1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
490E/2024 EBAZPENA, urriaren 10ekoa, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, kargutik kentzen duena Ainhoa Sandúa Domblás andrea Prestakuntzako Unitate Teknikoko burua, 2024ko urriaren 14tik aurrerako ondorioekin. Unitate hori atxikita dago institutuko horretako Entitateei Arreta Egiteko eta Kirol Errendimendurako Zuzendariordetzako Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroari.
Administrazio eta Kudeaketa Ataleko buruak proposatzen du kargutik kentzea Ainhoa Sandúa Domblás andrea, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Entitateei Arreta Egiteko eta Kirol Errendimendurako Zuzendariordetzako Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroari atxikitako Prestakuntzako Unitate Teknikoko burua, 2024ko urriaren 14tik aurrerako ondorioekin.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak lehenbiziko xedapen gehigarrian ezartzen du izendapen askeko lanpostuetarako izendapenak eta, halaber, burutzak bitarte baterako betetzekoak kasuan kasuko erakundearen estatutuetan edo berariazko araudian ezarritakoari jarraikiz eginen direla.
Horrenbestez, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 257/2023 Foru Dekretuak eskuordetu dizkidan ahalmenekin bat,
EBAZTEN DUT:
1. Kargutik kentzea Ainhoa Sandúa Domblás andrea, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Entitateei Arreta Egiteko eta Kirol Errendimendurako Zuzendariordetzako Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroari atxikitako Prestakuntzako Unitate Teknikoko burua, eta egindako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2024ko urriaren 14tik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Administrazio eta Kudeaketa Atalari eta Entitateei Arreta Egiteko eta Kirol Errendimendurako Zuzendariordetzari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta horren mende dauden Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuari eta Lan Harremanen eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko urriaren 10ean.–Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Jorge Aguirre Oviedo.
Iragarkiaren kodea: F2414802