227. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

3745/2024 EBAZPENA, urriaren 10ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ingeniari teknikoen hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko.

Abenduaren 27ko 308/2023 Foru Dekretuaren bidez (2023ko 269. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 29koan), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2023ko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen, Estatuko 2023ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean aurreikusitako ordezte-tasa espezifikoari dagokiona. Foru dekretu horretan sartu ziren, besteak beste, ingeniari teknikoen lanpostu huts batzuk, funtzionarioen araubidekoak eta B mailakoak.

Bestetik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 28ko 2541/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ingeniari teknikoen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko.

Aurrekoa kontuan harturik, bidezko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ingeniari teknikoen hiru lanpostu betetzeko deialdia onestea, baita haren oinarriak ere. Lanpostuak sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez beteko dira.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko ko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ingeniari teknikoen hiru lanpostu betetzeko deialdia onestea, baita haren oinarriak ere. Lanpostuak sarrera prozedura erabiliz eta oposizio bidez beteko dira.

2. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Jendearentzako Argibideen eta Erregistro Orokorraren Bulegoari eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko urriaren 10ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

DEIALDIA, INGENIARI TEKNIKOEN HIRU LANPOSTU OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO

Hona hemen deialdia arautuko duten:

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da ingeniari teknikoen hiru lanpostu oposizio bidez betetzea. Lanpostuak funtzionarioen araubidekoak dira, B mailakoak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuan aritzekoak; zehazki, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 28ko 2541/2024 Ebazpenaren bidez deitutako lekualdatze lehiaketaren ondorioz bete gabe gelditzen diren lanpostuak eskainiko dira. Haien plantilla-zenbakiak, eskakizunak eta destinoak lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldia egin baino lehen zehaztuko dira.

1.2. Hiru lanpostu huts horiek txanda hauetan banatuko dira:

–Lanpostu bat, txanda irekian.

–Bi lanpostu, igoera txandan.

1.3. Igoera txandako lanposturen bat bete gabe geldituz gero, izangaiak ez iristeagatik hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuaziora, lanpostu horiek txanda irekikoei gehituko zaizkie.

Bestalde, igoera txandako lanpostu hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badituzte probak, txanda horretan probak gainditu arren lanposturik eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehian eta lortutako azken puntuazioaren arabera.

Era berean, igoera txandako izangaiek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostuak eskuratzeko, aurreko paragrafoan adierazitako modu berean, baldin eta deialdiaren 2.1.2 oinarriko betebehar berariazkoak betetzen ez badituzte deialdiaren 8.1 oinarrian agiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denean.

2.–Betebeharrak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

2.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa.

Parte hartzen ahalko dute, orobat, Espainiako edo Europar Batasuneko estaturen bateko nazionalitatea duten pertsonen ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio eremuan sartutako estatuetako nazionalitatea dutenen ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Ingeniaritzaren edozein espezialitatetako ingeniaritza teknikoko unibertsitateko titulua izatea, edo ingeniaritzaren edozein espezialitatetako unibertsitateko gradua, edo horien baliokidetzat hartutako beste titulu bat, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean eskuratzeko moduan egotea.

Tituluak atzerrian lortu badira, eduki beharko dira baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten agiriak. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena eskuratu duten izangaiei, Europar Batasuneko xedapenen babesean eta lanbide arautuen esparruan eskuratu ere.

d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

e) Ez egotea desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko, eta administrazio publiko baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

2.1.2. Igoera txandako izangaientzako berariazko betebeharrak:

Txanda honetako izangaiek, honako betebehar hauek ere bete beharko dituzte, aurreko atalean adierazitakoez gain:

a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoa izatea, eta ez egotea borondatezko edo nahitaezko eszedentzian, salbu eta borondatezko eszedentzian den pertsona zerbitzuak ematen ari bada –langile finko gisa edo aldi baterako– deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu batean.

Aplikatuz Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoa, Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere parte har dezakete igoera txandan, baldin betetzen badituzte txanda horretan parte hartzeko gainerako betebeharrak.

b) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.

c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, salbu Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen kasuan, horiek frogatu beharko baitute kidego horretan zortzi urteko benetako zerbitzualdia egin dutela.

2.2. Betebehar horiek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean eta lanpostuaren jabetza hartu arte.

2.3. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte betebehar horiek.

3.–Eskaerak, tasak eta dokumentazioa.

3.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira deialdian parte hartzeko eskaerak, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematikoki aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bitartez, https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa helbidean, "Enplegu publikoko deialdiak" atalean, deialdi honen fitxan sartuz.

Desgaitasuna izanik, izangaiek egokitzapenen bat eskatzen badute probak egiteko denboretan eta bitartekoetan, hala adierazi beharko dute eskaeran, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten, edo nola doitu behar diren denbora eta/edo bitartekoak. Horretarako, izangaiak egoki deritzon dokumentazioa aurkez dezake, eskaera aurkeztean, 3.4 atalean ezarritakoari jarraikiz.

3.3. Tasak.

Funtzio publikoan sartzeko eta bertan gora egiteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik ordaindu beharreko tasa 41,60 eurokoa da.

Telematikoki ordaindu behar da tasa hori, eskaera formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.

Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:

a) %33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa aitortuta duten pertsonak.

b) Hautaproben deialdia argitaratu baino gutxienez hilabete lehenagotik langabe gisa inskribaturik daudenak.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak behar diren kontsultak eginen ditu aurreko paragrafoan adierazitako salbuespen egoera egiaztatzeko (langabezia egoera). Izangaiak baimenik ematen ez badu kontsulta hori egiteko, aurkeztu beharko du kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat, non agertuko baita zer egunetan inskribatu zen langabe gisa.

Tasa ordaintzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da.

Tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

3.4. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskaera online aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneatuta:

Bat.–Tasarik ez ordaintzeko aukera baliatu nahi badute eta langabezia egoera kontsultatzeko baimenik ematen ez badute, kasu horretan bakarrik, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, non agertuko baita zer egunetan inskribatu ziren langabe gisa.

Bi.–Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek deialdi honen 2.1.2 atalean jasotzen diren betebeharrak betetzen dituztela frogatzen duen agiria gehitu beharko diote eskaerari, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak badira.

Hiru.–%33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:

–IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat edukitzeagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

Lau.–Desgaitasuna izanik probak egiteko denboretan edota bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek komenigarritzat jotzen duten dokumentazioa erants dezakete hura justifikatzeko.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

4.–Izangaien onarpena.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak telematikoki aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidearen bidez, deialdiaren fitxan.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

4.4. Ez da itzuliko funtzio publikora sartzeko eta bertan jarduteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik ordaindutakoa, baldin eta izangaiak bazter gelditzen badira haiei egozten ahal zaizkien arrazoiengatik.

4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia honako hauek osatuko dute:

Epaimahaiburua: César Grandas Fernández jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Azpiegituren Zerbitzuko Lantegien B Unitateko burua.

Ordezko epaimahaiburua: Fermín Román Iriarte Artajo jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Azpiegituren Zerbitzuko burua.

Epaimahaikidea: Oskar Irigoyen Martín jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko ingeniari teknikoa.

Ordezko epaimahaikidea: Florentino López de Goicoechea Guembe jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Azpiegituren Zerbitzuko Ubarmingo, San Martingo eta Tafallako Mantentze-lanen Unitateko burua.

Epaimahaikidea: Óscar Araiztegui Ascunce jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Azpiegituren Zerbitzuko Obren Unitateko burua.

Ordezko epaimahaikidea: Ricardo Atanes Martínez jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Zerbitzu Orokorren Ataleko burua.

