227. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

4436E/2024 EBAZPENA, urriaren 14koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez gasturako baimena kentzen baita enpresak ekonomia sozialeko enpresa bihur daitezen eta bazkide-langile berriak edo lan bazkideak sar daitezen sustatzeko dirulaguntzen deialdiari dagokion partidan.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 15eko 140E/2019 Ebazpenaren bidez, dirulaguntza batzuk arautu ziren ekonomia sozialeko enpresa eredua sustatzeko, epe mugagaberako bazkide-langile berriak sar daitezen eta enpresak ekonomia sozialeko enpresa bihur daitezen lagunduz.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 14ko 186E/2024 Ebazpenaren bidez baimendu zen "Dirulaguntzak ekonomia sozialeko enpresa eredua sustatzeko, bazkide berriak sar daitezen lagunduz" deialdiaren gastua, 300.000 eurokoa, 2024rako luzatutako 2023ko gastu-aurrekontuko "Enpresaburuen ondorengotzarako laguntzak ekonomia sozialeko enpresetan" izeneko 950001 96100 7709 241202 partidaren kargura.

Orain arte, NL-NEZek guztira 82.700,29 euro egiten duten dirulaguntzak eman ditu. Eskaerak aurkezteko epea urriaren 31n bukatuko da.

Aurreikuspen horiek direla eta, bidezkoa da 150.000 euroko gasturako baimena kentzea, 2024ko gastu-aurrekontuko "Enpresaburuen ondorengotzarako laguntzak ekonomia sozialeko enpresetan" izeneko 950001 96100 7709 241202 partidan.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 14. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Gasturako baimena kentzea partida honetan, zenbateko honekin:

–Enpresak ekonomia sozialeko enpresa bihur daitezen eta bazkide-langile berriak edo lan bazkideak sar daitezen sustatzeko dirulaguntzak, NL-NEZko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 15eko 140E/2019 Ebazpenaren bidez arautuak: 150.000 euro, "Enpresaburuen ondorengotzarako laguntzak ekonomia sozialeko enpresetan" izeneko 950001 96100 7709 241202 partidan.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta zilegi da haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.3 artikuluari jarraikiz.

Iruñean, 2024ko urriaren 14an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2414874