226. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Deialdia, 2024-2025 ikasturtean musika ikasketak egiteko laguntzena. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 793003.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatorias/793003).

Laburpena, 2024-2025 ikasturtean Beriaingo ikasleei musika ikasketak egiteko laguntzak emateko deialdiarena.

2024ko urriaren 3ko osoko bilkuran hartutako erabakia.

DEIALDIAREN OINARRIAK

Lehena.–Onuradunak: Beriaingo bizilagunak izan daitezke onuradun, musika ikasketak egiten badituzte 2024-2025 ikasturtean.

Bigarrena.–Xedea: bekak arautzea, laguntza eman dakien 2024-2025 ikasturtean musika ikasketak egiten dituzten Beriaingo bizilagunei.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: https://www.beriain.es/eu/.

Laugarrena.–Zenbatekoa:

–Per capita errentaren tarteak:

  • 0tik.
  • 5000 arte.

–%75eko dirulaguntza:

  • 5.000,01tik.
  • 10000,00 arte.

–Dirulaguntza: %50:

  • 10.000,01tik.
  • 16.800,00 arte.

–%25eko dirulaguntza:

  • 16.800,00 baino gehiago.

–%0ko dirulaguntza.

Eskaerak aurkezteko epea: hogei egun naturalekoa izanen da, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita.

Beriainen, 2024ko urriaren 21ean.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L2415553