Epaimahaikidea: Nuria Hernández Guillén andrea, Langileen Batzordearen ordezkaria.

Ordezko epaimahaikidea: Josu Arraiz Muñoz jauna, Langileen Batzordearen ordezkaria.

Epaimahaikide idazkaria: José Javier Íñigo Erdozáin jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lizarrako Osasun Barrutiko Zerbitzu Orokorren eta Mantentze-lanen Ataleko burua.

Ordezko epaimahaikide idazkaria: Fermín Armesto Goñi jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko ingeniari teknikoa.

5.2. Epaimahaia hautaprobak egiten hasi aurretik eratu beharko da.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.3. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo dei egileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabehera guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2025eko martxotik aurrera hasiko da.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.

Epaimahaiak gutxienez 48 orduko aurrerapenarekin eta deialdi honen 11. oinarrian ezartzen den moduan emanen ditu argitara hurrengo probetako deialdiak; bertan, proba egitera deituta dauden izangaien zerrenda emanen du, baita oposizioaren proba non, noiz eta zer ordutan eginen den adierazi ere.

Oposizioko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

6.2. Oposizioko probak oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta deialdiko I. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz galdetuko da.

Zer egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarrean dagoen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitortu bat duten izangaientzat, denboraren eta baliabideen aldetik, eskaeran hala eskatu badute.

6.3. Oposizioak proba hauek izanen ditu:

6.3.1. Lehenbiziko proba:

Proba teorikoa izanen da. Gehienez ere test motako 150 galderari erantzun beharko zaie, idatziz, ebazpen honen I. eranskinean agertzen den gai-zerrendako edukiei buruz (bai zati orokorrekoak, bai berariazko zatikoak). Galdera bakoitzari erantzuteko lau aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du; hain zuzen ere, erantzun zuzenaren balioaren herena.

Epaimahaiak esanen du, hasi baino lehen, zenbat denbora dagoen proba hau egiteko.

Proba honi dagokion puntuazioa 50 puntukoa izanen da gehienez ere.

Bazterturik geldituko dira probari esleitutako gehieneko puntuazioaren erdira, hau da, 25 puntura, iristen ez diren izangaiak.

Proba egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.

6.3.2. Bigarren proba:

Proba teoriko-praktikoa izanen da. Idatziz ebatzi beharko dira epaimahaiak zehaztuko dituen zenbait kasu teoriko-praktiko. Kasu horiek ebazpeneko I. eranskineko gai-zerrendaren berariazko zatian jasota dauden gaiekin lotuak eta lanpostuaren berezko eginkizunak betetzeko behar diren ezagutzei buruzkoak izanen dira.

Epaimahaiak esanen du, hasi baino lehen, zenbat denbora dagoen proba hau egiteko.

Proba honi dagokion puntuazioa 50 puntukoa izanen da gehienez ere.

Proba hau plika sistemaren bidez eginen da.

Bazterturik geldituko dira probari esleitutako gehieneko puntuazioaren erdira, hau da, 25 puntura, iristen ez diren izangaiak.

Proba egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta gailu elektronikorik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik. Bestelako materialik behar izanez gero, probarako deialdiaren aurretik iragarriko du epaimahaiak.

6.4. Proba bakoitzaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak www.nafarroa.eus web-orrian (deialdiaren fitxan) argitaratuko ditu izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea irekiko du interesdunek eskubidezkotzat jotzen duten guztia alega dezaten telematika bidez.

7.–Oposizioa gainditu duten izangaien zerrenda.

7.1. Hautaprobak bukaturik, oposizioa gainditu duten izangaien zerrenda argitaratuko du kalifikazio epaimahaiak, lortutako kalifikazioak adierazita, txanden arabera banatuta eta lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik. Zerrenda Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igorriko da, betebeharrak egiaztatzeko eta lanpostu hutsak hautatzeko tramiteak egin daitezen.

7.2. Puntu-berdinketarik gertatuz gero, lehenengo proban puntu gehien lortu dutenen alde ebatziko da. Eta hala ere berdinduta segitzen badute, bigarren proban lortutako puntuazioa hartuko da kontuan.

7.3. Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak jarraitzen badu, kalifikazio epaimahaiak horretarako eginen duen zozketa bakar baten bidez ebatziko da. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.

8.–Betebeharrak frogatzea eta lanpostu hutsak hautatzea.

8.1. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak 10 egun balioduneko epea irekiko du, izangaiek aurkez ditzaten betebehar hau betetzen dutela frogatzeko agiriak, ezartzen den bidea erabiliz:

Deialdiko 2.1.1.c) atalean eskatzen diren tituluetako baten kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.

8.2. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia eginen du, argitara emanez aukera daitezkeen lanpostu hutsen zerrenda eta hautapen ekitaldirako deitutako izangaien zerrenda (lanpostu hutsak hautatzeko lehentasun-ordenari jarraituz antolatua, txandaren arabera eta puntuazio ordenaren arabera). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek zer betebehar frogatu dituzten eta zer epe duten lanpostu hutsak hautatzeko.

Informazio hori jendaurrean paratuko da, deialdiaren fitxan.

Ondoren, horretarako ezarritako epean, izangaiek jakinaraziko dute lanpostu hutsetatik zein duten nahiago, hurrenkera adieraziz.

8.3. Lanpostu hutsak hautatzerakoan, %33ko desgaitasun aitortua edo hortik gorakoa duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez hartu duten parte.

Balorazio eta orientazio talde eskudunek eginen dute, ofizioz, ziurtagiri bat, adierazten duena desgaitasun aitortua bateragarria dela deialdiko lanpostuarekin. Ziurtagiri hori espedienteari erantsiko zaio.

Aurrekoa gorabehera, desgaitasuna duen izangairen bat baldin badago, eta horrek eragina badu lanpostu batean edo bestean jarduteko, lanpostuen hautaketa hasi aurretik, haren desgaitasunarekin hobekien egokitzen dena eskainiko zaio, balorazio eta orientazio talde eskudunak horren gainean egiten duen txostena aztertu eta gero.

Bestalde, hautaprobak igoera txandan gainditzen dituzten izangaiek deialdiko lanpostuak hautatzeko lehentasuna izanen dute txanda irekiko izangaien aldean, desgaitasuna dutenen txandako izangaientzako salbuespenarekin, betiere.

9.–Izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

9.1. Behin lanpostu hutsak hautatzeko izapidea bukaturik, epaimahaiak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko proposamena, non agertuko baitira hautapen prozesua gainditu duten izangaien artetik deialdiko lanpostu kopuruan sartzen direnak.

Izendapen proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baita deialdiaren fitxan ere, 11. oinarrian ezarritakoarekin bat.

9.2. Proposatzen diren izangaiek dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 30 egun naturaleko epean:

A.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaien kasuan:

a) Nortasun agiri nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako txostena, frogatzen duena interesdunak ez duela lanpostuan aritzea eragotziko liokeen gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik.

c) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela bereizia izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

d) Zinpeko aitorpena edo promesa, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

B.–Deialdi hau egin duen Nafarroako administrazio publikoaz beste bateko langile finko diren izangaiek edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finko diren izangaiek, baldin eta igoera txandan parte hartzen badute, ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, aurreko ataleko dokumentazioaz gainera, frogatzeko jatorrizko administrazioan jardunean daudela, edo borondatezko eszedentzian daudela eta lanean ari direla deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu finko edo aldi baterako batean.

9.3. Epe horren barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten izangaiak eta, orobat, deialdiko 2. oinarrian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela frogatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatu, eta baliorik gabe geldituko dira ordura arteko egintza guztiak, galarazi gabe beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.

