6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK
ERRIOXA JATORRI DEITURA KALIFIKATUAREN KONTSEILU ARAUEMAILEA
6/2024 ofizio zirkularra. Egindako ardoaren zinpeko deklarazioa Muztioen salerosketan aritutako titularrak. Muztioen salerosketan aritutako titularrek 2024. urtean egindako ardoaren zinpeko deklarazioa betetzeko jarraibideak
Egindako ardoaren zinpeko deklarazioa Errioxa Jatorri Deitura Kalifikatuaren kontseilu arauemaile honi aurkeztu beharko zaio 2024ko azaroaren 30ean (egun hori barne) beranduenez, PG-10 ziurtatzeko prozedura orokorrean ezarritakoari jarraikiz. Deklarazio eredu hori muztioak saldu dituzten eta/edo erositako muztioekin ardoa egin duten upategietako titularrek aurkeztu beharko dute soilik [DI 0703-0 dokumentua (Egindako ardoaren zinpeko aitorpena. Muztioen salerosketa)].
Deklarazio eredu hori automatikoki sortuko du NIMBUSek DI 0702-1 (Egindako ardoaren Zinpeko Deklarazioa) egiten denean, eta, beraz, bi dokumentuak aldi berean ikusten ahalko dira.
NIMBUSen bidez Ardoaren Zinpeko Deklarazioa bete ondoren, paperean eta behar bezala sinatuta entregatu beharko da kontseilu arauemailearen erregistroan. Deklarazio horrekin batera, muztioen lekualdatzeen garraioko Akonpainamendu Agirien kopia bat aurkeztu beharko da.
Informazioa emateko asmoz eta aurkeztutakoa egiaztatzea errazagoa izan dadin, jarraian azalduta dago zer informazio adierazi behar den aipatu deklarazioaren (DI 0703-0: Egindako ardoaren zinpeko deklarazioa. Muztioen salerosketa) atal bakoitzean:
–Saldutako muztioen atala: atal honetan helmugako upategien zerrenda egin beharko da, eginiko muztio zuri eta/edo gorrien litroak eta hondarra garbituta duten edo ez adierazita.
Erregistro zenbakia: upategi bakoitzak esleituta duen kodea da, zeina ekoizten den tokiaren araberakoa baita (Errioxako ardoa, Eskualdeko ardoa edo Udalerriko ardoa). Kasu honetan, erregistro zenbakia helmugako upategiaren kodea izanen da.
–Erositako muztioekin eginiko ardoaren atala:
Atal honetan, erositako muztioekin eginiko ardoaren zerrenda egin beharko da, eta erosketari buruzko honako datu hauek adierazi: jatorrizko upategia, erositako muztio zuri eta/edo gorrien litroak eta hondarra garbituta duten edo ez.
Erregistro zenbakia: upategi bakoitzak esleituta duen kodea da, zeina ekoizten den tokiaren araberakoa baita (Errioxako ardoa, Eskualdeko ardoa edo Udalerriko ardoa). Kasu honetan, erregistro zenbakia jatorrizko upategiaren kodea izanen da.
–Eginiko produktuen (litroak) atala: atal honetan, erositako muztioekin eginiko ardoen zerrenda adieraziko da, ardo motaren arabera antolatuta, eta ligak eta lermak kenduta. Hondarrak ezin izanen dira inolaz ere %1 edo %4 baino baxuagoak izan, ardoek hondarrak garbituta dituzten edo ez, hurrenez hurren. Hori lermen eta hondarren gelaxkan adierazi beharko da.
Erregistro zenbakia: upategi bakoitzak esleituta duen kodea da, zeina ekoizten den tokiaren araberakoa baita (Errioxako ardoa, Eskualdeko ardoa edo Udalerriko ardoa). Kasu honetan, erregistro zenbakia helmugako upategiaren kodea izanen da.
Hondarrak kenduta dituzten edo kendu gabe dituzten muztioen lekualdatzeetan, upategi saltzaileak zein erosleak salerosketa erregistratu beharko dute Nimbusen.
Upategi saltzaileak Nimbuseko edukiontzien interfazean sartuko ditu datuak. Horretarako, edukiontzia ireki eta horren gainean klik egin beharko du eskuineko botoiarekin; "Salmenta" aukera hautatzean agertzen den leihoan salmentaren datuak sartu beharko ditu (saltzen den muztio bolumena, hondarrak kenduta dituen edo ez, zer upategitara bidaliko den...).
Upategi erosleak erosketaren ohar bat jasoko du Nimbusen, upategi saltzaileak betetakoa, hain zuzen ere. Erosketan sartu ondoren, depositua eta baimen zenbakia adierazi beharko dira.
Erositako muztioak eraldatzeko gutxieneko lermei dagokienez, aplikatzekoa izanen da Kontseilu Arauemaileak 10/2009 ofizio zirkularrean ezarritakoa. Honako hau dio zehazki:
Erositako muztioekin egiten diren ardoei gutxieneko lerma hauek deskontatuko zaizkie, eroslearen kargura:
- %1eko lermak, hondarra garbitutako muztioetarako.
- %4ko lermak, hondarra garbitu gabeko muztioetarako.
Salmenta NIMBUSen erregistratzean, upategi igorleari, erabilitako mahats kopuruaren arabera dagokion ardo babestutik, saldutako muztioari dagokion kopurua deskontatuko zaio, hau da, erretiratutako kantitatea ken %1, hondarra garbitutako muztioa bada, edo %4, hondarra garbitu gabekoa bada.
Upategi erosleak, erosketa Nimbusen erregistratu ondoren, erositako muztioak sartu beharko ditu eta horiei elaborazioaren ondoriozko lermak deskontatu beharko zaizkie (kasuaren arabera, %1ekoa edo %4koa, edo bi aldeek adostutakoa). Geratzen diren lermak bi modutara zenbatzen ahalko dira: lerma gisa edo liga gisa. Ligak ez dira elaborazioaren ondoriozkotzat hartuko.
Bi alderdiek, saltzaileak eta erosleak, eroslearen kargurako lerma handiagoak ituntzen badituzte, kontseilu arauemaileak itundutako portzentajeak aplikatuko ditu. Kontseilu arauemaileari ituna jakinarazi behar zaio lekualdaketarako baimena eskatzearekin batera.
Kontseilu arauemailearen Ikuskatzaileen Zerbitzu Baimendura jotzen ahal duzu behar duzun edozein argibide jasotzeko. Deitu 941 500400 telefonora edo joan kontseilu arauemailearen bulegoetara.
Aditzera ematen dugu, behar diren ondorioak izan ditzan.
Logroñon, 2024ko urriaren 15ean.–Kontrol organoko zuzendaria, Pablo Franco Sarria.
LOTUTAKO DOKUMENTAZIOA
–Nimbusen bidez kudeatzeko eta aurkezteko, nahiz eta paperean ere erregistratu behar den kontseilu arauemaileari aurkeztuta:
- DI 0703: Egindako ardoaren zinpeko deklarazioa. Muztioen salerosketa.
Iragarkiaren kodea: E2415454