226. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERATSUN

Kalifikazio juridikoa aldatzea San Millan kaleko 50an dagoen higiezinari, bertan dagoen etxebizitza handitzeko

Eratsungo Udalak, 2024ko urriaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea jabari eta erabilera publikoko ondasun higiezin honen kalifikazio juridikoa: San Millan kaleko 2,7225 m²-ko lurzatia, eraikinera sartzeko atariaren aurrean dagoena (kale horretako 50. zenbakia). Lurzati horrek hartzen du, hain zuzen, eraikinera sartzeko atearen ekialdean dagoen izkinatik 1,65 m-ko luzera duen tartea eta 1,65 m-ko zabalera (mendebalderantz). Mugakide hauek ditu: ekialdean eta iparraldean, 1. poligonoko 82. lurzatiko eraikinaren hormak, eta mendebaldean eta hegoaldean, San Millan kalea. Ondareko-ondasun izatera pasako da, xedea izanik zuzenean besterentzea, San Millan kaleko 50ean dagoen etxebizitza handitzeko, eta bertan igogailua jartzeko. Izan ere, besterendu beharreko ondasunaren ezaugarriak direla-eta, ezinezkoa edo oso zaila egiten da ondasun hori lehiaketa publikora ateratzea.

Horrenbestez, erabakia eta kalifikazio juridikoa aldatzeko eta zuzenean besterentzeko espedientea jendaurrean egonen dira, hilabetez, Eratsungo iragarki-taulan, egoitza elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Jendaurreko epea inork haren kontrako inolako erreklamazio edo oharrik aurkeztu gabe iragaten bada, erabakia behin betiko onetsita dagoela ulertuko da.

Eratsunen, 2024ko urriaren 22an.–Alkatea, Nagore Escudero Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L2415396