2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Deialdi publikoa, desgaitasuna duten Burlatako herritarrak 2024an zentro okupazionaletara lagundutako garraioan joateko gizarte laguntzak eman beharrez. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 794417.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsultatu daiteke. (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/794417).
Burlatako Udalak, Gobernu Batzarraren 2024ko urriaren 31ko erabaki baten bitartez, onetsi zuen norgehiagokako araubidean dirulaguntzak emateko deialdi publiko bat, adimen-desgaitasuna duten herritarrak 2024an egunero zentro okupazionaletara lagundutako garraioan joateko.
Onuradunak eta xedea: laguntza hauen xedea da %33ko edo hortik gorako adimen-desgaitasuna duten Burlatako herritarren joan-etorriak erraztea, baldin lagundutako garraioa erabili behar badute zentro okupazionalera joateko.
Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (identifikazio kodea: 794417) eta Udalaren web-orrian (www.burlada.es).
Betebeharrak: dirulaguntza hauek jaso ahal izateko, hauek dira nahitaezko betebeharrak:
a) Burlatako herrian egiazki bizitzea eta bertako udalerrian erroldatua egotea eskabidea aurkeztean, eta Udalaren erroldan alta emanda egotea laguntza hartzen den bitartean.
b) %33ko edo hortik gorako adimen-desgaitasuna izatea, eta horrela egiaztatzea Desgaitasun mailari buruzko ziurtagiri ofizialaren bidez (1971/1999 Errege Dekretuko baremoa).
c) Zentro okupazionalera ohikotasunez joatea.
d) Estatuko, foruko eta tokiko administrazioekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak eguneratuta izatea.
e) Ezin dira izan pertsona edo erakunde onuradun edo erakunde laguntzaile, Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan araututako egoeraren batean dauden pertsonak edo erakundeak.
Eskabideak aurkezteko epea: eskabideak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Laguntzen zenbatekoa: guztira justifikatuko kostuaren %75 izanen da diruz lagungarria; gainerako %25 erabiltzailearen kontura geldituko da.
Deialdi honetarako kreditua: 3.500,00 euro, Udalaren aurrekontu arruntaren 23181 4800001 partidaren kargura.
Dirulaguntzak emateko baldintza izanen da indarrean den udal-aurrekontu arruntean kreditu erabilgarria izatea.
Burlatan, 2024ko urriaren 31n.–Alkatea, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2415937