1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
502E/2024 EBAZPENA, urriaren 15ekoa, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Ignacio Mariñelarena Goñi jauna institutu horretako Prestakuntzako Unitate Teknikoko buru izendatzen duena bitarte baterako, 2024ko urriaren 15etik aurrerako ondorioekin. Unitate hori Entitateei Arreta Egiteko eta Kirol Errendimendurako Zuzendariordetzako Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroari atxikita dago.
Urriaren 10eko 490E/2024 Ebazpenaren bidez, kargutik kendu zen Ainhoa Sandúa Domblás andrea, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Prestakuntzako Unitate Teknikoko burutza betetzen ari zen funtzionarioa (lanpostu zenbakia: 7.422). Hortaz, aipatutako burutza hutsik gelditu zen.
Administrazio eta Kudeaketa Ataleko buruak proposatzen du Ignacio Mariñelarena Goñi jauna, funtzionarioa, Prestakuntzako Unitate Teknikoko buru izan dadila, 2024ko urriaren 15etik aurrerako ondorioekin.
Hala ezartzen baitu bere lehenbiziko xedapen gehigarrian otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituenak, erakunde autonomoetako burutzak bitarte baterako betetzeko, kasuan kasuko erakundearen estatutuetan ezarritakoari jarraikiko zaio.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak eskatzen duenez, atalburuen, bulegoburuen eta ataletik beherako beste unitateetako buruen bitarte baterako izendapenak egin baino lehen, Funtzio Publikoaren arloko eskumena duen departamentuak horren aldeko txostena eman behar du. Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuak egindako txosten hori 2024ko urriaren 11n jaso zen.
Martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarri horrek ezartzen du, halaber, ezen, beste departamentu bateko langile bat izendatzen bada, departamentu horretako titularraren adostasuna beharko dela. Izendapenerako proposatutako pertsona burutza bete behar duen departamentukoa ez denez, zehazki, Hezkuntza Departamentukoa baita, bidezkoa da aipatutako baimena ematea, eta 2024ko urriaren 7an jaso zen.
Horrenbestez, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 257/2023 Foru Dekretuak eskuordetu dizkidan ahalmenekin bat,
EBAZTEN DUT:
1. Ignacio Mariñelarena Goñi jauna institutu horretako Prestakuntzako Unitate Teknikoko buru izendatzea bitarte baterako, 2024ko urriaren 15etik aurrerako ondorioekin. Unitate hori Entitateei Arreta Egiteko eta Kirol Errendimendurako Zuzendariordetzako Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroari atxikita dago.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Entitateei Arreta Egiteko eta Kirol Errendimendurako Zuzendariordetzari, Administrazio eta Kudeaketa Atalari, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta horren mende dauden Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko urriaren 15ean.–Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Jorge Aguirre Oviedo.
Iragarkiaren kodea: F2414977