begira.

–2019an, Garapen Ekonomikorako kontseilariaren martxoaren 18ko 22/2019 Foru Aginduaren bidez, %40ko gutxieneko zerbitzuak ezarri ziren eguneko zerbitzurako, bai eta gaueko linea bakoitzaren lehenengo bidaia egitea ere greba orduetan, Transports Ciutat Comtal (TCC) SLren Enpresa Batzordeak 2019ko martxoaren 23rako (19:30etik 23:30era) deitutako grebari begira.

–2021ean, Garapen Ekonomikorako kontseilariaren uztailaren 2ko 46/2021 Foru Aginduaren bidez, %60ko gutxieneko zerbitzuak ezarri ziren 2021eko uztailaren 12rako, Transports Ciutat Comtal (TCC) SLren Enpresa Batzordeak 2023ko uztailaren 12rako (12:00etatik 16:00etara) deitutako grebari begira.

Ebazpen horrek, halaber, Iruñerriko hiri garraioaren ezaugarri bereziak hartzen ditu kontuan, zeinak Iruñerriko Mankomunitateko Garraioaren Arloko zuzendariak berariaz egindako txostenean zehazten baitira eta aipatu espedientean jasota baitaude. Daturik esanguratsuenak jarraian azaltzen dira, bai eta greba zehatz-mehatz zer egunetarako deitzen den ere.

Eskualdeko hiri garraioa Iruñerriko 18 udalerrik osatzen duten eremu batean ematen da. Bertako bizilagunak Nafarroako erdiak baino gehixeago dira, eta bertan daude ospitale nagusiak eta bi unibertsitateak. Eremu eta jarduera gune horiek guztiek joan-etorri asko sortzen dituzte egunean, eta joan-etorri horien ehuneko handi bat hiri garraio publikoan egiten da.

Errepideko garraio zerbitzuari soilik eragiten dion greba da, eta, beraz, txosten honen beste atal batean aurrerago deskribatuko den garraio-eskaria ez da inola ere gutxituko, joan-etorriak garraio publikoan egitea eragiten duten arrazoiak greban zehar mantenduko baitira, greba orokor batean gertatuko litzatekeen ez bezala.

Iruñerrian ez dago hiri garraio kolektiborako bestelako alternatibarik (metroa, aldirietako trena, tranbia eta abar) eskualdeko hiri garraioan egunero egiten diren joan-etorriak bestela egiteko, eta hori oso kontuan hartu beharrekoa da greba honetako funtsezko zerbitzuak ezartzeko orduan.

Taxi zerbitzua, bistan denez, ez da alternatiba bat, haren prezioa ez baita konparatzen ahal hiri garraioarenarekin eta haien gaitasuna ez da inola ere aski joan-etorri jendetsuetarako (151.000 bidaiari lanegun batean, gutxi gorabehera).

Greba deialdiak bi egoera ditu. Alde batetik, greba deialdia txandakako egun batzuetarako iragarri da (den-denak lanegunak dira), 00:00etatik 24:00etara, baina abenduaren 23tik aurrera, greba mugagabea ere planteatu da, hau da, lanegunak, larunbatak eta jaiegunak ere hartuko dituena. Horregatik guztiagatik, aurreikusten denez, zerbitzuaren erabiltzaileei eraginen zaien nahasmendua kuantitatiboki eta kualitatiboki handiagoa izanen da aldi baterako greba mugatua izanen balitz baino gehiago.

Deitutako grebak, batez ere, bestelako garraiobiderik (norberaren autoa edo bidaide gisa joateko aukera) ez duten erabiltzaileek egunero garraio publikoan egiten dituzten 83.000 bidaiei eraginen die, eta, ondorioz, pertsona horiek zuzenen jasanen dituzte grebaren ondorioak.

Era berean, kontuan hartu behar da erabiltzaileei argibide egokiak eman behar zaizkiela, edo, bestela esanda, erabakitzen den zerbitzu maila erabat identifikatua egon behar dela.

Hiri garraioaren erabilera, neurri handi batean, garraio horri buruz ematen den informazioaren menpe dago. Izan ere, eskaintza erreala benetan dena baino txikiagoa bihurtzen ahal da, eskuragarri dagoen informazioaren arabera.

