2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Izena jartzea 1. sektorearen birpartzelazio-proiektuaren ondorioz sortutako bide publikoari. Jendaurrean jartzea
Alkatetzaren 2024ko urriaren 16ko 801/2024 Ebazpenaren bidez espediente bati hasiera ematea ebatzi da, honako proiektu hau onesteko: 1. sektorearen birpartzelazio-proiektuaren ondorioz sortutako bide publikoari izena jartzea eta lurzatiak zenbakitzea, honela:
Bide publikoari izen hau jartzea proposatu da: Lisurgainburu kalea.
Lurzatiak zenbakitzea: Espedientean ageri den planoaren arabera eginen da. Espedientea eskuragarri dago Udalaren egoitza elektronikoan: https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/transparency/8b8f0089-502a-4ae2-a54c-9c057f561b12.
Horiek horrela, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aldaketak ukitutakoek egoki irizten dituzten alegazioak edo oharrak egin ditzaten.
Aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoren Udalbatzak, osoko bilkuran, behin betiko onetsiko du espedientea.
Oltza zendean, 2024ko urriaren 15ean.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.
Iragarkiaren kodea: L2415283