1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
13/2024 FORU AGINDUA, urriaren 18koa, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak emana, María Isabel Echave Blanco Nafarroako Kontsumoko Arbitraje Batzordeko idazkari izendatzen duena.
Kontsumoko Arbitraje Sistema arautzen duen uztailaren 23ko 731/2024 Errege Dekretuaren 5.1 artikuluak ezartzen duenez, arbitraje batzordeak honako hauek osatuko dituzte: batzordeburuaren eta idazkariaren titularrak eta ordezkoak, eta haien eginkizunak betetzen laguntzen duten langileak. Batzordeko burua eta idazkaria, titularrak nahiz ordezkoak, administrazio publikoen zerbitzuko langileak izan beharko dira, eta arbitraje batzordea atxikita duen Administrazioak izendatuko ditu. Izendapena bere lurralde-eremuari dagokion aldizkari ofizialean argitaratuko da.
Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. María Isabel Echave Blanco Nafarroako Kontsumoko Arbitraje Batzordeko idazkari izendatzea.
2. Kargutik kentzea Alfonso Javier Zunzarren Berrade, Nafarroako Kontsumoko Arbitraje Batzordeko idazkaria, eta egindako zerbitzuak eskertzea.
3. Foru agindu hau igortzea Kontsumo Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Foru agindu hau María Isabel Echave Blancori eta Alfonso Javier Zunzarren Berraderi jakinaraztea, eta adieraztea ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2024ko urriaren 18an.–Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria, Mikel Irujo Amezaga.
Iragarkiaren kodea: F2415309