Hori bereziki garrantzitsua da gutxieneko zerbitzuak zehazteari begira. Izan ere, zerbitzu gutxi direnez, erabiltzailea "ezin daiteke geralekuan gelditu autobusaren zain" (maiztasun handiko zerbitzuetan horixe da ohiko jokabidea), eta ordu zehatz eta ezagunetan joan behar du geralekura. Hori dela eta, gutxieneko zerbitzu gisa zehazten den portzentajeak bermatu behar du autobus linea guztiak arrazoizko denbora-tarteetan iritsiko direla eta horren gaineko informazioa ulergarria izanen dela.

Iruñerriko Mankomunitateko buruaren ebazpen horrek eskualdeko hiri garraioaren zerbitzuaren eskaintzaren ezaugarri nagusiak azaltzen ditu, kontuan hartuta, hasiera batean, greba deialdia lanegunetarako planteatzen dela eta, mugagabe bihurtzen den aldian, egun mota guztiei eragiten diela; beraz, eguneko eta gaueko zerbitzuak zehaztu behar dira egun mota guztietarako. Hala, iragarritako greba deialdiaren eraginpeko aldiari dagokionez, honako hau izanen da aldi horretarako zerbitzu arruntaren eskaintza:

a) Eguneko sarea:

Guztira 24 linea ditu: 19 linea erradialak edo bitan erradialak dira, 2 perimetralak, eta 3 zirkularrak, nahiz eta horietako bat, L24 linea, igande goizetan bakarrik aritzen den, Landabengo azoka txikiari zerbitzu emateko.

a1) Lanegunetakoa:

23 linea ditu: 19 linea erradial edo bitan erradial, 2 linea perimetral eta 2 linea zirkular.

–Handia: 12 minutuko edo hortik beherako tartea autobus batetik bestera: 9 linea (3, 4, 7, 8, 9, 12, 16, 18 eta 21).

–Ertaina-handia: 15-20 minutuko tartea autobus batetik bestera: 9 linea (2, 5, 6, 11, 15, 17, 19, 20 eta 25).

–Txikia: 30 minutuko edo hortik gorako tartea autobus batetik bestera: 5 linea (1, 10, 14, 22 eta 23).

Lanegunetan martxan dauden autobusen kopuruari dagokionez:

–Autobus finkoak, eguneko zerbitzu osoan dabiltzanak: 119.

–Errefortzuko autobusak, puntako orduan bakarrik dabiltzanak: 13 inguru.

–Erreserbako autobusak, matxuratzen diren finkoak edo errefortzuak ordezteko: 2.

–Guztira: 134 inguru.

a2) Larunbatetan:

23 linea daude: 19 linea erradial edo bitan erradial, 2 linea perimetral eta 2 linea zirkular.

–Handia: 12 minutuko edo hortik beherako tartea autobus batetik bestera: 3 linea (3, 4 eta 21).

–Ertaina-handia: 15-20 minutuko tartea autobus batetik bestera: 12 linea (2, 6, 7, 8, 9, 11, 12, 16, 17, 18, 19 eta 25).

–Txikia: 30 minutuko edo hortik gorako tartea autobus batetik bestera: 8 linea (1, 5, 10, 14, 15, 20, 22 eta 23).

Martxan dauden autobusen kopuruari dagokionez:

–Autobus finkoak, eguneko zerbitzu osoan dabiltzanak: 90.

–Erreserbako autobusak, matxuratzen diren finkoak edo errefortzuak ordezteko: 2.

–Guztira: 92 inguru.

a3) Igande eta jaiegunak:

24 linea daude: 19 linea erradial edo bitan erradial, 2 linea perimetral eta 3 linea zirkular.

–Handia: 12 minutuko edo hortik beherako tartea autobus batetik bestera: Linea bat (4).

–Ertaina-handia: 15-20 minutuko tartea autobus batetik bestera: 7 linea (3, 7, 9, 12, 16, 18 eta 21).

–Txikia: 30 minutuko edo hortik gorako tartea autobus batetik bestera: 16 linea (1, 2, 5, 6, 8, 10, 11, 14, 15, 17, 19, 20, 22, 23, 24 eta 25).