9.4. Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak oposizioa gainditu duten izangaien zerrendan –7. oinarrian aipatzen den horretan– hurrengoa den izangaiarekin beteko du lanpostua, baldin eta hutsik geratu den lanpostuaren betebeharrak betetzen baditu, eta izangai horrekin aurreko ataletan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

9.5. Deialdi honen xede den lanposturako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak, bere eskudantziak erabiltzeko besteren baten beharra izanez gero, proposatzen den izangaiari eskatuko dio, eta horrek deialdi honen 9.2 atalean ezarritako moduan aurkeztu beharko du.

9.6. Izangai batek ez badu lanpostua hautatzen prozedurak agintzen duen moduan eta epean, edo hautapen prozesuari uko egiten badio, edo betetzen ez baditu lanpostuan aritzeko deialdian ezarritako betebeharrak edo ez badu aurkezten eskatutako dokumentazioa, prozedurak agintzen duen moduan eta epean, administrazio-organo eskudunak haren baja beteko du, prozesua gainditu duten izangaien zerrendan hurrengoa den izangaiarekin.

Aurreko ataletan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko aurretik egindako lanpostu hutsen hautaketa. Beraz, halakoetan proposatzen diren izangai berriei zuzenean esleituko zaizkie egoera horien ondoriozko lanpostu hutsak.

10.–Izendapena, lanpostu hutsen esleipena eta jabetza hartzea.

10.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, deialdiko lanpostuan aritzeko. Ebazpen horren bidez, lanpostu hutsen esleipena ere eginen da.

10.2. Izendapenaren eta lanpostuaren jabetza hartzearen bidez, izendatuak nominako eta plantillako funtzionario bihurtuko dira, indarreko xedapenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen arloan ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiekin. Horrekin batera, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua aplikatzearen ondorioz (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua), Nafarroako Administrazio publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik daudenek bi aukera izanen dituzte: edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren montepioan segitzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidearen babespean, edo Gizarte Segurantzako araubide orokorrean sartzea.

10.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek izanen dituela jakinarazpenaren ondorio berberak, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu beharko dute lanpostuez, izendapena jakinarazten zaienetik hasita.

Aipatutako epean, eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangairen bat lanpostuaz jabetzen ez bada, galduko ditu Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak. Halakoetan, deialdiaren 9.4 atalean ezarritakoari jarraituko zaio.

10.4. Baldin funtzionario bihurtutako izangaiei borondatezko eszedentzia ematen bazaie, jabetza hartzen duten egunetik beretik, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berek eskatuta, hutsik gelditzen den lanpostua beteko da, era berean, deialdiaren 9.4 atalean ezarritako moduan, indarreko araudian ezarritako kasuetan.

10.5. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako lanpostu hutsen hautapena. Beraz, funtzionario berriei zuzenean esleituko zaizkie egoera horien ondoriozko lanpostuak.

11.–Jarduketen publikotasuna.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko tramiteak, proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio orokor guztia ere, deialdiaren fitxan argitaratuko da, Nafarroako Gobernuaren webgunean: www.nafarroa.eus.

12.–Administrazio Erroaren esparruan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.

12.1. Bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoarekin eta aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituen Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan eta oinarri honetan ezarritako prozedurarekin, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda hauek prestatuko dira hautapen prozesuan parte hartu eta lanposturik lortzen ez duten izangaiekin:

a) Hautapen prozesua gainditu arren, lanpostua lortu ez duten izangaien zerrenda.

b) Prozesu osoa gainditu ez duten izangaien zerrenda.

12.2. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez onetsiko dira, alde batetik, hautapen prozesua gainditu arren lanpostua lortu ez duten izangaien zerrenda, eta bestetik, prozesu osoa gainditu ez duten izangaien zerrenda, aplikatu beharreko kudeaketa-arauekin bat.

Berdinketak ebazteko, kontuan hartuko dira deialdi honetan horretarako ezarritako irizpideak.

12.3. Izangaiei lanerako deitzeko eta, bidezkoa denean, haiek kontratatzeko, honako arau hauetan xedatutakoari jarraikiz jokatuko da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua; aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesteko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abenduaren 31n emandako 814/2010 Foru Agindua; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

Kontrataziorako deitzen diren izangaiek frogatu beharko dute, kontratua sinatzeko unean, betetzen dituztela deialdian eskatzen diren baldintzak.

Eskatutako baldintzak bete beharko dira sarrera-prozedurarako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazio aldiak iraun bitartean.

Kontrataziorako izangaien zerrendak onetsi baino lehen, kasua bada, epe bat irekitzen ahalko da hizkuntzen maila egiaztatzeko, eta betebehar hori eskatzen hasiko da horretarako emanen den epea bukatu eta gero.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik betetzen dituztela deialdian eskatutako baldintzak; izan ere, oinarri honetan adierazten den moduan frogatu beharko dituzte.

13.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda.

13.1. Aldi baterako kontratazioetarako zerrendak prestatu eta kudeatzeko orduan, Osasuneko kontseilariaren ekainaren 14ko 180E/2024 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiko zaio; izan ere, foru agindu horren bidez arauak onetsi ziren Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko. (2024ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 30ekoa). Bestela, hala badagokio, zerrenda horiek indarra hartzen dutenean indarra duen araudiari jarraikiko zaio.

13.2. Oposizio deialdiaren amaierako emaitzak argitaratu eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izangaien zerrenda bidaliko die Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko organo eskudunei, izangai bakoitzak oposizioaren hautapen prozesuan lortutako puntuazioa adierazita, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak presta eta onets ditzan eremu horretan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.

13.3. Oposizioaren deialdian parte hartzeko eskaeran izangaiek adierazi beharko dute zer eremu eta zer kontratazio mota aukeratzen duten, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak aldi baterako kontratazioetarako zerrendak presta ditzan.

Orobat, deialdiaren azken emaitzak argitaratu ondoren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak hamar egun balioduneko epea irekiko du, nahi duenak hasierako hautaketa alda dezan.

Esparru bakoitzean bi zerrenda eginen dira aldi baterako kontratazioetarako: bata, iraupen laburreko kontratuetarako, eta bestea, iraupen luzeko kontratuetarako.

13.4. Aldi baterako kontrataziorako zerrendetan sartu nahi dutenek deialdian eskatutako baldintzak bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta baldintza horiek bete prozedura osoan zehar.

13.5. Titulazioa eta egindako zerbitzuak aurkeztea eta aukerak hautatzea.

Dokumentazioa aurkezteko eta aukerak hautatzeko, 10 egun balioduneko epea izanen da, deialdiaren azken emaitza argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Dokumentazioa telematikoki aurkeztuko da, esteka honetan behar den kategorian sartuta: https://empleosalud.navarra.es/eu/contratacion.

13.5.1. Titulazioa.

Aldi baterako kontrataziorako zerrendan onartua izateko, deialdian eskatzen den titulazioa izatea egiaztatu beharko da.

Izangaiaren titulazioa gure datu-baseetan badago, adierazitako web-orrian erakutsiko zaio, eta kasu horretan ez da beharrezkoa izanen berriz eranstea. Bestela, erantsi egin beharko da.

Nahi duenak baimena ematen ahal dio kontratazioa kudeatzen duen zentroari bere titulazioa kontsultatzeko Hezkuntza Ministerioko Datuak Egiaztatzeko Zerbitzuan, baina aukera horrek ez du beti bermatzen egiaztapena, batzuetan ez baita ministerio horretan agertzen.

