2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABAIGAR
Xehetasun-azterketa 3. poligonoko 84. lurzatian. Hasierako onespena
Abaigargo Udalak, 2024ko urriaren 21ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat Abaigargo 3. poligonoko 84. lurzatian, Irati Egaña Echebarríak sustatua eta Pablo Devalle D´Auria arkitektoak izenpetua.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Abaigarren, 2024ko urriaren 22an.–Alkatea, Álvaro Pérez de Aransolo Fernández.
Iragarkiaren kodea: L2415381