227. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

491E/2024 EBAZPENA, urriaren 10ekoa, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, kargutik kentzen duena Fermín Javier Cestau Apesteguía jauna, Kluben eta Kirol Errendimenduaren Bulegoko burua, 2024ko urriaren 14tik aurrerako ondorioekin. Bulego hori atxikita dago institutuko horretako Entitateei Arreta Egiteko eta Kirol Errendimendurako Zuzendariordetzari.

Administrazio eta Kudeaketa Ataleko buruak proposatzen du kargutik kentzea Fermín Javier Cestau Apesteguía jauna, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Entitateei Arreta Egiteko eta Kirol Errendimendurako Zuzendariordetzako Kluben eta Kirol Errendimenduaren Bulegoko burua, 2024ko urriaren 14tik aurrerako ondorioekin.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak lehenbiziko xedapen gehigarrian ezartzen du izendapen askeko lanpostuetarako izendapenak eta, halaber, burutzak bitarte baterako betetzekoak kasuan kasuko erakundearen estatutuetan edo berariazko araudian ezarritakoari jarraikiz eginen direla.

Horrenbestez, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 257/2023 Foru Dekretuak eskuordetu dizkidan ahalmenekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea Fermín Javier Cestau Apesteguía jauna, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Entitateei Arreta Egiteko eta Kirol Errendimendurako Zuzendariordetzari atxikitako Kluben eta Kirol Errendimenduaren Bulegoko burua, eta egindako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2024ko urriaren 14tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Administrazio eta Kudeaketa Atalari eta Entitateei Arreta Egiteko eta Kirol Errendimendurako Zuzendariordetzari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta horren mende dauden Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuari eta Lan Harremanen eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko urriaren 10ean.–Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Jorge Aguirre Oviedo.

Iragarkiaren kodea: F2414800