2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
MENDAZAKO, MIRAFUENTESKO ETA NAZARKO UDALEN BATASUNA
Administrari laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Izendapen-proposamena
Deialdi bat egin zen oposizio-lehiaketa bidez bete zedin administrari laguntzailearen lanpostu bat, lanaldi osoa duena, Mendaza, Mirafuentes eta Nazarko Udalen Batasunaren zerbitzura jardun dezan, eta argitaratu zen 2024ko 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 26an. Hala, oposizioko probetako epaimahaiak igorritako proposamenarekin bat, buruak urriaren 21ean eman 03/2024 Ebazpenaren bidez, erabaki da Benita García Caballero izendatzea, hautapen prozedura gainditu duen izangai bakarra baita.
Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hogeita hamar egun naturaleko epearen barrenean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Mendazako Barrutiko Udalaren erregistro orokorrean:
–Deialdian eskatutako tituluaren jatorrizko agiria edo kopia autentikoa, edo hura lortzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.
–Osasun ziurtagiri ofiziala, egiaztatzen duena interesdunak ez duela eritasunik edo akats fisiko edo psikikorik, eragozten dionik lanpostuko eginkizunak betetzea.
–Zinpeko adierazpena, aditzera emanik ez dagoela eginkizun publikoetarako ezgaitu edo gabeturik eta ez dutela kendu inongo administrazio publikoren zerbitzutik.
Jakitera ematen da, jarraikiz ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuko I. eta II. tituluei (foru dekretu horren bidez onetsi zen Administrazio Publikoetan sartzeko erregelamendua), eta legez egokiak diren gainerako ondorioetarako.
Mendazan, 2024ko urriaren 23an.–Mendaza, Mirafuentes eta Nazarko Udalen Batasuneko burua, Javier Senosiáin Paternáin.
Iragarkiaren kodea: L2415460