13.5.2. Egindako zerbitzuak.

Oposizioaldia gainditzen ez dutenek bakarrik aurkezten ahalko dituzte egindako zerbitzuak. Izangaiak ikusten badu egindako zerbitzuak web-orrian agertzen direla, ez ditu berriz erantsi beharko.

–Zerbitzuak Nafarroako Gobernuan edo haren erakunde autonomoetan egin badira, ez da inolako dokumentaziorik aurkeztu behar horiek egiaztatzeko, O-NOZeko Profesionalen Zuzendaritzak ofizioz erantsiko baitu.

–Aldiz, zerbitzuak Nafarroako Gobernutik eta/edo haren erakunde autonomoetatik kanpo egin badira, zentro bakoitzeko langileen arloko burutza duen organoak egindako ziurtagirien bidez frogatu beharko dira. Ziurtagiri horietan honako datu hauek azaldu beharko dira nahitaez: lantokia, estamentua eta/edo espezialitatea eta zerbitzualdiaren iraupena, egunetik egunera adierazita, baita guztirako egun kopurua ere.

13.5.3. Kontratazio zerrenden esparruak eta motak aldatzea.

Interesdunek aukera izanen dute deialdian inskribatzeko eskaeran hautatutako zerrenda mota (kontratu luzeak edo laburrak) eta esparruak aldatzeko, murrizteko edo zabaltzeko.

13.5.4. Lanaldi murriztuak egiteko deiak hautatzea edo baztertzea.

Interesdunek zilegi izanen dute eskatzea ez diezaietela lanerako deitu baldin eta eskaini behar zaien kontratazioa lanaldiaren heren batekoa edo hortik beherakoa bada, eta hori telematikoki eginen da.

Izangaiek, hala nahi badute, eskatzen ahalko dute deitu diezaietela bakarrik lanaldiaren %50eko edo gutxiagoko kontratazioak eskaintzeko.

Gainera, beste aukera batzuk ere hautatzen ahalko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera gaituta badaude.

13.6. Euskara.

Aldi baterako kontratazio zerrendetako izangaiek noiznahi egiaztatzen ahalko dute euskararen ezagutzaren betebeharra, zerrenda horiek indarrean dauden bitartean.

13.7. Desgaitasuna duten pertsonak.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak kudeatzeko orduan, errespetatuko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileei aplikatu beharreko araudian desgaitasunaren arloan ezarritakoa.

Desgaitasun egoera noiznahi egiaztatzen ahalko da, zerrendak indarrean dauden bitartean, eta, halakoetan, araudian ezarritako lehentasuna sortuko da desgaitasuna egiaztatzen den unean.

Aldi baterako kontrataziorako deituz gero, egiaztatu beharko da izangaiaren desgaitasuna bateragarria dela kontratazioaren xede den lanpostuarekin. Egiaztagiri hori ofizioz eginen dute balorazio eta orientazio talde eskudunek.

13.8. Indarra hartzea.

Hautapen prozesu honetan sortutako aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendek indarra hartuko dute Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak kudeatutako kontratazio zerrendekin batera.

14.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako barne igoeran aritzeko izangaien zerrendak.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lanpostuetan aldi baterako barne igoera bidez aritzeko zerrendak prestatu eta kudeatzeko orduan, azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuari jarraikiz jokatuko da (horren bidez arautzen da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea), baita zerrenda horiek indarra hartzean foru dekretu hori garatzen duen indarreko araudiari jarraikiz ere.

Oposizio deialdiaren amaierako emaitzak argitaratu eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izangaien zerrenda bidaliko die Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko organo eskudunei, izangai bakoitzak oposizioaren hautapen prozesuan lortutako puntuazioa adierazita, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak presta eta onets ditzan eremu horretan aldi baterako barne igoerarako izangaien zerrendak.

Oposizioaren deialdian parte hartzeko eskaeran, izangaiek adieraziko dute Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako barne igoeran aritzeko zerrendetan egon nahi duten, erakunde autonomoak aintzat har ditzan zerrendak prestatzeari begira.

Aldi baterako barne igoerako zerrendetan parte hartu nahi duten izangaiek baldintza hauek bete behar dituzte: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langile finkoa izatea, lanpostuarena baino maila-talde edo kategoria beheragoko batean sailkatua egotea, borondatezko eszedentzia egoeran edo nahitaezko eszedentzian ez egotea eta 2.1.1 oinarrian lanpostu horretarako eskatzen diren baldintzak betetzea.

Zerrenda horretan sartzeko, oposizioaren lehenengo proba gainditu beharko da.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak aldi baterako barne igoerarako izangaien zerrendak prestatuko eta onetsiko ditu mailaz igotzeko moduan dauden izangaiekin, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta.

15.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.

15.1. Aldi baterako kontratazioetarako zerrendak prestatu eta kudeatzeko orduan, Osasuneko kontseilariaren ekainaren 14ko 180E/2024 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiko zaio; izan ere, foru agindu horren bidez arauak onetsi ziren Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko. (2024ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 30ekoa). Bestela, hala badagokio, zerrenda horiek indarra hartzen dutenean indarra duen araudiari jarraikiko zaio.

15.2. Oposizioaren deialdiaren azken emaitzak argitaratu eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izangaien zerrenda bidaliko die Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko organo eskudunei, izangai bakoitzak oposizioko hautaprobetan lorturiko puntuazioak adierazita, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak esparru horretako aldi baterako izangaien kontratazio zerrendak presta eta onets ditzan.

15.3. Aldi baterako kontrataziorako bi zerrenda mota eginen dira: bata, iraupen laburreko kontratuetarako, eta bestea, iraupen luzeko kontratuetarako.

Oposizioaren deialdian parte hartzeko eskaeran izangaiek aukeratu beharko dute zer kontratazio mota nahi duten, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak aldi baterako kontratazioetarako zerrendak presta ditzan.

Orobat, deialdiaren azken emaitzak argitaratu ondoren, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak hamar egun balioduneko epea irekiko du, nahi duenak hasierako hautaketa alda dezan.

15.4. Aldi baterako kontrataziorako zerrendetan sartu nahi dutenek deialdian eskatutako baldintzak bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta baldintza horiek bete prozedura osoan zehar.

15.5. Titulazioa eta egindako zerbitzuak aurkeztea eta aukerak hautatzea.

Dokumentazioa aurkezteko eta aukerak hautatzeko, 10 egun balioduneko epea izanen da, deialdiaren azken emaitza argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Dokumentazioa telematikoki aurkeztuko da, esteka honetan behar den kategorian sartuta: https://empleosalud.navarra.es/eu/contratacion.

15.5.1. Titulazioa.

Aldi baterako kontrataziorako zerrendan onartua izateko, deialdian eskatzen den titulazioa izatea egiaztatu beharko da.

Izangaiaren titulazioa gure datu-baseetan badago, adierazitako web-orrian erakutsiko zaio, eta kasu horretan ez da beharrezkoa izanen berriz eranstea. Bestela, erantsi egin beharko da.

Nahi duenak baimena ematen ahal dio kontratazioa kudeatzen duen zentroari bere titulazioa kontsultatzeko Hezkuntza Ministerioko Datuak Egiaztatzeko Zerbitzuan, baina aukera horrek ez du beti bermatzen egiaztapena, batzuetan ez baita ministerio horretan agertzen.

15.5.2. Egindako zerbitzuak.

Oposizioaldia gainditzen ez dutenek bakarrik aurkezten ahalko dituzte egindako zerbitzuak. Izangaiak ikusten badu egindako zerbitzuak web-orrian agertzen direla, ez ditu berriz erantsi beharko.

–Zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta/edo haren erakunde autonomoetan egin badira, ez da inolako dokumentaziorik aurkeztu behar egiaztatzeko, ofizioz aurkeztuko baitu NOPLOIko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Profesionalen Zerbitzuak.

–Aldiz, zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitateko Administraziotik eta/edo haren erakunde autonomoetatik kanpo egin badira, zentro bakoitzeko langileen arloko burutza duen organoak egindako ziurtagirien bidez frogatu beharko dira. Ziurtagiri horietan honako datu hauek azaldu beharko dira nahitaez: lantokia, estamentua eta/edo espezialitatea eta zerbitzualdiaren iraupena, egunetik egunera adierazita, baita guztirako egun kopurua ere.

15.5.3. Kontratazio zerrenden esparruak eta motak aldatzea.

Interesdunek aukera izanen dute deialdian inskribatzeko eskaeran hautatutako zerrenda mota (kontratu luzeak edo laburrak) aldatzeko, murrizteko edo zabaltzeko.

15.5.4. Lanaldi murriztuak egiteko deiak hautatzea edo baztertzea.

Interesdunek zilegi izanen dute eskatzea ez diezaietela lanerako deitu baldin eta eskaini behar zaien kontratazioa lanaldiaren heren batekoa edo hortik beherakoa bada, eta hori telematikoki eginen da.

Izangaiek, hala nahi badute, eskatzen ahalko dute deitu diezaietela bakarrik lanaldiaren %50eko edo gutxiagoko kontratazioak eskaintzeko.

Gainera, beste aukera batzuk ere hautatzen ahalko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera gaituta badaude.

15.6. Euskara.

Aldi baterako kontratazio zerrendetako izangaiek noiznahi egiaztatzen ahalko dute euskararen ezagutzaren betebeharra, zerrenda horiek indarrean dauden bitartean.

15.7. Desgaitasuna duten pertsonak.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak kudeatzeko orduan, errespetatuko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileei aplikatu beharreko araudian desgaitasunaren arloan ezarritakoa.

Desgaitasun egoera noiznahi egiaztatzen ahalko da, zerrendak indarrean dauden bitartean, eta, halakoetan, araudian ezarritako lehentasuna sortuko da desgaitasuna egiaztatzen den unean.

Aldi baterako kontrataziorako deituz gero, egiaztatu beharko da izangaiaren desgaitasuna bateragarria dela kontratazioaren xede den lanpostuarekin. Egiaztagiri hori ofizioz eginen dute balorazio eta orientazio talde eskudunek.

15.8. Indarra hartzea.

Hautapen prozesu honetan sortutako aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendek indarra hartuko dute Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak kudeatutako kontratazio zerrendekin batera.

16.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan aldi baterako barne igoera bidez aritzeko izangaien zerrendak.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko lanpostuetan aldi baterako barne igoera bidez aritzeko zerrendak prestatu eta kudeatzeko orduan, azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuari jarraikiz jokatuko da (horren bidez arautzen da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea), baita zerrenda horiek indarra hartzean foru dekretu hori garatzen duen indarreko araudiari jarraikiz ere.

Oposizioaren deialdiaren azken emaitzak argitaratu eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izangaien zerrenda bidaliko die Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko organo eskudunei, izangai bakoitzak oposizioko hautaprobetan lorturiko puntuazioak adierazita, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak esparru horretan aldi baterako barne igoera bidez aritzeko izangaien zerrendak presta ditzan.

Oposizioaren deialdian parte hartzeko eskaeran, izangaiek adierazi beharko dute Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan aldi baterako barne igoera bidez aritzeko zerrendetan egon nahi dutela, erakunde autonomoak aintzat har ditzan zerrenda horiek prestatzeari begira.

Aldi baterako barne igoerako zerrenda horietan parte hartu nahi duten izangaiek baldintza hauek bete behar dituzte: Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko langile finkoak izatea, lanpostuarena baino maila-talde edo kategoria beheragoko batean sailkatuta egotea eta 2.1.1 oinarrian lanpostu horretarako eskatzen diren baldintzak betetzea.

Zerrenda horretan sartzeko, oposizioaren lehenengo proba gainditu beharko da.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak prestatu eta onetsiko ditu aldi baterako barne igoerarako izangaien zerrendak, mailaz igotzeko moduan dauden izangaiekin, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta.

17.–Errekurtsoak.

Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Deialdiaren, haren oinarrien eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Hori guztia bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluan xedatutakoarekin, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

I. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

Zati orokorra

1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: Printzipio orokorrak. Funtsezko eskubideak eta eginbeharrak. Koroa. Gorte Nagusiak: osaera eta eginkizunak. Gobernua eta Estatuko Administrazioa. Botere Judiziala. Konstituzio Auzitegia: osaera, izaera eta eskumenak.

2. gaia.–Europar Batasuna: Europako Parlamentua. Kontseilu Europarra. Europar Batasuneko Kontseilua: eskumenak, egitura eta funtzionamendua. Europako Batzordea: osaera, antolaketa eta funtzionamendua. Justizia Auzitegia.

3. gaia.–Europar Batasuneko zuzenbidea: haren iturriak. Sorrerako zuzenbidea eta zuzenbide eratorria. Tratatuak. Erregelamenduak, zuzentarauak eta erabakiak. Europar Batasuneko zuzenbidearen eta estatu kideen antolamendu juridikoaren arteko loturak. Politika erkideak.

4. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: izaera eta esanahia. Atariko titulua. Nafarroaren eskumenak.

5. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: osaera, antolaketa eta eginkizunak. Nafarroako Kontuen Ganbera: eskumen esparrua, eginkizunak eta organoak. Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa: eginkizunak, prozedura eta ebazpenak.

6. gaia.–Nafarroako Gobernua: eginkizunak. Osaera, izendapena, eraketa eta kargu-uztea. Eskudantziak eta eskumenak. Funtzionamendua. Sostengu eta laguntzarako organoak. Erantzukizun politikoa, Parlamentuaren kontrola eta Parlamentua desegitea. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak eta kontseilariak.

7. gaia.–Zuzenbidearen iturriak: iturrien hierarkia. Legea. Lege maila duten gobernuaren xedapenak. Legegintzako ekimena eta lege mailako arauak emateko ahala. Erregelamendua: kontzeptua, motak eta mugak. Gobernuaren erregelamendu-ahala.

8. gaia.–Administrazio Publikoa eta sektore publikoa: kontzeptuak. Xedapen orokorrak, jarduteko printzipioak eta sektore publikoaren funtzionamendua urriaren 1eko 40/2015 Legean. Administrazio publikoetako organoak. Hitzarmenak. Administrazioen arteko harremanak.

9. gaia.–11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa. I. titulua: "Xedapen orokorrak". II. titulua: I. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoa". II. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoaren antolaketa". III. kapitulua, "Eskumenen erabileraren araubide juridikoa". IV. kapitulua, "Kide anitzeko organoak". III. titulua: I. kapitulua, "Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren antolaketa". VI. titulua: I. kapitulua, "Pertsonen eskubideak".

10. gaia.–Administrazio-egintzak: Administrazio-egintzen betekizunak. Egintzen efikazia. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Egintzak administrazio bidean berrikustea: ofiziozko berrikuspena eta administrazio-errekurtsoak.

11. gaia.–Administrazio-prozedurari buruzko xedapen orokorrak: prozeduran interesdun direnak. Administrazio publikoen jarduera: jarduteko arau orokorrak; epemugak eta epeak. Prozeduraren bermeak. Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Betearaztea.

12. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua: langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Administrazio-karrera. Administrazio-egoerak. Lanpostuak betetzea. Eskubideak eta betebeharrak.

13. gaia.–13/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzkoa: aplikazio-eremua eta Nafarroako Ogasun Publikoa. Nafarroako Aurrekontu Orokorrak: edukia eta onespena; exekuzioa eta likidazioa.

14. gaia.–11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa: xedapen orokorrak eta laguntzak emateko eta kontrolatzeko prozedura. Dirulaguntzak itzultzea.

15. gaia.–Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean. Administrazio Elektronikoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan.

16. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzkoa: xedapen orokorrak. Gardentasuna: gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: arau orokorrak, hura gauzatzeko prozedura eta aurkaratzeko araubidea. Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua.

17. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. Xedapen orokorrak. Datu babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak.

18. gaia.–Genero berdintasuna: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasun Eragingarrirakoa: berdintasun printzipioa eta diskriminazioaren aurkako babesa. 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa.

Berariazko zatia

1. gaia.–223/2008 Errege Dekretua, otsailaren 15ekoa, Goi tentsioko linea elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko Erregelamendua eta haren jarraibide tekniko osagarriak (ITC-LAT 01etik 09ra bitarte) onesten dituena.

Goi tentsioko linea elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko Erregelamendua (1. artikulutik 21.era).

ITC-LAT 01 jarraibide tekniko osagarria: Terminologia.

ITC-LAT 05 jarraibide tekniko osagarria: Egiaztapena eta ikuskapenak.

2. gaia.–337/2014 Errege Dekretua, maiatzaren 9koa, Goi tentsioko instalazio elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko Erregelamendua eta haren jarraibide tekniko osagarriak (ITC-RAT 01etik 23ra bitarte) onesten dituena: 1. artikulutik 21.era. ITC-RAT 04. ITC-RAT 05. ITC-RAT 06. ITC-RAT 07. ITC-RAT 08. ITC-RAT 09. ITC-RAT 10. ITC-RAT 11. ITC-RAT 12. ITC-RAT 13. ITC-RAT 14. ITC-RAT 20. ITC-RAT 21. ITC-RAT 22. ITC-RAT 23.

3. gaia.–842/2002 Errege Dekretua, abuztuaren 2koa, Behe Tentsiorako Erregelamendu Elektroteknikoa onesten duena. 1. artikulutik 29.era. ITC-BT-01. ITC-BT-04. ITC-BT-05. ITC-BT-08. ITC-BT-09. ITC-BT-11. ITC-BT-12. ITC-BT-13. ITC-BT-14. ITC-BT-15. ITC-BT-16. ITC-BT-17. ITC-BT-18. ITC-BT-19. ITC-BT-20. ITC-BT-21. ITC-BT-22. ITC-BT-23. ITC-BT-24. ITC-BT-27. ITC-BT-28. ITC-BT-29. ITC-BT-30. ITC-BT-31. ITC-BT-32. ITC-BT-33. ITC-BT-36. ITC-BT-38. ITC-BT-40. ITC-BT-43. ITC-BT-44. ITC-BT-47. ITC-BT-48. ITC-BT-49. ITC-BT-51. ITC-BT-52.

4. gaia.–346/2011 Errege Dekretua, martxoaren 11koa, Eraikinen barruan telekomunikazio zerbitzuak eskuratzeko telekomunikazioko azpiegitura komunak arautzen dituen Erregelamendua onesten duena:

Eraikinen barruan telekomunikazio zerbitzuak eskuratzeko telekomunikazioko azpiegitura komunak arautzen dituen Erregelamendua (1. artikulutik 15.era).

III. eranskina: Eraikinen gutxieneko zehaztapen teknikoak telekomunikazioen arloan.

5. gaia.–513/2017 Errege Dekretua, maiatzaren 22koa, Suteen kontra babesteko instalazioen Erregelamendua onesten duena:

Suteen kontra babesteko instalazioen Erregelamendua (1. artikulutik 23.era) eta haren xedapen guztiak (gehigarriak eta iragankorrak).

I. eranskina: Suteen kontrako ekipamendu eta sistemen ezaugarriak eta instalazioa.

II. eranskina: Suteen kontra babesteko instalazioen gutxieneko mantentze-lanak.

III. eranskina: Gutxieneko giza baliabideak, suteen kontra babesteko ekipamendu eta sistemak instalatzen dituzten eta haien mantentze-lanak egiten dituzten enpresetan.

6 gaia.–1027/2007 Errege Dekretua, uztailaren 20koa, Eraikinetako Instalazio Termikoei buruzko Erregelamendua onesten duena.

7. gaia.–552/2019 Errege Dekretua, irailaren 27koa, Hozteko instalazioetarako segurtasunari buruzko Erregelamendua eta haren jarraibide tekniko osagarriak onesten dituena.

Hozteko instalazioetarako segurtasunari buruzko Erregelamendua (1. artikulutik 32.era).

IF-09 jarraibidea: Zerbitzuan jarri aurreko saiakuntzak, probak eta azterketak.

IF-13 jarraibidea: Hozteko instalazioetako enpresen gaikuntza lortzeko eskatzen diren gutxieneko baliabide teknikoak.

IF-14 jarraibidea: Hozteko instalazioen mantentze-lanak, azterketak eta aldizkako ikuskapenak.

IF-15 jarraibidea: Hozteko instalazioak zerbitzuan jartzea.

8. gaia.–919/2006 Errege Dekretua, uztailaren 28koa, Gas erregaien banaketari eta erabilerari buruzko Erregelamendu Teknikoa eta haren jarraibide tekniko osagarriak (ICG 01etik 11ra) onesten dituena:

Gas erregaien banaketari eta erabilerari buruzko Erregelamendu Teknikoa (1. artikulutik 14.era).

ITC-ICG 01: Gas erregaiak kanalizazio bidez banatzeko instalazioak.

ITC-ICG 07: Gas erregaiak hartzen dituzten instalazioak.

ITC-ICG 08: Gas aparatuak.

ITC-ICG 09: Gasa instalatzen duten teknikari eta enpresak.

9. gaia.–809/2021 Errege Dekretua, irailaren 21ekoa, Presio-ekipoen Erregelamendua eta haren jarraibide tekniko osagarriak onesten dituena.

Presio-ekipoen Erregelamendua (1. artikulutik 15.era, eta I. eranskinetik IV.era).

ITC EP-1 jarraibide tekniko osagarria: Galdarak.

ITC EP-4 jarraibide tekniko osagarria: Depositu kriogenikoak.

ITC EP-5 jarraibide tekniko osagarria: Arnasketa-ekipo autonomoen botilak.

ITC EP-6 jarraibide tekniko osagarria: Presio-ontzi garraiagarriak.

10. gaia.–656/2017 Errege Dekretua, ekainaren 23koa, Produktu kimikoak biltegiratzeari buruzko Erregelamendua eta haren jarraibide tekniko osagarriak (MIE APQ 0tik 10era) onesten dituena:

Produktu kimikoak biltegiratzeari buruzko Erregelamendua (1. artikulutik 12.era).

MIE APQ-0 jarraibide tekniko osagarria: Definizio orokorrak.

MIE APQ-3 jarraibide tekniko osagarria: Kloroa biltegiratzea.

MIE APQ-5 jarraibide tekniko osagarria: Gasak presio-ontzi mugikorretan biltegiratzea.

MIE APQ-10 jarraibide tekniko osagarria: Ontzi mugikorretan biltegiratzea.

