2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABLITAS
Aldaketa hirigintzako araudiaren 54. artikuluan. Bigarren hasierako onespena
Ablitasko Udalak, 2024ko urriaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen proiektu bat, Udalaren Hirigintza Planeko araudiaren 54. artikulua aldatzeko. Proiektu hori Arriazu Pardo Patricia y Arriazu Sánchez Borja SCk sustatu dute, eta aldaketak eragiten die Ablitasko 7. poligonoko 934. eta 935. lurzatiei.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2027 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.8 artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Ablitasen, 2024ko urriaren 22an.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.
Iragarkiaren kodea: L2415376