Martxan dauden autobusen kopuruari dagokionez:

–Autobus finkoak, eguneko zerbitzu osoan dabiltzanak: 65.

–Erreserbako autobusak, matxuratzen diren finkoak edo errefortzuak ordezteko: 1.

–Guztira: 66 inguru.

b) Gaueko sarea:

16 linea daude: 15 erradial eta zirkular 1.

b1) Jaiegunetan eta/edo igandetik asteazkenera:

Jaiegunetako eta/edo igandetik asteazkenera bitarteko eskaintza 22:45etik 0:30era artekoa da, eta honako hau da:

–30 minutuko edo hortik beherako tartea autobus batetik bestera: 5 linea (N1, N2, N5, N6 eta N10).

–30-60 minutuko tartea autobus batetik bestera: 6 linea (N3, N4, N7, N8, N9 eta N11).

Gaueko zerbitzuan autobus gutxiago daude martxan, nabarmenki, egunekoan baino:

–16 autobus finko.

–Erreserbako autobusak, matxuratzen diren finkoak ordezteko: 1.

b2) Osteguna:

Ostegunetako eskaintza 22:45etik 4:00ak arte ematen da, gutxi gorabehera, eta honako hau da:

–30 minutuko edo hortik beherako tartea autobus batetik bestera: 5 linea (N1, N2, N5, N6 eta N10).

–30-60 minutuko tartea autobus batetik bestera: 6 linea (N3, N4, N7, N8, N9 eta N11).

–60 minututik gorako tartea autobus batetik bestera: 5 linea (N12, N13, N14, N15 eta N16).

Gaueko zerbitzuan autobus gutxiago daude martxan, nabarmenki, egunekoan baino:

–18 autobus finko.

–Erreserbako autobusak, matxuratzen diren finkoak ordezteko: 1.

b3) Ostirala:

Ostiraletako eskaintza 22:45etik 4:30era arte ematen da, gutxi gorabehera, eta honako hau da:

–30 minutuko edo hortik beherako tartea autobus batetik bestera: 7 linea (N1, N2, N4, N5, N6, N7 eta N10).

–30-60 minutuko tartea autobus batetik bestera: 4 linea (N3, N8, N9 eta N11).

–60 minututik gorako tartea autobus batetik bestera: 5 linea (N12, N13, N14, N15 eta N16).

Gaueko zerbitzuan autobus gutxiago daude martxan, nabarmenki, egunekoan baino:

–20 autobus finko.

–Erreserbako autobusak, matxuratzen diren finkoak ordezteko: 1.

b4) Larunbata:

Larunbatetako eskaintza 22:45etik 6:30era arte ematen da, gutxi gorabehera, eta honako hau da:

–30 minutuko edo hortik beherako tartea autobus batetik bestera: 7 linea (N1, N2, N4, N5, N6, N7 eta N10).

–30-60 minutuko tartea autobus batetik bestera: 4 linea (N3, N8, N9 eta N11).

–60 minututik gorako tartea autobus batetik bestera: 5 linea (N12, N13, N14, N15 eta N16).

Gaueko zerbitzuan autobus gutxiago daude martxan, nabarmenki, egunekoan baino:

–23 autobus finko.

–Erreserbako autobusak, matxuratzen diren finkoak ordezteko: 1.

Jarraian, aipatu ebazpenean jasotzen dira eskualdeko hiri garraioak eskola eta lan egun batean Iruñerrian eskaintzen duen zerbitzuaren ezaugarri nagusiak:

a) Eguneko sarean, 151.000 bidaiari daude batez beste.

Eskola eta lan egun baterako garraio-eskariak puntako hiru tarte ditu:

–Goizeko puntako orduak: 6:30etik 9:30era; 12.400 bidaiari orduko izan daiteke puntako eskaria; aldi horrek eguneko eskariaren %20,7 inguru biltzen du.

–Eguerdiko puntako orduak: 13:00etatik 15:30era; 15.700 bidaiari orduko izan daiteke puntako eskaria; aldi horrek eguneko eskariaren %20,9 inguru biltzen du.

