227. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

335E/2024 FORU AGINDUA, urriaren 17koa, Osasuneko kontseilariak emana, Administrazioak Administrazio Orokorreko Segurtasun eta Osasuneko Batzordean izanen dituen ordezkariak izendatzen dituena.

Lan arriskuen prebentzioari buruzko araudia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen esparrura egokitzen duen apirilaren 20ko 135/1998 Foru Dekretuaren 9.5 artikuluak ezartzen duenez, Administrazio Orokorreko Segurtasun eta Osasuneko Batzordea osatuko dute, alde batetik, beste osasun eta segurtasun batzorde batzuetan –hots, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzukoan, Hezkuntzakoan, Eskubide Sozialetakoan, Nafarroako Foruzaingokoan, Suhiltzaileen eta Babes Zibileko Zerbitzuetakoan edo Nafarroako Justizia Administraziokoan– parte hartzen ez duten prebentzio ordezkariek, eta bestetik, Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen beste hainbeste ordezkarik.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren estatutuak onetsi zituen azaroaren 15eko 248/2023 Foru Dekretuaren 4.1 k) artikuluaren arabera, institutu horren eginkizunen artean dago langileen osasun integralaren prebentzioa, babesa eta sustapena, oro har, bai eta laneko arriskuen prebentzio tekniko-sanitarioa ere (konparazio batera, laneko istripuena eta gaixotasun profesionalena), zerbitzu propioen bidez eta erakunde laguntzaileekin koordinatuta.

Foru dekretu horren bidez, orobat, Hezkuntzako eta Administrazio Erroko laneko arriskuen prebentziorako atalak erakunde autonomoaren egituran txertatu ziren, antolaketa arrazoiengatik eta gobernu mailako efizientzia arrazoiengatik.

Ikusirik Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren egitura berria eta bere gain hartu dituen eskumen berriak, bidezkoa da batzordea osatuko duten Administrazioaren ordezkariak izendatzea.

Horregatik guztiagatik, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren Estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 248/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Administrazio Orokorreko Segurtasun eta Osasuneko Batzordean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren ordezkari gisa arituko diren kideak izendatzea:

–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Lan Osasunaren zuzendariordea.

–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuko zuzendaria.

–Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko idazkari tekniko nagusia, edo horrek izendatzen duen pertsona.

–Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko idazkari tekniko nagusia, edo horrek izendatzen duen pertsona.

–Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko idazkari tekniko nagusia, edo horrek izendatzen duen pertsona.

–Ekonomia eta Ogasun Departamentuko idazkari tekniko nagusia, edo horrek izendatzen duen pertsona.

–Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoko Administrazio Ataleko burua, edo horrek izendatzen duen pertsona.

–Osasun Departamentuko idazkari tekniko nagusia, edo horrek izendatzen duen pertsona.

–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Profesionalen Zerbitzuko burua.

–Lurralde Kohesiorako Departamentuko idazkari tekniko nagusia, edo horrek izendatzen duen pertsona.

–Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko idazkari tekniko nagusia, edo horrek izendatzen duen pertsona.

–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko idazkari tekniko nagusia, edo horrek izendatzen duen pertsona.

–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko idazkari tekniko nagusia, edo horrek izendatzen duen pertsona.

–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko idazkari tekniko nagusia, edo horrek izendatzen duen pertsona.

–Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko idazkari tekniko nagusia, edo horrek izendatzen duen pertsona.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Foru agindu hau igortzea Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko, Lurralde Kohesiorako Departamentuko, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietara, Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoaren Kudeaketa-zuzendaritzara, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren Kudeaketa-zuzendaritzara, Lan Osasunaren Zuzendariordetzara, Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzura eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Profesionalen Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko urriaren 17an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F2415200