227. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

258E/2024 FORU AGINDUA, urriaren 17koa, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariak emana, Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurka Borrokatzeko Nafarroako Kontseiluko kideak izendatzen dituena.

Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurka Borrokatzeko apirilaren 5eko 13/2023 Foru Legearen 13. artikuluak ezartzen du Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurka Borrokatzeko Nafarroako Kontseilua sortuko dela, Nafarroako Foru Komunitatean etnia- edo arraza-jatorriak eragindako diskriminazioaren arloan kontsulta eta parte-hartzerako organo gorena izan dadin, arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako borrokaren arloko eskumena duen departamentuari atxikita.

Martxoaren 27ko 30/2024 Foru Dekretuaren bidez, Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurka Borrokatzeko Nafarroako Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautzen dira. Foru dekretu horren 6. artikuluan zehazten da zein izanen den osaera. Honako hauek izanen dira Kontseiluko kide:

a) Honako jarduketa-eremu hauetan eskumena duten zuzendaritza nagusietako edo erakunde autonomoetako titularrak, edo horiek izendatutako pertsonak: Hezkuntza, Osasuna, Etxebizitza, Enplegua, Lana, Eskubide sozialak, Barnea, Komunikazioa, Kirola, Kultura, Berdintasuna eta Gazteria.

b) Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren ordezkari bat.

c) Bi ordezkari, kulturarteko elkarbizitzarako plan bat eta plan hori gauzatzeko teknikariak dituzten Nafarroako toki erakundeenak.

d) Arrazismoari eta xenofobiari aurre egiteko arreta zerbitzuaren koordinatzailea.

e) Nafarroako Arartekoaren ordezkari bat.

f) Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ordezkari bat.

g) Hiru ordezkari, Nafarroako Foru Komunitatean arrazismoaren eta xenofobiaren aurka borrokatzeko proiektuak egiten dituzten gizarte entitateenak.

h) Sei ordezkari, migratzaileen elkarteen eta Nafarroako gutxiengo etnikoetako pertsonen elkarteenak.

i) Nafarroako Migratzaileen Foroaren ordezkari bat.

Erakundeek eta elkarteek hautapenak eginda, eta hautagaiak aurkezteko prozesua bukatu ondoren, Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuak egindako txostena aztertuta, Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurka Borrokatzeko Nafarroako Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen martxoaren 27ko 30/2024 Foru Dekretuaren 7.1 artikuluak emandako eskudantzien arabera, honako hau

AGINTZEN DUT:

1. Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurka Borrokatzeko Nafarroako Kontseiluko kideak izendatzea:

a) Nafarroako Gobernuko Administrazioaren ordezkariak:

Titularra: Gil Sevillano González, Hezkuntzako zuzendari nagusia.

Ordezkoa: Alicia Ruiz Oria, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuko zuzendaria.

Titularra: Antonio López Andrés, Osasuneko zuzendari nagusia.

Ordezkoa: Genoveva Ochando Ortiz, Humanizazio, Aseguramendu eta Departamentuarteko Koordinazio Zerbitzuko zuzendaria.

Titularra: Elga Molina Roig, Etxebizitzako zuzendari nagusia.

Ordezkoa: Marta Jauregui Virto, Berrikuntza, Parte-hartze, Ikuskapen eta Hedapen Zerbitzuko zuzendaria.

Titularra: Mirian Martón Pérez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea.

Ordezkoa: José Ángel Alonso García, Lan Aktibaziorako eta Lurralde Koordinaziorako Zerbitzuko zuzendaria.

Titularra: Iñaki Mendióroz Casallo, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia.

Ordezkoa: Javier Zubicoa León, Lan Zerbitzuko zuzendaria.

Titularra: Inés Jiménez Muro, Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusia.

Ordezkoa: María Dolores Gutiérrez Urrestarazu, Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarte Inklusioaren Zerbitzuko zuzendaria.

Titularra: Salvador Díez Zapata, Barneko zuzendari nagusia.

Ordezkoa: Francisco José Fernández Elizalde, Larrialdietako, Prebentzioko eta Babes Zibileko Zerbitzuko zuzendaria.

Titularra: Miguel Moreno Aríztegui, Komunikazioaren eta Proiekzio Instituzionalaren zuzendari nagusia.

Ordezkoa: Carlos Francisco Campo Ustarroz, Komunikazio Zerbitzuko zuzendaria.

Titularra: Jorge Aguirre Oviedo, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea.

Ordezkoa: Sandra Muñoz Pérez, Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko zuzendariordea.

Titularra: Ignacio Apezteguia Morentin, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia.

Ordezkoa: Mª Camino Barcenilla Tirapu, Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren Ataleko burua.