–Arratsaldeko puntako orduak: 17:00etatik 20:30era; 10.300 bidaiari orduko izan daiteke puntako eskaria; aldi horrek eguneko eskariaren %21,8 inguru biltzen du.

Gutxien erabiltzen diren orduei eta haraneko orduei dagokienez, goizeko haraneko orduan (09:30-13:00) arratsaldekoan (15:30-17:00) baino bidaiari gutxiago daude.

Bestalde, hona hemen batez besteko lanegun batean bidaiatzeko arrazoiak, 2013ko azaroan eskualdeko hiri garraioko erabiltzaileek betetako inkestatik atereak eta ehunekotan emanak:

LANA

IKASKETAK

KUDEAKETAK EGITEA

EROSKETAK

MEDIKUA,
OSPITALEA

BESTELAKOAK

GUZTIRA

%38,3

%20,4

%13,2

%6,6

%6,3

%15,1

% 100,00

Horren arabera, lana eta ikasketak (ikastetxea, unibertsitatea...) dira arrazoi nagusiak, bidaien %60 baitira eskualdeko hiri garraioko linea guztietan. Arrazoi medikoa gehituz gero, hiru arrazoi horiek garraio publikoan egindako joan-etorri guztien bi heren biltzen dute.

Aztertuz gero nola banatzen diren bidaiatzeko arrazoiak egunean zehar, ikusiko dugu lan eta ikasketengatik egindako joan-etorriak batez ere goizeko eta eguerdiko puntako orduetan biltzen direla, eta arrazoi medikoengatik, ospitalera joateko eta antzekoetarako egiten direnak egunean zehar banatzen direla.

Inkesta horretako datuen arabera, lanegunetako bidaiarien %55ek ez du bestelako garraiobiderik.

b) Gaueko sarean, hau da bidaiarien batez besteko kopurua:

–Igandetik asteazkenera: Batez beste 1.000 bidaiari gau bakoitzeko (ordubete eta erdiko zerbitzua, gutxi gorabehera).

–Ostegunetan: 2.500 bidaiari gau bakoitzeko (5 ordu eta erdiko zerbitzua, gutxi gorabehera).

–Ostiraletan: 4.300 bidaiari gau bakoitzeko (6 ordu eta erdiko zerbitzua, gutxi gorabehera).

–Larunbatetan: 10.000 bidaiari gau bakoitzeko (7 ordu eta erdiko zerbitzua, gutxi gorabehera).

Kontuan hartuz goian esandakoa eta Iruñerriko hiri garraioak duen eskaintzaren eta eskariaren ezaugarriak, Iruñerriko Mankomunitateko buruaren ebazpen horretan, gutxieneko zerbitzuen honako proposamen hau egiten da:

a) Eguneko sarean gutxieneko zerbitzuen banaketa aldakorra proposatzen da, eskaria aldatu egiten baita egunean zehar.

Prozedura hori operatiboa izan dadin, tarte homogeneoen arabera zehaztu dira gutxieneko zerbitzuak, puntako orduen eta haraneko orduen eskemari jarraituz:

–Goizeko puntako ordua: 06:30etik 09:30era.

–Eguerdiko puntako ordua: 13:00etatik 15:30era.

–Arratsaldeko puntako ordua: 17:00etatik 20:30era.

–Haraneko orduak gainerakoak izanen dira.

–Bidaien %60 baino gehixeago nahitaezkoak direnez (lana, ikasketak, kontsulta medikoak, etab.) eta puntako orduetan biltzen direnez, aldi horretarako gutxieneko zerbitzua, ohiko zerbitzuaren portzentaje jakin baten gisa definitua, hori adinakoa izan beharko litzateke gutxi gorabehera.

Portzentaje hori zehazteko, zerbitzu operatiboetan adierazita, beharrezkoak dira 76 autobus finko eta erreserbarako autobus bat, bai eta errefortzuko 4 ibilgailu ere. Kontuan hartuz lanegun batean 119 autobus finko gehi erreserbako 2 eta errefortzuko 13 autobus izaten direla, zehaztutako funtsezko zerbitzua lanegun bateko zerbitzuaren %60 izanen da.

