227. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

8232/2024 EBAZPENA, urriaren 14koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu, Diana López Domínguez andrea, Haurtzaroaren, Nerabezaroaren eta Familiaren Zuzendariordetzako Babesgabetasun Egoeren Balorazio Ataleko burua. Zuzendariordetza hori Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikita dago.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuen 12. artikuluko ñ) letrak erakunde autonomo horretako zuzendari kudeatzaileari eskumena esleitzen dio Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikitako atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak izendatzeko, bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Estatutu horiek ekainaren 5eko 60/2024 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren.

Horrenbestez, eta bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen ekainaren 5eko 60/2024 Foru Dekretuaren bidez emandako ahalmenekin,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea, berak eskatu baitu, Diana López Domínguez andrea, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Haurtzaroaren, Nerabezaroaren eta Familiaren Zuzendariordetzako Babesgabetasun Egoeren Balorazio Ataleko burua, eta egindako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2024ko urriaren 17tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta 2024ko urriaren 16a izanen da burutzan aritzeko azken eguna.

2. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Babesgabetasun Egoeren Balorazio Atalera, Haurtzaroaren, Nerabezaroaren eta Familiaren Zuzendariordetzara, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalera eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta haren barneko Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalera eta Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko urriaren 14an.–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea, Inés Francés Román.

Iragarkiaren kodea: F2414917