1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
69E/2024 FORU AGINDUA, urriaren 8koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Arantzako Arau Subsidiarioen aldaketa, Arantzako udal mugartean UE-6 unitatea sortzeko. Aldaketak 5. poligonoko 558. eta 850. lurzatiei eragiten die eta haren sustatzaileak José Antonio Bereau Macicior eta Margarita Vergara Vergara dira.
Arantzako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Kohesiorako Departamentuan, behin betiko onets dadin.
Espedientearen xedea da exekuzio-unitate bat sortzea (UE-6), bi eraikin egin ahal izateko, bakoitzak etxebizitza isolatu bat hartuko duena. Horretarako, eremua berrantolatu eginen da, 5. poligonoko 558. lurzatiaren puska bat eta 5. poligonoko 850. lurzati osoa hartuz, zeina Arantzako Larreta kalearen bukaeran baitago.
Ingurumeneko zuzendari nagusiaren martxoaren 6ko 203E/2023 Ebazpenaren bidez, Arantzako Arau Subsidiarioen aldaketaren aldeko ingurumen txosten estrategikoa eman zen, ingurumen ukipenik eragiten ez duela iritzita. Aldaketak 5. poligonoko 558. eta 850. lurzatiei eragiten die eta haren sustatzailea José Antonio Bereau Macicior da. Ebazpen hori 2023ko 224. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 13koan.
Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.
Azaldutakoarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz,
AGINTZEN DUT:
1. Behin betiko onestea Arantzako Arau Subsidiarioen aldaketa, Arantzako udal mugartean UE-6 unitatea sortzeko. Aldaketak 5. poligonoko 558. eta 850. lurzatiei eragiten die eta haren sustatzaileak José Antonio Bereau Macicior eta Margarita Vergara Vergara dira.
2. Foru agindu hau espedientearen sustatzaileari eta Ingurumen Eraginaren Atalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Arantzako Udalera igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintza araudia argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, hala, onetsitako hirigintza tresnak indarra har dezan.
4. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrola onesteko egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko urriaren 8an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.
Iragarkiaren kodea: F2414746