Funtsezko zerbitzu hori jaiegunetakoa bezalakoa da 13 lineatan (3, 5, 6, 9, 10, 11, 14, 15, 19, 20, 21, 22 eta 25 zenbakidunetan), 9 lineatan jaiegunetakoa baino txikiagoa da (1, 2, 4, 7, 8, 12, 16, 17 eta 18 zenbakidunetan) eta linea batean handiagoa da (23 zenbakidunean).

Haraneko orduetako gutxieneko zerbitzuak ezartzeko, haraneko orduaren eta puntako orduaren arteko erlazioa hartzen da kontuan, eta puntako orduan ezarritako gutxieneko zerbitzuei aplikatzen zaie. Erlazio hori hauxe izanen litzateke: 7.298 zati 10.752 bidaiari orduko. Emaitza, beraz, puntako orduaren %67,87 da. Erlazio hori puntako orduan finkatutako gutxienekoari aplikatuz gero, hauxe izanen genuke: %67,87 bider %60, hau da, %40,73.

Zehatzagoak izanda, portzentaje hori zerbitzu operatiboetara aldatuz gero, 55 autobus finko eta erreserbako autobus 1 beharko lirateke, hau da, lanegun bateko zerbitzuaren %40. Kasu honetan ez dago errefortzuko autobusik.

Beraz, lanegunetako ohiko zerbitzuarekin alderatuta, gutxieneko zerbitzuak %60koak izanen dira puntako orduetan (ordu tarte hauetan: 06:30etik 09:30era, 13:00etatik 15:30era eta 17:00etatik 20:30era), eta %40koak haraneko orduetan (ordu tarte hauetan: 09:30etik 13:00etara, 15:30etik 17:00etara eta 20:30etik 22:30era). Portzentaje horiek bai autobus finkoetan eta erreserbakoetan bai errefortzukoetan aplikatuko dira, Iruñerriko Mankomunitateak egin duen proposamenean zehaztutako zerbitzuaren arabera.

Puntako ordutik haraneko ordura pasatzen den uneetan (09:30ean, 15:30ean eta 20:30ean), autobusean doazen bidaiariei errespetatu egin beharko zaie zerbitzua, eta ibilbidea hurrengo geltoki-bururaino segitu beharko da oraindik jaisteko dagoen bidaiaririk izanez gero, eta eskatzen diren geldiuneetan gelditu; gero, autobusa hutsik dela, kotxetegira itzuliko da.

Larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan, eguneko gutxieneko zerbitzua lanegunetako haraneko orduetakoa bezalakoa da, hau da, lanegun bateko zerbitzuaren %40.

Horrela, zerbitzuari buruzko informazioaren transmisio eraginkorra bermatzen da, ordutegi ereduen kopurua murrizten baita.

b) Gaueko sareak zerbitzu murriztua du berez, eta gehienetan 30 eta 60 minutu arteko maiztasuna du. Horregatik, gutxieneko mugikortasuna bermatzeko, Iruñerriko Mankomunitateak gutxieneko zerbitzu hauek proposatzen ditu gaueko zerbitzurako:

–Jaiegunetako, igandeetako eta/edo astelehenetik asteazkenera bitarteko gauetarako: linea bakoitzeko geltoki-buru bakoitzetik lehenengo eta azken zerbitzua egitea.

–Ostegunetako, ostiraletako eta/edo larunbatetako gauetarako: orduko zerbitzu bat egitea gaueko linea bakoitzean, salbu eta N12, N13, N14, N15 eta N16 lineetan, non bi ordutik behin gutxieneko zerbitzu bat eginen baita linea bakoitzean. Horietan guztietan, lehenengo eta azken zerbitzua eginen da geltoki-buru bakoitzetik.

