2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERIAIN
Deialdia, 2024-2025 ikasturtean haurrak Haur Hezkuntzako 0-3 zikloan eskolatzeko laguntzena. Laburpena
DDBN (identifikazioa): 792724.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatorias/792724).
Deialdia, Haur Hezkuntzako dirulaguntzena 2024-2025 ikasturterako. Laburpena
2024ko urriaren 3ko osoko bilkuran hartutako erabakia.
DEIALDIAREN OINARRIAK
Lehena.–Onuradunak: laguntzen onuradun izaten ahalko dira hiru urtetik beherako Beriaingo haurrak, 2024-2025 ikasturtean Haur Hezkuntzako 0-3 zikloan matrikulatu badira.
Bigarrena.–Xedea: deialdiaren xedea da bekak arautzea, Beriaingo familiei hiru urtetik beherako haurrak eskolatzen laguntzeko. Haurrek matrikulatuak egon behar dute Haur Hezkuntzako lehenengo zikloa ematen duten haur eskoletan.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: https://www.beriain.es/eu/.
Laugarrena.–Zenbatekoa:
–Per capita errentaren tarteak:
- 0 eurotik.
- 4500 eurora bitarte.
–Dirulaguntza:
- Eskolatzea + jantokia: %62.
- Eskolatzea: %83.
- 4501,01 eurotik.
- 5500 eurora bitarte.
–Dirulaguntza:
- Eskolatzea + jantokia: %58.
- Eskolatzea: %77.
- 5500,01 eurotik.
- 6650 eurora bitarte.
–Dirulaguntza:
- Eskolatzea + jantokia: %54.
- Eskolatzea: %71.
- 6650,01 eurotik.
- 7980 eurora bitarte.
–Dirulaguntza:
- Eskolatzea + jantokia: %46.
- Eskolatzea: %60.
- 7980,01 eurotik.
- 9300 eurora bitarte.
–Dirulaguntza:
- Eskolatzea + jantokia: %38.
- Eskolatzea: %53.
- 9300,01 eurotik.
- 10700 eurora bitarte.
–Dirulaguntza:
- Eskolatzea + jantokia: %26.
- Eskolatzea: %38.
- 10700,01 eurotik.
- 12400 eurora bitarte.
–Dirulaguntza:
- Eskolatzea + jantokia: %18.
- Eskolatzea: %25.
- 12400,01 eurotik.
- 15000 eurora bitarte.
–Dirulaguntza:
- Eskolatzea + jantokia: %6.
- Eskolatzea: %10.
- 15000 eurotik gora.
–Dirulaguntza:
- Eskolatzea + jantokia: %0.
- Eskolatzea: %0.
Per capita errentaren tarte bakoitzeko aipatu den laguntzaren ehunekoa da, hain zuzen, gehienez eman daitekeena. Ehuneko zehatza kalkulatzeko, aurrekontuan zenbat diru dagoen eta zenbat eskabide aurkeztu diren hartuko da kontuan.
Eskolatzeko eta jantokiko kontzeptuengatik Beriaingo udalerritik kanpo eskolatutako haurren familiei ordainduko zaien zenbatekoa ez da txikiagoa izanen Beriaingo Haur Eskolan matrikulatuta jasoko luketena baino.
Eskaerak aurkezteko epea: hogei egun naturalekoa izanen da, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita.
Beriainen, 2024ko urriaren 21ean.–Alkate udalburua, José Manuel Menéndez González.
Iragarkiaren kodea: L2415470