11. gaia.–Petrolio instalazioak:

2085/1994 Errege Dekretua, urriaren 20koa, Petrolio Instalazioen Erregelamendua onesten duena:

I. eranskina. Petrolio Instalazioen Erregelamendua (1. artikulutik 12.era).

1427/1997 Errege Dekretua, irailaren 15ekoa, MI-IP 03 jarraibide tekniko osagarria (Norberaren erabilerarako petrolio instalazioak) onesten duena.

1416/2006 Errege Dekretua, abenduaren 1ekoa, MI-IP06 jarraibide tekniko osagarria (Petrolio-produktu likidoak biltegiratzeko ontziak zerbitzuz kanpo uzteko prozedura) onesten duena.

12. gaia.–355/2024 Errege Dekretua, apirilaren 2koa, ITC AEM 1 jarraibide tekniko osagarria (Igogailuak) onesten duena, zeinak arautzen baitu igogailuak zerbitzuan jartzea, aldatzea, mantentzea eta ikuskatzea eta, orobat, lehendik dagoen igogailu-parkearen segurtasuna handitzea.

13. gaia.–836/2003 Errege Dekretua, ekainaren 27koa, Jasotzeko gailuen eta haien mantentze-lanetarako Erregelamenduaren jarraibide tekniko osagarri berri bat onesten duena, "MIE-AEM-2", obretarako eta bestelako aplikazioetarako dorre-garabiei buruzkoa.

14. gaia.–Eraikingintzaren Kode Teknikoa: I. zatia.

15. gaia.–Eraikingintzaren Kode Teknikoa: Energia aurrezteko oinarrizko agiria (DB-HE):

Sarrera.

HE-0 atala: Energia kontsumorako muga.

HE-1 atala: Energia eskaria kontrolatzeko baldintzak.

HE-3 atala: Argiztapen instalazioen baldintzak.

HE-4 atala: Energia berriztagarriaren gutxieneko ekarpena, etxeko ur beroaren eskaria estaltzeko.

HE-5 atala: Iturri berriztagarrietatik sortutako energia elektrikoaren gutxieneko sorkuntza.

16. gaia.–Eraikingintzaren Kode Teknikoa: Suteetarako segurtasunari buruzko oinarrizko agiria (DB-SI):

Sarrera.

SI-1. atala: Barne hedapena.

SI-2. atala: Kanpo hedapena.

SI-3. atala: Okupatzaileen ebakuazioa.

SI-4. atala: Suteen kontra babesteko instalazioak.

17. gaia.–Eraikingintzaren Kode Teknikoa: Osasungarritasunari buruzko oinarrizko agiria (DB-HS):

Sarrera.

HS-4 atala: Ur hornidura.

HS-5 atala: Uren hustuketa.

18. gaia.–Eraikingintzaren Kode Teknikoa: Erabilera segurtasunari eta irisgarritasunari buruzko oinarrizko agiria (DB-SUA):

Sarrera.

SUA-1 atala: Erortzeko arriskuaren aurreko segurtasuna.

SUA-2 atala: Talka arriskuaren edo harrapatze arriskuaren aurreko segurtasuna.

SUA-3 atala: Itxita gelditzeko arriskuaren aurreko segurtasuna.

SUA-4 atala: Argiztapen desegokiak eragindako arriskuaren aurreko segurtasuna.

SUA-8 atala: Tximistak eragindako arriskuaren aurreko segurtasuna.

SUA-9 atala: Irisgarritasuna.

19. gaia.–524/2023 Errege Dekretua, ekainaren 20koa, Babes Zibilaren Oinarrizko Araua onesten duena.

20. gaia.–31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa.

21. gaia.–171/2004 Errege Dekretua, urtarrilaren 30ekoa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 24. artikulua garatzen duena, enpresa-jardueren koordinazioari dagokionez.

22. gaia.–1627/1997 Errege Dekretua, urriaren 24koa, Eraikuntza obretako segurtasun eta osasunerako gutxieneko baldintzak ezartzen dituena.

23. gaia.–32/2006 Legea, urriaren 18koa, Eraikuntza Sektoreko Azpikontratazioa arautzen duena.

24. gaia.–1277/2003 Errege Dekretua, urriaren 10ekoa, Osasun zentro, zerbitzu eta establezimenduak baimentzeko oinarri orokorrak ezartzen dituena.

25. gaia.–214/1997 Foru Dekretua, irailaren 1ekoa, Osasun zentro, zerbitzu eta establezimenduak sortu, aldatu, lekualdatu eta funtzionatzeko baimenak arautzen dituena.

26. gaia.–37/1999 Foru Agindua, otsailaren 12koa, Osasun kontseilariak emana, Ospitaleratze gabeko osasun zentro, zerbitzu eta establezimenduak baimentzeko gutxieneko baldintza teknikoak eta osasun baldintzak ezartzen dituena.

27. gaia.–31/2022 Foru Legea, azaroaren 28koa, Nafarroan desgaitasuna dutenei arreta emateari eta beren eskubideak bermatzeari buruzkoa. Xedea, printzipioak eta aplikazio eremua. Irisgarritasuna lurraldean. Irisgarritasuna eraikuntzan.

28. gaia.–1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duena.

III. titulua, II. kapitulua: Lurzoruaren sailkapena.

III. titulua, III. kapitulua: Hiri-lurzoruaren eta lurzoru urbanizagarriaren araubidea.

V. titulua, I. kapitulua, 1. atala: Hirigintzako lizentziak.

29. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa:

I. titulua: II. kapitulua, 1. atala: Gaitasuna eta kaudimena. III. kapitulua: Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa. IV. kapitulua: Kontratu publikoen kontratu kudeaketarako printzipioak eta arauak. V. kapitulua, 2. atala: Kontratazioa arautzen duten agiriak. 3. atala: Adjudikazio prozedurak. 5. atala: Lizitazioen publizitatea. 6. atala: Lizitazio elektronikoa. 7. atala: Adjudikazioa. VI. kapitulua: Kontratuak exekutatzea.

II. titulua: I. kapitulua, 2. atala: Kontratazio mahaia. II. kapitulua: Kontratua prestatzeko jarduketa administratiboak. III. kapitulua: Administrazio kontratuak exekutatzeko arau orokorrak.

III. titulua: I. kapitulua: Obra kontratua. IV. kapitulua: Hornidura kontratua. V. kapitulua. Zerbitzu kontratua.

30. gaia.–244/2019 Errege Dekretua, apirilaren 5ekoa, Energia elektrikoaren autokontsumorako baldintza administratibo, tekniko eta ekonomikoak arautzen dituena.

31. gaia.–Energia elektrikoaren hornidura: sektore elektrikoa. Kontratazioa. Tarifak eta araututako osagaiak. Fakturazioa. Zigorrak. Kontagailuak.

32. gaia.–Gas naturalaren hornidura: gas naturalaren sektorea. Kontratazioa eta erreferentzia indizeak. Tarifak eta araututako osagaiak. Fakturazioa. Zigorrak. Kontagailuak.

33. gaia.–Eraikinen energia efizientzia. Diseinu irizpideak, energia efizientzia eta jasangarritasuna. Berriztagarriak eta kogenerazioa. Energiaren kudeaketa.

34. gaia.–Argiztapenaren energia efizientziarako gida teknikoa. Ospitaleak eta oinarrizko osasun laguntzako zentroak (IDAEren argitalpena):

4. kapitulua: Jardueren sailkapena.

6. kapitulua: Argi iturriak.

7. kapitulua: Argiztapeneko sistema motak eta elementuak.

10. kapitulua: Energia efizientziarako irizpideak instalazioari, ustiatzeari, mantentze-lanei, kontrolari eta energia-kudeaketari dagokienez.