Horrenbestez, kontuan harturik bai Espainiako Konstituzioaren 28.2 artikuluan xedatutakoa, bai martxoaren 4ko 17/1977 Errege Lege Dekretuaren 10. artikuluko 2. paragrafoa, bai Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 49. artikulua, bat etorriz Iruñerriko Mankomunitateak eta Garraioen Plangintzaren eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuak egindako proposamenarekin eta erabiliz Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. FSC-CCOO, FESMC-UGT eta SLT sindikatuek 2024ko urriaren 28rako, 2024ko azaroaren 11rako, 2024ko azaroaren 28rako eta 29rako, 2024ko abenduaren 5erako eta 2024ko abenduaren 9rako (egun horietan guztietan 00:00etatik 24:00etara), eta 2024ko abenduaren 23ko 00:00etatik aurrera iraupen mugagabearekin, deitutako greba sektoriala egitean, gutxieneko zerbitzu hauek errespetatu beharko dira Iruñerriko erabiltzaile guztientzako bidaiari-garraio erregularrean:

a) Eguneko zerbitzuan:

–Lanegunetan: %60 inguru puntako orduetan (06:30-09:30, 13:00-15:30 eta 17:00-20:30) eta %40 inguru haraneko orduetan (09:30-13:00, 15:30-17:00 eta 20:30-22:30), lanegunetako ohiko zerbitzua erreferentzia hartuta. Portzentaje horiek bai autobus finkoetan eta erreserbakoetan bai errefortzukoetan aplikatuko dira, foru agindu honen eranskinean zehaztutako zerbitzuaren arabera.

Puntako ordutik haraneko ordura pasatzen den uneetan (09:30ean, 15:30ean eta 20:30ean), autobusean doazen bidaiariei errespetatu egin beharko zaie zerbitzua, eta ibilbidea hurrengo geltoki-bururaino segitu beharko da oraindik jaisteko dagoen bidaiaririk izanez gero, eta eskatzen diren geldiuneetan gelditu; gero, autobusa hutsik dela, kotxetegira itzuliko da.

–Larunbatetan: larunbatetako gutxieneko zerbitzua bat dator lanegunetako haraneko ordukoarekin, hau da, lanegunetako zerbitzuaren %40, foru agindu honen II. eranskinean zehazten den zerbitzuaren arabera.

–Igande eta jaiegunetan: Igandeetako eta jaiegunetako gutxieneko zerbitzua bat dator lanegunetako haraneko ordukoarekin, hau da, lanegunetako zerbitzuaren %40, gehi igandeetan Landabengo azoka txikira joateko goizeko zerbitzua (L24), foru agindu honen II. eranskinean zehazten den zerbitzuaren arabera.

b) Gaueko zerbitzuan:

–Jaiegunetako, igandeetako eta/edo astelehenetik asteazkenera bitarteko gauetarako: linea bakoitzeko geltoki-buru bakoitzetik lehenengo eta azken zerbitzua egitea.

–Ostegunetako, ostiraletako eta/edo larunbatetako gauetarako: orduko zerbitzu bat egitea gaueko linea bakoitzean, salbu eta N12, N13, N14, N15 eta N16 lineetan, non bi ordutik behin gutxieneko zerbitzu bat eginen baita linea bakoitzean. Horietan guztietan, lehenengo eta azken zerbitzua eginen da geltoki-buru bakoitzetik.

2. Zerbitzuaren talde operatiboa egun motaren arabera definitzearen ondorioetarako, kontuan hartu behar da, hala eguneko zerbitzurako nola gaueko zerbitzurako, foru agindu honen egunean indarra duen TUC 2024 egutegian zehaztutakoa, Iruñerriko Mankomunitateko buruaren uztailaren 3ko 313/2024 Ebazpenaren bidez onetsitako azken aldaketaren ondoren.

3. Zerbitzu horiek guztiak egiten direla bermatzeko beharrezkoak diren langileek jardunean egon beharko dute.

4. Aurreko ataletan xedatutakoak ez die inolako mugarik jarriko greba arautzen duen araudiak greba egoeran dauden langileentzat aitortzen dituen eskubideei.

5. Lurralde Kohesiorako Departamentuak foru agindu honetan ezarritako gutxieneko zerbitzuak betetzeari buruzko informazioa igortzeko eskatzen ahal die agindu honek ukitzen dituen zerbitzuen arduradunei.