Titularra: Patricia Elena Abad Encinas, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailea.

Ordezkoa: Edurne Jáuregui Fernández, Emakumeen Herritartasun, Ahalduntze eta Partaidetzarako zuzendariordea.

Titularra: José María Burgaleta Encina, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea.

Ordezkoa: Carlos Amatriain Busto, Gazteriako zuzendariordea.

b) Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren ordezkaria:

Titularra: Silvia Sesma Nazábal, Etxarri Aranazko Osasun-eskualde Oinarrizkoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lehendakaria.

Ordezkoa: Berta Enrique Cornago, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko idazkari nagusia.

c) Kulturarteko elkarbizitzarako plan bat eta plan hori gauzatzeko teknikariak dituzten Nafarroako toki erakundeen ordezkariak:

Titularra: Berta Arizkun González, Burlatako Udaleko alkatea.

Ordezkoa: Miguel Aguirre Yanguas, Fiteroko Udaleko alkatea.

Titularra: Zaloa Basabe Gutierrez, Iruñeko Udaleko Berdintasuneko, Ekintza Komunitarioko, Auzoetako, Herritarren Partaidetzako eta Euskarako zinegotzi ordezkaria.

Ordezkoa: Óscar Bea Trincado, Cintruenigoko Udaleko alkatea.

d) Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Arreta Zerbitzuaren (AXAZ) ordezkaria:

Titularra: Johanna Flores González.

Ordezkoa: Nerea Izco Salvador.

e) Nafarroako Arartekoaren ordezkaria:

Titularra: Susana Galileo Barrio.

Ordezkoa: Carlos Sarasíbar Marco.

f) Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ordezkaria:

Titularra: Eliana Margarita Alemán Salcedo.

Ordezkoa: Santiago Martínez Magdalena.

g) Nafarroako gizarte entitateen ordezkariak:

Titularra: Ricardo Hernández Jiménez, Gazkaló Federazioaren izenean.

Ordezkoa: María Antonia Borja, Gazkaló Federazioaren izenean.

Titularra: Silvia García Jiménez, Secretariado Gitano Fundazioaren izenean.

Ordezkoa: José Miguel Jiménez Jiménez, Secretariado Gitano Fundazioaren izenean.

Titularra: Cecilia Themme Afan, Nafarroako SOS Arrazakeria elkartearen izenean.

Ordezkoa: Agustin Ladrón de Guevara Cuevas, Nafarroako SOS Arrazakeria elkartearen izenean.

h) Nafarroako Migratzaileen elkarteen ordezkariak:

Titularra: Mohamed Amnay Errami, Plataforma de Marroquíes de Navarra elkartearen izenean.

Ordezkoa: Aboulkacem Benhallou Mouloudi, Plataforma de Marroquíes de Navarra elkartearen izenean.

Titularra: Juliana Anchundia Correa, Rumiñahui elkartearen izenean.

Ordezkoa: María Azpiroz del Cuvillo, Rumiñahui elkartearen izenean.

Titularra: Neiby Ayobi, Douze Solutions elkartearen izenean.

Ordezkoa: Antonio Jiménez, Douze Solutions elkartearen izenean.

Titularra: Alexandre Serge Ondoa, HAPI elkartearen izenean.

Ordezkoa: Djibrilou Sow, HAPI elkartearen izenean.

Titularra: Fatima Djarra Sani, Flor de África emakumeen elkartearen izenean.

Ordezkoa: Aua Balde, Flor de África emakumeen elkartearen izenean.

Titularra: Tania Naydenova, Nafarroako Rosa de Bulgaria elkartearen izenean.

Ordezkoa: Nikolina Aleksandrova, Nafarroako Rosa de Bulgaria elkartearen izenean.

i) Nafarroako Migratzaileen Foroaren ordezkaria:

Titularra: Aghata Cristi Santos e Santos.

Ordezkoa: Carlos Edward Andrade Ortiz.

2. Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurka Borrokatzeko Nafarroako Kontseiluko idazkari izendatzea:

Titularra: Rocío Ibañez Espinal, Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiko Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezkoa: Virginia Eraso Barrio, Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiko Karibu-Migratzaileei Harrera eta Lagun Egiteko Zerbitzuko zuzendaria.

3. Foru agindu hau igortzea Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuari, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Idazkaritza Nagusi Teknikoari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren ordezkari izendatutakoei.

4. Foru agindu hau gainerako interesdunei jakinaraztea, bai eta proposamena egin duten entitate eta elkarteei ere.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2024ko urriaren 17an.–Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilaria, Begoña Alfaro García.

Iragarkiaren kodea: F2415292