227. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

4448E/2024 EBAZPENA, urriaren 16koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez gasturako baimena kentzen baita ekonomia sozialeko enpresak sortzeko eta laguntza teknikorako dirulaguntzen deialdiari dagokion partidan.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abuztuaren 20ko 2296/2018 Ebazpenaren bidez, ekonomia sozialeko enpresak sortu eta sustatzeko dirulaguntzen deialdia onetsi zen.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 20ko 249E/2024 Ebazpenaren bidez 130.000 gastua baimendu zen laguntza teknikorako ekintzetarako dirulaguntzak emateko. Deialdi hori gauzatzen ari da 2024ko gastu-aurrekontuko "Ekonomia sozialeko enpresentzako laguntzak, ekonomia sozialeko enpresak sortzeko eta laguntza teknikorako" izeneko 950001 96100 4709 241200 partidaren kargura.

Eskaerak aurkezteko epea abuztuaren 31n bukatu zen. Orain arte aurreikusi den gastua 44.800 eurokoa da.

Gauzatze-erritmoa ikusita, eta beste gastu-konpromiso batzuei aurre egin ahal izateko, proposatzen da 75.0000 euroko gasturako baimena kentzea "Ekonomia sozialeko enpresentzako laguntzak, ekonomia sozialeko enpresak sortzeko eta laguntza teknikorako" izeneko dirulaguntzari dagokion 2024ko gastu-aurrekontuko partidan.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 14. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Gasturako baimena kentzea partida honetan, zenbateko honekin:

–Ekonomia sozialeko enpresak sortu eta sustatzeko dirulaguntzak (Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abuztuaren 20ko 2296/2018 Ebazpenaren bidez arautuak): 75.000 euro, laguntza teknikoari buruzko ekintzak diruz laguntzeko, 2024ko gastu aurrekontuko honako partida honen kargura: "Ekonomia sozialeko enpresentzako laguntzak, enpresak sortzeko eta laguntza teknikorako" izeneko 950001 96100 4709 241203 partida.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta zilegi da haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.3 artikuluari jarraikiz.

Iruñean, 2024ko urriaren 16an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2415281