227. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak hartua, 2024ko urriaren 23koa, kargutik kentzen duena Fermín Muñoz Muñoz jauna, Nafarroako Desjabetzeen Epaimahaiko burua, eta Ignacio Amatriain Cía jauna kargu horretarako izendatzen duena.

Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 126. artikuluak, 2. apartatuan, ezartzen du Nafarroako Desjabetzeen Epaimahaiak, Nafarroako Gobernuari atxikitako administrazio organoa izanik, bost kide izanen dituela, Nafarroako Gobernuak hautatuko dituenak higiezinen balorazioetan esperientzia profesionala duten pertsonen artean, eta haietako bat epaimahaiburu arituko dela.

Nafarroako Gobernuak 2019ko abuztuaren 21ean hartutako Erabakiaren bidez, Fermín Muñoz Muñoz jauna izendatu zen Nafarroako Desjabetzeen Epaimahaiko buru. Fermín Muñoz Muñoz jaunak dimisioa aurkeztu zuen 2023ko urriaren 2an.

Hortaz, bidezkoa da kargutik kentzea eta beste epaimahaiburu bat izendatzea. Horretarako, Ignacio Amatriain Cia jaunaren aldeko proposamena jaso da.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Kargutik kentzea Fermín Muñoz Muñoz jauna, Nafarroako Desjabetzeen Epaimahaiko burua.

2. Ignacio Amatriain Cía jauna Nafarroako Desjabetzeen Epaimahaiko buru izendatzea.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea.

Iruñean, 2024ko urriaren 23an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2415467