35. gaia.–1029/2022 Errege Dekretua, abenduaren 20koa, Osasuna erradiazio ionizatzaileekiko esposizioaren ondoriozko arriskuetatik babesteko Erregelamendua onesten duena.

36. gaia.–1085/2009 Errege Dekretua, uztailaren 3koa, X izpien aparatuak diagnostiko medikoetarako instalatzeari eta erabiltzeari buruzko Erregelamendua onesten duena.

37. gaia.–1836/1999 Errege Dekretua, abenduaren 3koa, Instalazio nuklear eta erradioaktiboen Erregelamendua onesten duena.

38. gaia.–Hondakinak:

553/2020 Errege Dekretua, ekainaren 2koa, Estatuko lurraldearen barrenean hondakinak garraiatzea arautzen duena (1. artikulutik 9.era).

14/2018 Foru Legea, ekainaren 18koa, Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzkoa.

I. titulua: Xedapen orokorrak.

IV. titulua: Hondakinen prebentziorako eta haiek kudeatzeko neurriak.

VI. titulua: Nafarroako hondakinen ekoizpenaren eta kudeaketaren erregistroa.

23/2011 Foru Dekretua, martxoaren 28koa, Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean eraikuntza eta eraispenetako hondakinen sorrera eta kudeaketa arautzen dituena.

39. gaia.–296/1993 Foru Dekretua, irailaren 13koa, Nafarroako Foru Komunitatean osasun hondakinak kudeatzeko araudia ezartzen duena.

40. gaia.–487/2022 Errege Dekretua, ekainaren 21ekoa, legionellosia prebenitzeko eta kontrolatzeko osasun baldintzak ezartzen dituena.

41. gaia.–3/2023 Errege Dekretua, urtarrilaren 10ekoa, kontsumoko uraren kalitaterako, kontrolerako eta hornidurarako irizpide tekniko-sanitarioak ezartzen dituena:

I. kapitulua: Xedapen orokorrak.

II. kapitulua: Kontsumoko uraren ezaugarriak eta kontrola.

III. kapitulua: Kontsumoko uraren hornidura (40., 41., 43., 44., 45., 46. eta 49. artikuluak).

IV. kapitulua: Arriskuaren ebaluazioa eta kudeaketa (58. artikulutik 61.era).

I. eranskina: Parametroak eta balio parametrikoak.

II. eranskina: Analisi motak eta laginketen maiztasuna.

III. eranskina: Laginak hartzea eta analisirako metodoak.

VIII. eranskina: Uraren osasun plana lehentasunezko eraikinetan.

IX. eranskina: Urarekin kontaktuan dauden materialak.

42. gaia.–Giza kontsumorako ura: ezaugarriak eta oinarrizko kimika. Kutsatzaileak. Uraren tratamenduak, hala nola iragazketa, deskaltzifikazioa, desinfekzioa, alderantzizko osmosia, korrosioaren aurkako babesak. Dialisirako uraren tratamendua: diseinua, instalazioak eta mantentze-lanak.

43. gaia.–Igerilekuak:

742/2013 Errege Dekretua, irailaren 27koa, igerilekuen irizpide tekniko-sanitarioak ezartzen dituena.

86/2018 Foru Dekretua, urriaren 24koa, Nafarroako Foru Komunitateko igerilekuek bete beharreko higiene eta osasun baldintzak eta segurtasun baldintzak ezartzen dituena.

44. gaia.–UNE 100713:2005 araua. Ospitaleetako airea girotzeko instalazioak.

45. gaia.–UNE 171340:2020 araua. Ospitaleetan dauden giro kontrolatuko gelen baliozkotzea eta kualifikazioa.

46. gaia.–Ebakuntza-gelak eta beste gela zuri edo garbi batzuk: kontzeptuak, sailkapena, diseinua, zirkulazioak eta fluxuen kontrola. Haiekin loturiko instalazioen mantentze-lanak. Gelen garbiketa eta desinfekzioa.

47. gaia.–Aire klimatizatua: Erosotasun irizpideak. Aire girotuaren alderdi fisiologikoak. Kontzeptuak: tenperatura lehorra eta hezea, hezetasun erlatiboa eta hezetasun absolutua. Airearen kalitatea. Hidraulika. Oinarrizko printzipioak. Emaria eta presioa. Ur-zirkuitu itxiak, karga-galera. Birzirkulatzeko ponpak: tipologia, kalkulua, diseinua, kurbak, ezaugarriak.

48. gaia.–Eraikinen klimatizazioa: Hotza sortzea, hozte-makinak eta bero-ponpak, hozgarriak. Beroa sortzea. Araudia, tipologiak, diseinua, errendimenduak eta energia efizientzia. Eraikinetako instalazioen kudeaketari aplikatzen zaizkion kontrol zentralizatuko sistemak.

49. gaia.–Eraikinen klimatizazioa: Beroa eta hotza banatzeko sistemak, elementu terminalak. Iragazketa. Araudia, tipologiak, diseinua, errendimenduak eta energia efizientzia.

50. gaia.–Ospitaleetan erabiltzen diren sendagasak (oxigenoa, nitrogenoa, aire sendagarria, aire eragilea, nitrogeno protoxidoa, karbono dioxidoa): ezaugarriak, erabilerak, kontuz hartzeko neurriak, hornitzeko moduak, biltegiratzeko eta banatzeko instalazioak, azken puntuak.

Haiekin loturiko beste instalazio batzuk (hutsa, gas anestesikoen erauzketa): ezaugarriak, erabilerak, kontuz hartzeko neurriak, instalazioak, banaketa sarea, azken puntuak. Haiekin loturiko arriskuak.

51. gaia.–Material sanitarioaren esterilizazio- eta desinfekzio-prozesuak kudeatzeko eskuliburua (Osasun Kudeaketarako Institutu Nazionalaren argitalpena):

1. kapitulua: Esterilizazio zentrala.

2. kapitulua: Tresneriaren egitura eta hornidura.

3. kapitulua: Esterilizazio sistemak.

4. kapitulua: Esterilizazio zentral baterako ekipamendua hautatzea.

5. kapitulua: Esterilizatu beharreko produktuen katalogoa.

9. kapitulua: Prozesu motak eta ontziratzea.

13. kapitulua: Teknologia berriak.

14. kapitulua: Esterilizazio prozesuen kalitate kontrola.

52. gaia.–Prebentzio medikuntzako zerbitzua ospitale batean: jarduteko arloak eta eginkizunak. Infekzio nosokomiala: definizioa, motak eta kausak. Osasun zentroetan aspergilosia prebenitzea eta kontrolatzea. NTP 700: Osasun zentroetan infekzioak kontrolatzeko neurriak.

53. gaia.–Elektromedikuntzako unitatea: antolaketa eta eginkizunak. Aplikazio eremua. Elektromedikuntzako ekipamendua.

54. gaia.–Eraikinetako mantentze-lanak: mantentze-lan prebentiboak, prediktiboak eta zuzentzaileak. Mantentze-lanetarako plana: prestatzea, ezartzea eta kudeatzea. Mantentze-lanen agirien kudeaketa. Ordenagailuz lagundutako mantentze-lanak.

55. gaia.–Suteak. Sutearen kimika. Suteen sailkapena. Erregaien ezaugarriak: sukoitasun mugak, berotze ahalmena, sutze tenperatura eta autosutze tenperatura. Sute sorguneak. Sua hedatzea. Ondorioak.

56. gaia.–Obra baten antolaketa. Antolaketa egitura. Faseak. Kontrolak: denboren kontrola, gauzatzearen kontrola eta aurrekontuen kontrola.

Iragarkiaren kodea: F2415201