2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZPARRENGO KONTZEJUA
Kalifikazio juridikoa aldatzea 17. poligonoko 18. lurzatian (San Martin kalea 18) dagoen higiezinari, eta besterengarritasuna deklaratzea
Azparrengo Kontzejuak, 2024ko urriaren 6an egin bilkuran, gehiengo osoarekin erabaki zuen Azparrengo (Artzibar) 17. poligonoko 18. lurzatian dagoen higiezinaren kalifikazio juridikoa aldatzea, jabari publikoa izatetik ondasunekoa izatera pasatzeko, eta haren besterengarritasuna deklaratzea. Higiezin hori San Martin kaleko 18an dago (garai bateko herriko etxea/eskola).
Hori guztia, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 122. artikuluan eta hurrengoetan xedatuarekin bat.
Erabaki hau jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Azparrenen, 2024ko urriaren 21ean.–Alkate udalburua, Fernando Ayechu Urtasun.
Iragarkiaren kodea: L2415371