227. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

4437E/2024 EBAZPENA, urriaren 14koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez gasturako baimena kentzen baita langabeak Nafarroako lan elkartuko kooperatibetan eta lan sozietateetan bazkide gisa sartzeko dirulaguntzen deialdiari dagokion partidan.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 20ko 246E/2024 Ebazpenaren bidez baimendu zen deialdi honen gastua, 600.000 eurokoa: "Langabeak Nafarroako lan elkartuko kooperatibetan eta lan sozietateetan bazkide gisa sartzeko dirulaguntzak", apirilaren 3ko 507E/2019 Ebazpenaren bidez arautuak.

Orain arte 292.600 euro egiten duten eskaerak onartu dira. Aurreikuspenak direla eta, bidezkoa da 200.000 euroko gasturako baimena kentzea, 2024ko gastu-aurrekontuko "Ekonomia sozialeko enpresentzako laguntzak bazkideak egiteko" izeneko 950001 96100 4709 241200 partidan.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 14. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Gasturako baimena kentzea partida honetan, zenbateko honekin:

–Langabeak Nafarroako lan elkartuko kooperatibetan eta lan sozietateetan bazkide gisa sartzeko dirulaguntzak: 200.000 euro, 2024ko gastu-aurrekontuko "Ekonomia sozialeko enpresentzako laguntzak bazkideak egiteko" izeneko 950001 96100 4709 241200 partidakoak.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta zilegi da haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.3 artikuluari jarraikiz.

Iruñean, 2024ko urriaren 14an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2414880