227. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

504E/2024 EBAZPENA, urriaren 15ekoa, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Fermín Javier Cestau Apesteguía jauna institutu horretako Entitateei Arreta Egiteko eta Kirol Errendimendurako Zuzendariordetzari atxikitako Kirol Federazioen Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako, 2024ko urriaren 15etik aurrerako ondorioekin.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 4ko 2609/2024 Ebazpenaren bidez, José María Remírez de Ganuza López jaunari, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Kirol Federazioen Bulegoko burutza betetzen ari zen funtzionarioari (lanpostu zenbakia: 5038), baja eman zitzaion jarduneko zerbitzuan, 2024ko irailaren 7tik aurrerako ondorioekin (egun hori da bere azken laneguna), nahitaezko erretirorako adina betetzeagatik. Hortaz, aipatutako burutza hutsik gelditu zen.

Urriaren 10eko 491E/2024 Ebazpenaren bidez, kargutik kendu zen Fermín Javier Cestau Apesteguía jauna, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Kluben eta Kirol Errendimenduaren Bulegoko burutza betetzen ari zen funtzionarioa (lanpostu zenbakia: 7194). Hortaz, aipatutako burutza hutsik gelditu zen.

Administrazio eta Kudeaketa Ataleko buruak proposatzen du Fermín Javier Cestau Apesteguía jauna, funtzionarioa, Kirol Federazioen Bulegoko buru izan dadila, 2024ko urriaren 15etik aurrerako ondorioekin.

Hala ezartzen baitu bere lehenbiziko xedapen gehigarrian otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituenak, erakunde autonomoetako burutzak bitarte baterako betetzeko, kasuan kasuko erakundearen estatutuetan ezarritakoari jarraikiko zaio.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak eskatzen duenez, atalburuen, bulegoburuen eta ataletik beherako beste unitateetako buruen bitarte baterako izendapenak egin baino lehen, Funtzio Publikoaren arloko eskumena duen departamentuak horren aldeko txostena eman behar du. Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuak egindako txosten hori 2024ko urriaren 14an jaso zen.

Horrenbestez, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 257/2023 Foru Dekretuak eskuordetu dizkidan ahalmenekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. Fermín Javier Cestau Apesteguía jauna Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Entitateei Arreta Egiteko eta Kirol Errendimendurako Zuzendariordetzari atxikitako Kirol Federazioen Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako, 2024ko urriaren 15etik aurrerako ondorioekin.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Entitateei Arreta Egiteko eta Kirol Errendimendurako Zuzendariordetzari, Administrazio eta Kudeaketa Atalari, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta horren mende dauden Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko urriaren 15ean.–Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Jorge Aguirre Oviedo.

Iragarkiaren kodea: F2414986