226. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Izuren eta Artazkotzen arteko errepideak ukitutako udal jarduketa-eremuko mugaketa grafiko berria. Jendaurreko informazioa

Alkatetzaren 2024ko urriaren 15eko 540/2024 Ebazpenaren bidez, Izuren eta Artazkotzen arteko errepideak ukitutako udal jarduketa-eremuko mugaketa grafiko berria jendaurrean egonen da 15 egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Epe horretan eta hura bukatu eta hurrengo hamabost egun baliodunetan, interesdunek alegazioak aurkez ditzakete, bai mugaketari bai titulartasunari eta egindako karakterizazioari dagokienez.

Izuren eta Artazkotzen arteko errepideak ukitutako udal jarduketa-eremu berriak barnean hartzen ditu Izuko 11. poligonoko 79., 80., 82., 83., 84., 87., 88., 89., 90., 93., 94. eta 204. lurzatiak eta Artazkozko 6. poligonoko 74., 75., 76., 77., 79., 80., 81., 84. eta 85. lurzatiak, denak ere Oltza zendeakoak.

Halaber, interesdunen eskura egonen da Udal honen egoitza elektronikoan:

https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/transparency/5f5e3d26-3ca7-49ac-9aaa-2aa584cef72a/

Hori dena, jarraikiz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 28 bis artikuluari (Nafarroako Lur-Ondasunen Erregistroari eta katastroei buruzko Foru Legea).

Oltza zendean, 2024ko urriaren 15ean.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2415284