6. Foru agindu hau FSC-CCOO, FESMC-UGT eta SLT sindikatuei, Garraioen Plangintza eta Modernizazio Zerbitzuari, Iruñerriko Mankomunitateari eta Transports Ciutat Comtal SAri jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

7. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

8. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela haren aurka, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, foru agindua jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa ezertan galarazi gabe, foru agindu honek amaitzen du administrazio publikoentzako administrazio bidea. Dena dela, administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, hura jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1988 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2024ko urriaren 22an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

I. ERANSKINA.–GREBARAKO GUTXIENEKO ZERBITZUAK, LANEGUNETAKO EGUNEKO ZERBITZUAK (%40-%60)

LINEA

HARANEKO ORDUETAKO GUTXIENEKO
ZERBITZUA (%40)

PUNTAKO ORDUETAKO GUTXIENEKO
ZERBITZUA (%60)

(9:30etik 13:00etara; 15:30etik 17:00etara;
20:30etik 22:30era)

(6:30etik 9:30era; 13:00etatik 15:30era;
17:00etatik 20:30era)

Ibilgailu
kopurua

Tarteak autobus batetik bestera (min)

Bidaia
denbora
(min)

Ibilgailu
kopurua

Tarteak autobus batetik bestera (min)

Bidaia
denbora
(min)

L-1

1

60

60

2

30

60

L-2

2

30

60

3

20

60

L-3

2

20

40

3

15

45

L-4

9

12

108

9

12

108

L-5

2

30

60

2

30

60

L-6

1

60

60

2

30

60

L-7

4

30

120

8

15

120

L-8

2

30

60

4

15

60

L-9

2

40

80

3

24

72

L-10

2

45

90

2

45

90

L-11

3

30

90

3

30

90

L-12

2

35

70

4

20

80

L-14

1

30

30

1

30

30

L-15

1

60

60

2

30

60

L-16

6

20

120

6

20

120

L-17

2

40

80

4

20

80

L-18

3

30

90

6

15

90

L-19

3

40

120

4

30

120

L-20

2

30

60

2

30

60

L-21

2

20

40

3

15

45

L-22

1

30

30

1

30

30

L-23

1

120

120

1

120

120

L-25

1

40

40

1

40

40

Erreserbak

1

1

Errefortzukoak

4

GUZTIRA

56

81

II. ERANSKINA.–GREBARAKO GUTXIENEKO ZERBITZUAK, LARUNBATETAKO EGUNEKO ZERBITZUAK (%40)

LINEA

GUTXIENEKO ZERBITZUA (%40)

Ibilgailu kopurua

Tarteak autobus
batetik bestera
(min)

Bidaia denbora
(min)

L-1

1

60

60

L-2

2

30

60

L-3

2

20

40

L-4

9

12

108

L-5

2

30

60

L-6

1

60

60

L-7

4

30

120

L-8

2

30

60

L-9

2

40

80

L-10

2

45

90

L-11

3

30

90

L-12

2

35

70

L-14

1

30

30

L-15

1

60

60

L-16

6

20

120

L-17

2

40

80

L-18

3

30

90

L-19

3

40

120

L-20

2

30

60

L-21

2

20

40

L-22

1

30

30

L-23

1

120

120

L-25

1

40

40

Erreserbak

1

Guztira:

56

III. ERANSKINA.–GREBARAKO GUTXIENEKO ZERBITZUAK, IGANDEETAKO ETA JAIEGUNETAKO EGUNEKO ZERBITZUAK (%40)

LINEA

GUTXIENEKO ZERBITZUA (%40)

Ibilgailu kopurua

Tarteak autobus
batetik bestera
(min)

Bidaia denbora (min)

L-1

1

60

60

L-2

2

30

60

L-3

2

20

40

L-4

9

12

108

L-5

2

30

60

L-6

1

60

60

L-7

4

30

120

L-8

2

30

60

L-9

2

40

80

L-10

2

45

90

L-11

3

30

90

L-12

2

35

70

L-14

1

30

30

L-15

1

60

60

L-16

6

20

120

L-17

2

40

80

L-18

3

30

90

L-19

3

40

120

L-20

2

30

60

L-21

2

20

40

L-22

1

30

30

L-23

1

120

120

L-24 (*)

1

25

25

L-25

1

40

40

Erreserbak

1

Guztira:

57

(*) Landabenen azoka txikia egiten den igandeetan bakarrik jarduten du.

Iragarkiaren kodea: F2415589