226. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

4338E/2024 EBAZPENA, urriaren 8koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez gasturako baimena kentzen baita besteren konturako langileei laneko eta familiako bizitza bateragarri egiten kontratazio bidez laguntzeko dirulaguntza deialdiari dagokion partidan.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 25eko 494E/2021 Ebazpenaren eta hura aldatzen duen 8925E/2022 Ebazpenaren bidez onetsi ziren laneko eta familiako bizitza bateragarri egiten kontratazio bidez laguntzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 17ko 1035E/2024 Ebazpenaren bidez, 200.000 euroko gastua baimendu zen 2024ko gastu-aurrekontuko "Kontziliaziorako laguntzak besteren konturako langileentzat. Konferentzia sektoriala" izeneko 950001 96100 4709 241114 aurrekontu-partidaren kargura.

2024ko aurrekontu-ekitaldian 17 eskaera aurkeztu dira osotara, eta horien guztizko zenbatekoa 48.284 euro da. Orain arte, 7 espediente ukatu edo ez dira onartu. Eskaerak aurkezteko epea urriaren 31n bukatuko da.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 14. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Gasturako baimena kentzea partida honetan, zenbateko honekin:

Besteren konturako langileei laneko eta familiako bizitza bateragarri egiten kontratazio bidez laguntzeko dirulaguntzak (Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen 494E/2021 Ebazpenaren eta 8925E/2022 Ebazpenaren bidez arautuak): 150.000 euro, 2024ko gastu-aurrekontuko "Kontziliaziorako laguntzak besteren konturako langileentzat. Konferentzia sektoriala" izeneko 950001 96100 4709 241114 partidaren kargura.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta zilegi da haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.3 artikuluari jarraikiz.

Iruñean, 2024ko urriaren 8an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2414725