1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
3911/2024 EBAZPENA, urriaren 17koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bukaera ematen baitzaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko euskara itzultzaileen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedurari.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak maiatzaren 8an emandako 1787/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zuen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko euskara itzultzaileen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko. Ebazpen hori 2024ko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 13koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ekainaren 19an emandako 2427/2024 Ebazpenaren bidez (2024ko 150. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 23koa), deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak abuztuaren 14an emandako 2980/2024 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen, non izangai onartu bakarra ageri baitzen. Ebazpen hori 2024ko 183. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 9koan.
Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak irailaren 16an emandako 3415/2024 Ebazpenaren bidez, lekualdatze lehiaketan sartutako lanpostu hutsak zehaztu ziren, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostu hutsak aukeratzeko.
Deialdian ezarritakoari jarraikiz lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldia eginik, bidezkoa da orain lehiakide bakarrari lanpostua esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko ko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Bukaera ematea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko euskara itzultzaileen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedurari, eta Oihan Pla Azanza jaunari esleitzea 35592 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa. Lanpostu hori Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuari atxikita dago, euskaraz jakin beharra ezarrita du (C1 maila) eta Iruñean du destinoa.
2. Lehiakideari adieraztea ezen bere destino berriaren jabetza-hartzea egintzat joko dela, beste tramiterik gabe, 2024ko azaroaren 10ean.
3. Adieraztea ezen, indarrean dagoen araudian eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoari jarraikiz, jarduneko zerbitzura itzultzeagatik behin-behineko atxikipena daukaten lehiakideei esleitzen zaien lanpostuaz jabetzeak bukaera emanen diola behin-behineko atxikipen horri.
4. Lekualdatze lehiaketaren esleipenaren ondorioz hutsik gelditu diren 6 lanpostuak I. eranskinean agertzen dira.
5. Ebazpen hau igortzea Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.
6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Iruñean, 2024ko urriaren 17an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
I. ERANSKINA.–EUSKARA ITZULTZAILEEN LEKUALDATZE LEHIAKETAREN ESLEIPENAREN ONDORIOZ HUTSIK GELDITU DIREN LANPOSTUAK
LANPOSTU ZK. | ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HIZKUNTZAK |
0007945 | EUSKARABIDEA-EUSKARAREN NAFAR INSTITUTUA | FUNTZIONARIOA | E C1 |
0035990 | EUSKARABIDEA-EUSKARAREN NAFAR INSTITUTUA | FUNTZIONARIOA | E C1 |
0035992 | EUSKARABIDEA-EUSKARAREN NAFAR INSTITUTUA | FUNTZIONARIOA | E C1 |
0035994 | EUSKARABIDEA-EUSKARAREN NAFAR INSTITUTUA | FUNTZIONARIOA | E C1 |
0035998 | EUSKARABIDEA-EUSKARAREN NAFAR INSTITUTUA | FUNTZIONARIOA | E C1 |
0036000 | EUSKARABIDEA-EUSKARAREN NAFAR INSTITUTUA | FUNTZIONARIOA | E C1 |
Iragarkiaren kodea: F2415377